Aretxabaletako bidean, Fagor Automation!

2019-11-28

Aretxabaletarantz abiatu, eta bueltan, Fagor Automationek Arrrasaten duen lantegian sartu gara, hango produktua zein den eta nola egiten duten ezagutzeko.

Han, Alberto San Martin eta Jon Zeziaga gure zain, Arrasaten zer egiten duten eta azken urteetan lan egiteko modua zenbat aldatu den azaldu digute. Lehen, eskuz muntatzen ziren plakak orain, aldiz, SMD makinaren bitartez. Beste makina baten, berriz, plakaren osagaiak soldatu eta barnizatzen dira.

Aurrerago, plakak kontrolatu eta behar izanez gero erreparatzen direla ikusi dugu, ondoren, biltegi automatikoan sartzen dira. Baita, aparatuak nola muntatu eta frogatzen diren (erresistentzia, hezetasuna, bero… ) ere, biltegiratzeko prest utzi arte.

Pertsonalaren banaketa ere esanguratsua, 50 lagun zuzeneko lanetan batetik, 250 I+Dn bestetik. Kooperatibaren aurrerapen teknologikoan datu erabakigarria, zalantzarik gabe.

Mila esker, Alberto eta Jon, zuen laguntzagatik.

Bukatzeko, Abaroan salda goxoa hartu eta etxera pozik .

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *