Gaztetxea

Oñatiko gaztetxea sortu zenetik nahiko denbora pasa da. Orreri buruz ez dut ezer idatzi oraindik eta uste dut garaia dela idazteko.

Udan lanean nengoela Kasablankako ikastolatxoa okupatu zutela esan zidan herriko batek. Berria pozik hartu nuen eta Oñatira joan nintzen egun batean, gaztetxera joatea otu zitzaidan. Ez zegoen inor, dena obrak ziren baina asko gustatu zitzaidan eraikin horretako barrenetan zehar ibiltzea. Nire autobisitari bukaera emateko agur bat idaztea pentsatu nuen paper zati batean. Eta badirudi atean jarri zutela idatzi hori. Ordu askotako lanak egon dira gaztetxe hori errealitate egiteko, ametsa egi bihurtzeko. Udaletxe azpitik liburutegira, liburutegitik San Martin parkera eta hortik Kasablankara. Otsailean hartu zuen OGA-k udaletxetik aldentzeko erabakia eta orain herriaren zati handi bat bere oniritzia du, Ezker abertzalea esaterako.

Orain gazteen alternatiba bihurtu da. Gaztetxeari esker aste-bukaerak hiru egun dute eta ez bat eta erdi lehen gertatzen zen bezala. Orain Oñatiko jaiak asteartean erroxaixo bixamonaren ondoren ere ekintzak antolatzen dira.

Zorionak Oñatiar ibiltari baten partez. Segi aurrera eta urte askotarako!!!

2 thoughts on “Gaztetxea

  1. KTZ

    ese piban zorionak hire blogaatik ta ola jarraittu.
    gaztetxiai buruz esateokena egixa dok. oiñ luziauak ttuk asteburuak…

    asko gustau xatak hire bloga

    ese kalaña! ese kalaña kanpeon!!!

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude