Aretxabaletako udaletxe aurrean, Aitor Antxiak ongi etorria egin digu. 1986tik, Arratabe jauregia (XVIII) Herriko Etxea da. Eraikin horren fatxadan elementu ikusgarria dago, lau zatitan banatuta dagoen armarria, Arratabe, Otalora, Galartza eta Araoz-Lazarraga familien heraldikaz osatuta. Barrura sartu eta, jauregiko gelak ezagutzeko, sukaldetik hasi gara; bertan, sutondoan dauden zizeilu, altzairu bitxiek, atentzioa deitu digute. Eskailera zabal batetik gora eta gela berezi batean sartu gara; han hormetan, pintatutako paperean, Lyon hiriko irudiak ikusgai. Pleno aretoan, beste geletan… denetan, beheko suak, garai hartako kalefazio sistema osatzen zutenak. Eta azkenik, jauregiaren lorategi politean ibili gara. Zedro ederra erdian, erne; marmolezko bainuontzia, aurki lorez beteta egongo dena; belarretan, Galarzatarren armarria; Felix Iñurrategiren oroigarria… Toki atsegina.
Aretxabaletan, XIX. mendean, bainuetxeak zeuden, Otalora eta Ibarrakoa, hain zuzen. Bainuetara asma zein azaleko gaitzetarako erremedio bila inguratzen inguratzen omen ziren asko! Hortik, herriari Madrid txikito eta Puerta del Sol deitzea, egun portasol esaten zaio inguru horri.
Gustuko bisita gaurkoa ere. Eskerrik asko, Aitor, zure azalpen zabal eta interesgarriegatik
Informazio gehiago:
-https://www.diariovasco.com/culturas/zizeilu-protagonizara-tercera-20190207001510-ntvo.html
– www.aretxabaleta.eus uretsen bidea