Etiketaren artxiboa: gure herria

Lurraldebus edo Pesa

Azken aste hauetan askotan bidaiatzen dut Gasteizetik Oñatira eta alderantziz. Astearte eta ostegunetan ez dut klaserik edukitzen eta hori aprobetxatuz automobileko gidabaimena ateratzen saiatzen ari naiz.

Oñatira iristeko Gasteizetik edo nire herritik Arabako hiriburura iristeko betik bi autobus hartu behar izaten ditut eta bidaiaren iraupena ordu eta erdikoa da.

Orain dela gutxi Arrasaten hartzen nuen autobusa Oñatira joateko (eta alderantziz) Pesa konpainiakoa zen. Baina ibilgailuak izenez aldatu dira. Orain Lurraldebus daramate aldamenetan ohiko Pesa-ren ordez. Zerbitzua berbera da. Iraupenaren aldetik ere ez da egon aldaketarik. Prezioen aldetik igotzen jarraitzen dute, orain dela gutxi % 5 (KPI-aren gainetik, lapurreta egun argian). Oradin txarteletan Pesa enpresaren izena jarraitzen du. Beraz nire galdera hauxe da: zergatik izen aldaketa ia ezer ez baldin bada aldatu?

Ia ezer. Horretan ezin hanka sartu. Uste dut, eta ez banago oker, Lurraldebus autobusak berriak direla. Baina hala ere nire ustez ez zuten autobusek hobetu behar, zerbitzuek baizik.

Ez delako normala bidaiaren erdian gidariz aldatzea, hori normalagoa da geldialdi batean egitea. Adibidez. Edo norbaitek normal ikusten al du denda batean dendari batek laguntzea zerbait aurkitzen eta hortik bost minututara esatea: joan beharra daukat, hemendik gutxira nire bitartekoa etorriko da eta hark lagunduko dizu, non ikusi da hori? Inon ez, nire ustez.

Errepresioa ez da bidea

*Orain dela hilabete batzuk, galdetu zidatenean blog hau zergatik egin, hau erantzun nuen: gaztea naizelako eta gauza asko kontatu nahi ditudalako. Oñatiko gaztetxearen gaia pil pilean dago oraindik eta orreri buruzko beste artikulu bat idaztera noa. Ez da azkena izango.*

Hiru aste igaro dira dagoeneko A-8tik. 21 egun Oñatiko gaztetxea bota zutenetik. Erarik ankerrenean bota ere. Oraindik kaleak jarrita ez dauden ordu batean, goizeko zazpietan.
Horiek ez dira gazte askori elkartzeko tokia kentzeko era. Goiz hartan hori ez zen gertatu behar. Eraikuntza ez zegoen erortzeko, hortik Oñatiko mila gazte igaro baitira beren deabrukeriak gauzatzeko. Eta jausteko bazegoen, zergatik ez dute bota hori esan zutenetik?

Arratsalde horretan gazte mordoa elkartu ziren herriko plazan. Manifestazio bat deitua zegoen goizeko txikizioa salatzeko. Kale zaharretik gora joan ziren eta bueltarako ertzainak itxaroten. Hauek manifestazioa sakabanatzeko gomazko pilotak jaurtitzen hasi ziren.

Ez al dugu ba pertsonak elkartzeko eskubidea eta adierazpen askatasuna? Ertzaintza ez al da herriaren segurtasuna bermatzen duena? Lehenengo galderari ezetz erantzun zioten beltzek eta bigarrenari berdin. Badirudi indar hauek partidu politiko baten eta tokian tokiko alkatearen mende daudela, kasu honetan PNV eta Andoni Garcia. Edo bestela zergatik ez zuten utzi elkarretaratze baketsu bat egiten?

Hauek ez dira erak, Andoni. Zuk hori ondo dakizu.

Seguruenez artikulu hau ez da izango OGA eta gaztetxeari buruzko idatziko dudan azken artikulua.

Pd: Askok ez dakite Gazteleku eta gaztetxe baten arteko aldea. Askok esaten dute izenak ez duela garrantzirik, ba badu. Hemen erraz samar azalduko dut. Gaztetxe batean gazteek beraiek erabakitzen dute zer egin eta zer ez. Gazteleku batean udalak ezartzen ditu arauak, hau da, proiektu politiko bat da eta beraiek agintzen dute.

