San Josepe bira. Ikusmen murriztua, erakusketa

2020-2-20

San Josepetik hasita, ospitaleraino, paseo atsegina. Eta jarraian, Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketa bisitatzera.

Gure lagun Itsasok, Retinosis Gipuzkoa elkarteak prestatutako erakusketa interaktiboa azaldu digu. Erakusketa horren bidez, ikusmen baxuagatik izaten diren arazoez kontzientziatu nahi gaituzte, eta horretarako dauden betaurreko bereziez esperimentatu dugu. Gehienontzat ezezagunak ziren ikusmen murriztuaren aspektuaz jabetu gara. Beraz, erakusketaren helburua lortuta. Eskerrik asko!

Informazio gehigarria:

. https://www.youtube.com/watch?v=MHVXmyXNA-o

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *