Etiketa honen artxiboa: ibanzaldua

Literatura etorkizunean


Atzo arratsaldean Elkarrek
Gasteizen San Prudentzio kalean duen dendan izan nintzen. 111
akademiak
Literaturaren bideak etorkizunean jardunaldien barruan
mahai inguru bat antolatu zuen. Hizlarien artean Katixa Agirre, Patxi
Zubizarreta
eta Iban Zaldua zeuden. Moderatzaile lanetan berriz Ibon
Egaña aritu zen.

Hasieran pentsatzen nuen
Elkar dendakoek areto propio bat zutela eraikinaren barruan horrelako
ekintzak jorratzeko baina hara iritsi nintzenean harritu egin nintzen
mahaingurua dendaren ia erdian kokatu zutelako (pare bat apal mugitu
behar izan zituzten). Agian kokapena estrategia hutsa izan zen
hurbildu ginenok hitzalditik ateratzen ginenean dendako zerbait
erosteko, batek daki. Antza denez ez zuten espero jende asko, soilik
zortzi aulki baitzeuden jarrita mahai nagusiaren aurrean. Azkenean
dozena bat pertsona inguru egongo ginen idazleek zer esaten zutena
entzuten. Harrituta sentitu nintzen baina asko gustatu zitzaidan han
egotea. Dendari beste erabilera bat eman genion han bildu ginenok.
Hori izan beharko litzateke liburu denda bat, biltzeko gune bat eta
literaturari eta arteei buruz hitz egiteko toki bat. Baina agian gai
hori beste baterako utziko dut eta goazen harira.

Gauza asko esan ziren atzo
arratsaldean. Gehienak (denak ez esatearren) zentzuzkoak eta iritzi
pertsonalak batez ere. Gai ugari azaldu ziren mahai gainean:
editoreen lana, euskal irakurlea, egungo euskal literaturaren egoera,
zer egin beharko litzateke euskaraz irakurtzen sustatzeko… Zaila da
atzo ukitutako gaien artean aukeratzea garrantzitsuena, guztiek
dutelako protagonismo apur bat. Katixa Agirrek hasieran esan
zuenarekin geldituko naiz. Non ikusten da irakurri egiten dela?
Erantzuna oso erreza: autobusean. Hau da, bidaietan jendeak zerbait
egin behar du bidaiak irauten duen bitartean. Bidaiari gehienak
garraio publiko batera igotzen direnean eskuetan liburu bat edo
zerbait dute irakurtzeko. Irakurtzen denaren seinale (entzuletako
batek adierazi zuen metodo ona izan daitekeela ligatzeko edo
bakoitzaren burua goresteko Stieg Larsson idazlearen liburu
potolotako bat eskuan izatea, irudia soilik izan arren). Hemendik
aurrera agian gehiagotan jabetuko naiz jendeak zer egiten duen
bidaietan.

Atzokoaren ondorioz esan
dezaket euskal literatura ez dagoela krisian. Hala dirudien arren eta
gaztelaniazko literatura nagusiagoa den pertzepzioa izan arren,
errealitate hori ez da oso zuzena. Euskal literatura orain dela
hamarkada batzuk baino osasuntsuago dago, inoiz baino gehiago
irakurtzen da euskaraz, inoiz baino idazle gehiago daude eta inoiz
baino gehiago sortzen da… Galdera agian bi izan daitezke. Lehena
zer egin daitekeen gehiago sustatzeko euskal literatura edo
euskarazko literatura. Bigarren berriz etorkizunak zer dakarren
digitalizazioaren munduarekin.

Literaturaren bideak
etorkizunean. Hurrengo jardunaldiak:

Iruñea – Urriak 22:

Parte hartzaileak: Aingeru
Epaltza, Juango Olasagarre eta Patziku Perurena.

Moderatzailea: Patxi
Gaztelumendi.

Elkar aretoa: Comedias, 14.

Baiona – Urriak 29:

Parte hartzaileak: Itziar
Madina, Eneko Bidegain eta Itxaro Borda.

Moderatzailea: Juan Luis
Zabala.

Elkar aretoa: Arsenal plaza.

Elipsiak eta Iban Zaldua

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Ostegun arratsaldean Iban Zalduak bere azken
liburua aurkeztu zuen Gasteizeko Zuloa liburudendan. Lehen aldia nuen liburu
baten aurkezpenera agertzen nintzela eta lehen aldia nuen baita ere Gasteizeko
denda honetara sartzen nintzela. Bi gauza harrituta utzi zidaten, batetik
aurkezpena egiteko era, oso lokala eta ez ofiziala (aurkezleak aipatu bezala
liburua azaroan aurkeztu zen eta Iban Durangoko azokan sinatzen egon zen bere
nobela) eta bestetik denda bera. Soto batean izan zen eta hasieran pertsona
gutxi egon arren, hogei bat egongo ginen, aulkiak falta izan ziren eta hori
autoreari asko harritu zion euskaldunok oso lotsatiak izaten ohi garelako
horrelako ekitaldietara hurbiltzeko.

Aurkezlearen aurkezpenak Ibanek egin zuen eta
horren papera Mikel Ayerbek bete zuen (Berrian, Nabarra, Geu… bezalako
aldizkarietan idazten du kritika literarioak eginez) eta ondoren Zalduak bere
liburuari buruz zenbait gogoeta bota zituen. Aurkezpen polita eta
entretenigarria izan zen atzo bizitakoa.

Elipsiak

Ibanek azaldu zuen nobeloi bat dela argitaratu
berri duen obra, baina elipsi ugariz beterik dagoela. Elipsiek irakurleei
argiago izateko aukera ematen die, irakurleak betetzen ditu elipsi hauek eta
horrela hau pozik sentitzen da istorioaren partaide sentitzen delako. Beste
mugan autore euskaldun batzuk aipatu zituen. Jokin Muñoz erabili zuen adibide
bezala. Ez du elipsirik erabiltzen eta ondorioz orri askotako nobelak irteten
zaizkio.

Nobelak
idazteko gaitasuna

Autoreak aipatu zuen alde batetik nobelako pertsonaia ez dela bera eta
mesedez hori bere emazteari esateko honek ez diolako sinesten (pertsonaia
unibertsitate irakasle ezkondu bat da Euskal Herria utziko duena sei hilabetez
Alaskara joateko ikastaro bat ematera eta emaztea etxean utzita) baina eduki
duela tentazioa protagonistak bezala ikasturte hasieran apunteak paper ontzira
botatzeko gogoa eta ikasgaiaren historia berak asmatzeko dagoen ganaduarengatik
eta Italia noiz sartu zen urre patroian ez jakiteak batzuetan desesperaziora
eramaten du (beharrezkoa den gauza bat). Baina ez du egiten ikasleak pentsatu
baino azkarragoak direlako eta gezurrak esaten baditu berak sinetsi beharko
lituzkeelako. Eta beste alde batetik aipatu zuen nobela bat idazteko edozein
dela gai. Ondorengo luntxean izan genuen solasaldi batean esan nion horretan ez
nengoela ados aurten inoiz baino gehiago idazten ari naizelako literatur
lehiaketetarako eta oso zaila egiten zaidala, beraz edozein ez dela gai nobela
bat idazteko. Esan zidan ados zegoela, baina nobela bat idaztea ipuin bat
idaztea baino errazagoa zela. Ipuin on bat idaztea da zaila. Edo hala ulertu
nion nik behintzat.

Durangoko Azoka 2006

Ostegun arratsaldean Durangoko azokan izan
nintzen. Bigarren urtez joan nahiz eta aurten ere primeran pasatu dut.
Lehenengo aldiz kotxez joateko aukera izan dut, eta esan beharra daukat herrira
gerturatu alazbat, nabaria dela azokaren eragina.

Sarreran trafikoa handia zegoen eta edozein
lekutan aparkatzearekin konformatu behar izan nuen. Ez nuenez dirurik aske gune
urdinetik aldentzea erabaki nuen eta hilerrian aparkatzeko erabakia hartu nuen.
Ordu batzuetara nire lasaitua hartu nuen jakinda herriko poliziak isunak jarri zizkiela
gaizki aparkatu zutenei eta ez zutela infrakzio bat bera ere barkatu.

Azoka urtero haziz baino, egonkortzen doala
esan daiteke. Sentsazio ez da jendea denbora pasa doala azokara, euskal kultura
ikustera baizik: nobedadeak, idatzi dena, gehien entzuten dena…

Erosketa helburu batzuekin joan nintzen, baina
argi dagoen bakarra da liluratuta bukatzen duzula hainbeste eskaintzaren
aurrean eta dirua oso azkar joaten dela eskuetatik. Berria-ko estilo liburua,
Iban Zalduaren Etorkizuna eta Boltxe aldizkariko zenbaki batzuk erosi nituen.

Gainera Durangora hurbiltzen ari nintzela
Euskadi Gaztea entzuten Ibaizabal ikastolakoek egutegi bereziak saltzen zutela
aditu nuen (azken aldian modan dauden egutegi biluzi horietako bat),eta
badirudi ez zutela zorte handirik izan salmentekin. Horregatik eta badakidalako
zer den gaizki pasatzea proiektu bat aurrera ateratzeko, nire laguntza eman
nien halako bat erosiz.

Datorren urtean berriro itzuliko naiz, uste
dut ohitura hartuko dudala urteko zubi honetan kanpora joan beharrean Durangora
hurbiltzeko.

Nire dobleekin solasean

Garaiko euskal literatura eta unibertsaleko
irakasleak hiru hitzaldi antolatu ditu. Horietako bat azaroaren 9an eduki
genuen. Iban Zaldua, azkenengo Euskadi literatur saria, etorri zitzaigun bere
bizitzari buruz hitz egitera.

Esan beharra daukat Iban Espainiako ekonomiako
historia asignatura irakasten didala. Oso zaila egiten zait ipuin idazle bezala
ikustea, oso profesionala baita bere klasetan eta ez zaiolako idazle ildoa
ikusten. Onartu beharra daukat bere Si Sabino viviria eta ipuin batzuk
irakurrita ditudala, eta ez daude batere gaizki.

Iban goiz hartan, irakurle eta idazle on bat
bezala, bere erosketa karroarekin etorri zitzaigun liburuz beteta eta irakurle
bizitza eta idazle bizitza nondik nora joan ziren azaltzako gogo handiekin.

Azaltzen hasi zitzaigun literatura arlo
ezberdinak deskubritzen zihoan bitartean horiei buruz idazten zituela. Bide
paralelo berdinak egin zituen irakurle eta idazle bezala. Horretarako Borges-en
testu bat irakurri zigun, situazio hori nolabait azaltzeko: Borges eta ni
(Ipuin hautatuak, Ibaizabal, 1998).

Bere hasierak komikiekin izan zen, ume guztiak
bezala. Eta bere lehenengo literatur saiakerak genero honetan izan zen, Super
hombre pertsonaia sortuz.

Horrela ordubete baino egin genuen berarekin
solasean. Idazle fantastikotik, politikora, errealistara eta euskal idazle
izatera arte nolako literatura irakurri zuen azaldu zigun.

Benetan hitzaldi ezin hobea ikusteko aukera
izan genuen azaroaren 9ko goiz hartan.