Etiketaren artxiboa: triatloia

Eneko Llanos triatleta, orain blogari ere bai

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Gaur Eneko Llanos
web orrialde berrian sartu naiz. Honen berri Finisher aldizkariaren bitartez
izan nuen bere martxoko zenbakian. Kirol hau jarraitzen dugunontzako aukera
polita da munduko triatleta onenetako baten bizitza nolakoa den jarraitu ahal
izatea.

Pena agian
euskalduna izanda euskaraz ez aurkitu izana bertan dagoena, baina hori agian
etorkizun batetan konpondu daitekeen xehetasun txiki bat da. Gero baita ere
blog-ean sindikatzeko aukerarik ez du ematen, eta parte hartzeko eta
komentarioak uzteko ere ez. Alde horretatik nahiko ahul ikusi dut webgunearen
zati hau, baina lehen esan dudan bezala zati batzuk hobetu daitezke.

Besterik gabe animatu
triatloia maite eta jarraitzen duzuenoi gasteiztar honen web orrialdea
bisitatzea.

12 hilabetea, 12 lasterketa VIII

Abuztua. Aritzalekuko VI. triatloia.
Abuztua ere beste hilabete berezi bat lanean jarraitzen nuelako. Aurten ez nuen nahi adina entrenatu Aritzalekuko triatloi olinpikoa egiteko baina banekien lasai hartuta bukatuko nuela eta iritsi zen eguna. Igeriketa zen nire puntu gogorrena (iaz bizikleta). hori baliatu nuen aurrean joateko lehen sektorean baina bizikletan jendeak erraz pasatzen zidan baina nik nire lasterketa egitea nuen helburu argi eta garbi, ezin nintzen itsutu oraindik hamar kilometro korrika faltako zitzaizkidalako.
korrika egiteko zatia iritsi zen eta ez zitzaidan ez luzea ez gogorra egin, erritmo lasai bat hartu hasieratik eta bizikletan bezala, itsutu gabe inorekin eta ezerekin aurrera egiten nuen tipi-tapa. Horrela amaieraraino iristea lortu nuen poz-pozik eta hurrengo egunean ez nengoen oso nekatua.
Lasterketa horrekin giroarekin geratzen naiz. Duatloi eta triatloi lasterketak beti bereziak izaten dira, kirolari umilenak parez pare egotea goi mailako kirolariekin ez da egunero suertatzen.
Postua: 74 (5. 23 urtez azpikoetan) Denbora: (23:28 – 1:27:25 – 49:47)

Bat kilometroa

Zergatik egin
maratoi bat?

Bi arrazoi
nagusiengatik nahi dut gauzatu nire bizitzako lehen maratoia: geldi ez
gelditzeko neguan duatloi eta triatloi denboraldia hasi arte (martxoan hasten
dira lehiaketak eta aurten prestaketa otsaila hasieran ekingo diot) eta
motibazio maila altu mantentzeko, iaz neguan ere lasterketa ugaritan parte
hartu nuen baina helburuak desberdinak izan ziren (Behobia-Donostia gauzatzea
eta Gasteizeko maratoi erdian abenduan ordu eta erditik jaistea). Aurten berriz
helburuen artean aurrerapauso bat eman dut eta hori nire ustez motibazio maila
altu mantentzea lagunduko dit entrenatzera joateko egiten duen eguraldia egiten
duela.

Eta etorkizunari
begira azken arrazoi bat aipatu beharra daukat. Finisher bat izan nahi baldin
badut (ironman bat bukatzea, 3.800 metro igerian, 180 km. bizikletan eta
maratoi bat korrika) gustatuko litzaidake jakitea zer den azkeneko distantzia
hori. Badakit bi maratoi mota desberdin direla, bata ezer egin gabe hasten
duzulako eta bestean jada 5-6 ordu inguruko esfortzua daramazulako.

The show must go on

Bueltatu naiz! Lisboan egon naiz azken egun
hauetan. Apirilaren 23an abiatu nintzen, han bost egun egin ondoren berriro
etxean nago. Larunbatean estreinatu nintzen ironman erdiko distantzian
gupidagabeko eguzkipe batean. Guztia ondo irten zitzaidan eta dagoeneko iragan
direnean 3 egun, D egunetik eta H ordutik dagoeneko pentsatzen ari naiz zein
izango den hurrengo helburua. 

Oraingo honetan bat umilagoa aurkitu dut:
Donostiako maratoi erdia. Zoritxarrez gustuko dudan lasterketa batekin egingo
du topo, Santurtzi-Bilbo, baina berdin dio. Zer den Filipidesen mundua jakitea
gustatuko litzaidake.

Beraz dena ongi badoa azaroan Donostian
korrika egingo dut nire lehenengo maratoian. 

The
show must go on. Born to run

PostData. Prestatuko dut postit bat bost egun horiei buruz astelehenean hemen
jartzeko.

Apirila, hilabete garrantzitsua

Apirilean sartu gara. Niretzat 2008 honetan
oso garrantzitsua izango da datozen 30 egunetan luzean itxarondako gauzak
gertatuko direlako.

Hasteko igandean Azkoitiko duatloian parte
hartuko dut. Hilabete honetako duatloi motz bakarra, hurrengoak maiatzean
egingo ditut (Sopelana, Eibar eta Bilbo). Gero Arrigoarriagako duatloia iritsik
da, hurrengo igandean, 13an. Distantzia luzeko duatloia, 14 km korrika, 57
bizikletan eta bukatzeko 7 korrika. Azkeneko proba Lisboara joan baino
lehenago, garrantzitsuena nola nagoen esango didalako. Gainera motibazio berezi
batekin, urteak egingo ditut egun horretan Ez dakit familia fisikoki hurbilduko
den ikustera proba, baina badakit beti hor egongo direla.

Eta bukatzeko, hilaren 26an, Lisboako iron man
erdia! Dena lotuta dago jada. 23an abiatuko gara Gasteizetik lagun bat eta
biok. Ostegun eta ostiralean Lisboako Nazioen parkean igaroko ditugu orduak,
txapelketa egingo den tokian. Larunbatean lasterketan parte hartuko dugu, goiz
jaiki beharko da, irteera goizeko 8retan delako, eta igandean turismo egingo
dugu Lisboako hirian zehar. Astelehenean itzuliko gara.

Esan dudan bezala dena lotuta dago. Lo Nazioen
parkeko aterpetxean egingo dugu. Nire automobila erabiliko dugu bidaia egiteko.
Inskripzioak bete genituen abenduan eta ordaindu ere. Orain bakarrik itxarotea
tokatzen da. Irrikan gaude eguna iristeko.

Nire bizitzako hirugarren triatloia izango da,
eta distantzia ez da txantxetakoa izango. 1900 metro igerian, 90 km bizikletan
eta maratoi erdi bat (21.097 metro). Sentsazioak onak dira eta motibazioa
topera dago. Hilabeteak aurrera egiten duen heinean kontatuko dizuet nola
igarotzen ditudan azkeneko 30 egun hauek.

12 hilabete, 12 kirol ekintza

Hemen doa nire urteko laburpen txiki bat. Kirolari
buruz egin dut zerrenda, eta urteko hilabete bakoitzari egin dudan kirol
jarduera bat jarri diot.