Gaztetxea bizirik jarraiutko du

Oñatiko gaztetxea zer esan ugari eman ditu hilabete hauetan. Bizitza ugari eman dio Kasablankako auzoari, eta are garrantzitsuagoa, gazte mugimendua hazi egin da.

Gaur egun tristea da. Atzo goizean gazteek izandako lekua azken bi hilabeteetan bota egin zuten. Horren ondorioz manifestazioa deitu zuten gazte asanbladakoek eta istilu ugari sortu ziren arratsaldean. Gaur grebatara deituta daude ikastetxeak. Hainbeste orduz lan egin ondoren ikusteak makina batek zure lanak bota dituela ikusten denean, normalean, ez da egoten aurrera jarraitzeko gogorik. OGA-k ordea hori lortu du. Edozer gertatzen dela beti etorkizunera begira dagoen talde bat da. Dagoeneko pentsatzen hasiak dira astebukaera honetan programatuta zutena burutzeko asmoa dutela.

Oñatin gazte mugimendua luzaroan jarraituko du. Gazte ugari dago etorkizunean berriro ekintza ugari egiteko asmoarekin. Gainera herriko hainbat elkarteetako laguntza jasotzen dute.

Nire animurik beroenak OGA-ri, hilabeteetan bizitza eman diola Oñati herri hilari. Inkomunikatutako herri batean, ikusi denez, gazte askok beraien artean koordinatzen baldin badira, bizia ematen diote lotan dagoen gizarte bateri.

Zorionik beroenak eta hurrengo gaztetxea betirako izan dadila!!! Eutsi goiari eta segi aurrera!

Gaztetxea

Oñatiko gaztetxea sortu zenetik nahiko denbora pasa da. Orreri buruz ez dut ezer idatzi oraindik eta uste dut garaia dela idazteko.

Udan lanean nengoela Kasablankako ikastolatxoa okupatu zutela esan zidan herriko batek. Berria pozik hartu nuen eta Oñatira joan nintzen egun batean, gaztetxera joatea otu zitzaidan. Ez zegoen inor, dena obrak ziren baina asko gustatu zitzaidan eraikin horretako barrenetan zehar ibiltzea. Nire autobisitari bukaera emateko agur bat idaztea pentsatu nuen paper zati batean. Eta badirudi atean jarri zutela idatzi hori. Ordu askotako lanak egon dira gaztetxe hori errealitate egiteko, ametsa egi bihurtzeko. Udaletxe azpitik liburutegira, liburutegitik San Martin parkera eta hortik Kasablankara. Otsailean hartu zuen OGA-k udaletxetik aldentzeko erabakia eta orain herriaren zati handi bat bere oniritzia du, Ezker abertzalea esaterako.

Orain gazteen alternatiba bihurtu da. Gaztetxeari esker aste-bukaerak hiru egun dute eta ez bat eta erdi lehen gertatzen zen bezala. Orain Oñatiko jaiak asteartean erroxaixo bixamonaren ondoren ere ekintzak antolatzen dira.

Zorionak Oñatiar ibiltari baten partez. Segi aurrera eta urte askotarako!!!

San Martin

Uda iristear dago. Negu hotz eta ez dakit zenbat elurte igaro ondoren (zortzi uste dut izan direla), eguraldi ona dagoeneko hemen da. Neguko arropak armairuan gorde eta kalera irteteko garai iritsi da gure udako arropekin. Izerdiz blai egoteko eguraldia egiten ari da azken egun hauetan gure ibarrean.

“Oñatin”:http://www.oinati.org beroari aurre egiteko eta freskatzeko leku anitz ditugu. Naturak ematen dizkigun aukerak erabili egin behar dira. Mendira irten, parkeetara joan, uretan bainatu…

Oñatiko lekurik onenetakoa itzalpean egoteko San Martin-eko parkea da. Parke hau pertsona ugarientzat egokia da. Kirolarientzat kirola egiteko, pasioak gustatzen zaionari ibiltzeko toki anitz baitago, umeentzako jolas parkea daudelako (azken honen egoera ez dakit nolakoa izango den), irakurleentzat irakurtzeko naturaz inguraturik sekulako plazerra delako, musika entzuten dutenentzat, bikoteentzat eta abar luze bat.

Horregatik deitzen diet denei San Martineko parkera hurbil daitezen eta goza dezaten parke polit honetaz. Hori bai, beti ere errespetuz. Guk hondatzen badugu gure ondorengoek ez baitute jakingo zein den Oñatiko lekurik ederrenetakoa.