Etiketa honen artxiboa: itsasoleunda

Estreinatu da


Badirudi blogintzak halako
loraldi bat bizi izan zuela orain dela bost urte inguru ta mundu
honek egiten zituen ekarpenak ugariak ziren gaur egungo garaiarekin
konparatuz gero. Hala ere esperantzarako zantzuak badaude eta egunero
blogen bat jaiotzen da interneteko txoko ezkuturen batean.

Normala den moduan bakoitzak
gustuko dituen arloan jakiten du blog mundua nola dagoen. Bat
jaiotzen bada interesatua enteratuko da, hiltzen bada ere jakinaren
gainean egongo da. Sorpresak ere ikusiko ditu.

Azken aste hauetan horrelako
bat bizi izan dut. Asko miresten dudan pertsona batek blog bat ireki
du (oraindik nabari da lehen pausuak ematen ari dela. Adibidez
blogaren egitura pixkat berde dauka baina nabari da halako mimo bat
jartzen duela postak idazterakoan eta blogaren eraikuntzan). Itsaso
Leund
a triatleta tolosarrak, azken urteetan parte hartu duena Oñatiko
Duatloian eta espektakulua eman duena bizikletako saioan, blog bat
abiarazi du.

Ona da behe klaseko
kirolarientzat (hots beraien helburu nagusia kirolaz disfrutatzea
dena) horrelako superwoman eta superman-ek (adibidez Eneko Llanos
triatleta gasteiztarrak edo Marcel Zamora kataluniarrak) beraien gora
beheren berri ematea. Horrelako blogak umiltasun handiaren seinale
direlako eta edozein kaletar bezalako pertsonak direla adierazten
dute.

Ongietorri blogosferara Itsaso eta zure
blogaren jaiotzetik jakin ezazu jarraitzaile bat daukazula 😉

Pd. Post hau idazterakoan
testu prozesatzaileak aukera eman dit retorromaniko ¿? hizkuntzan
zuzentzeko akats ortografikoak… tentazioak alde batera utzi ditut
eta euskaraz idazten nengoela esan diot.