2020-6-25
3. erronkari heltzeko, oraingoan taldeka ekin zaio. Eguraldi beroa dela eta, irteera ordua aurreratuta, Aretxabaletan dagoen armarriaren bila abiatu eta aurkitu. Han, harrizko armarri ederra, udaletxeko lorategian lasai, itzalean, bakar-bakarrik, leinu horren historia luzea adierazten duten irudiz osatuta… Zergatik ote dago han lurrean eta ez dagokion horman jarria?
Zuk badakizu erantzuna? Esaguzu ba, gustura entzungo dugu eta.
Gaurkoan armarria aurkitu dugu beraz, erronka GAINDITUTA!