Gaztetxea bizirik jarraiutko du

Oñatiko gaztetxea zer esan ugari eman ditu hilabete hauetan. Bizitza ugari eman dio Kasablankako auzoari, eta are garrantzitsuagoa, gazte mugimendua hazi egin da.

Gaur egun tristea da. Atzo goizean gazteek izandako lekua azken bi hilabeteetan bota egin zuten. Horren ondorioz manifestazioa deitu zuten gazte asanbladakoek eta istilu ugari sortu ziren arratsaldean. Gaur grebatara deituta daude ikastetxeak. Hainbeste orduz lan egin ondoren ikusteak makina batek zure lanak bota dituela ikusten denean, normalean, ez da egoten aurrera jarraitzeko gogorik. OGA-k ordea hori lortu du. Edozer gertatzen dela beti etorkizunera begira dagoen talde bat da. Dagoeneko pentsatzen hasiak dira astebukaera honetan programatuta zutena burutzeko asmoa dutela.

Oñatin gazte mugimendua luzaroan jarraituko du. Gazte ugari dago etorkizunean berriro ekintza ugari egiteko asmoarekin. Gainera herriko hainbat elkarteetako laguntza jasotzen dute.

Nire animurik beroenak OGA-ri, hilabeteetan bizitza eman diola Oñati herri hilari. Inkomunikatutako herri batean, ikusi denez, gazte askok beraien artean koordinatzen baldin badira, bizia ematen diote lotan dagoen gizarte bateri.

Zorionik beroenak eta hurrengo gaztetxea betirako izan dadila!!! Eutsi goiari eta segi aurrera!

2 thoughts on “Gaztetxea bizirik jarraiutko du

  1. jon

    Oñati herri hilla?????????!!!!!!!!!!!!!
    Inkomunikatutako herria???????????!!!!!!!!
    Zu burutik eginda zaude ala ??????????
    HaLA ERE AURRERA GAZTETXEA ETA HERRIKO GAZTEAK!!!

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude