Lurraldebus edo Pesa

Azken aste hauetan askotan bidaiatzen dut Gasteizetik Oñatira eta alderantziz. Astearte eta ostegunetan ez dut klaserik edukitzen eta hori aprobetxatuz automobileko gidabaimena ateratzen saiatzen ari naiz.

Oñatira iristeko Gasteizetik edo nire herritik Arabako hiriburura iristeko betik bi autobus hartu behar izaten ditut eta bidaiaren iraupena ordu eta erdikoa da.

Orain dela gutxi Arrasaten hartzen nuen autobusa Oñatira joateko (eta alderantziz) Pesa konpainiakoa zen. Baina ibilgailuak izenez aldatu dira. Orain Lurraldebus daramate aldamenetan ohiko Pesa-ren ordez. Zerbitzua berbera da. Iraupenaren aldetik ere ez da egon aldaketarik. Prezioen aldetik igotzen jarraitzen dute, orain dela gutxi % 5 (KPI-aren gainetik, lapurreta egun argian). Oradin txarteletan Pesa enpresaren izena jarraitzen du. Beraz nire galdera hauxe da: zergatik izen aldaketa ia ezer ez baldin bada aldatu?

Ia ezer. Horretan ezin hanka sartu. Uste dut, eta ez banago oker, Lurraldebus autobusak berriak direla. Baina hala ere nire ustez ez zuten autobusek hobetu behar, zerbitzuek baizik.

Ez delako normala bidaiaren erdian gidariz aldatzea, hori normalagoa da geldialdi batean egitea. Adibidez. Edo norbaitek normal ikusten al du denda batean dendari batek laguntzea zerbait aurkitzen eta hortik bost minututara esatea: joan beharra daukat, hemendik gutxira nire bitartekoa etorriko da eta hark lagunduko dizu, non ikusi da hori? Inon ez, nire ustez.

4 thoughts on “Lurraldebus edo Pesa

  1. Aiora

    Ei! Ba aurrekon e fijatu nitzan hortan, tolosaldeako autobusek ere oain “lurralde bus” daramate aldamenean. Moskeatuta nenbilen ze aldaketa ote zan.

    Erantzuna
  2. joseba

    gauza bat esateko:

    zela dok ba autobusa hartzeko ibarraa fan biar izatia eta autobusa ibarra n bakarrik geaketia oñatin?

    ze zerbitzu klase dok hau ba? lotsagarrixa.hoixe.
    eusko jaurlaritza kapitalista!!!

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude