Etiketaren artxiboa: goiena net

Bost urte ondoren bidaiak jarraitzen du


Atzo aipatu bezala kafe
garaia izan arren ikasleontzat, krisi ekonomiko sakon batean bizi
arren eta etorkizuna iluna izango dela ematen duen arren idazteko
gogoa ez zait joan bost urte hauetan. Eta espero ez joatea gogo hori
inoiz!!!

Abentura berezi bat bezala
hasi zena amaiera non zuen jakin gabe gaur egun oraindik jarraitzen
du eta agian inoiz baino indar gehiagorekin bizirik dirau. 2005eko
maiatza hura pertsonalki aro berri baten hasiera suposatzen zuen
unibertsitate munduan sartzean. 2006a urte polita izan zen, hor hasi
baitzen adibidez Gasteizen daukadan lagun taldearen oinarria osatzen
eta zorionez oraindik mantentzen dudan erlazio bat zoragarri bat
EAEko hiriburuarekin. 2008a ere berezia izan zen, kirolean asentatua
nengoen eta nire kirol ibilbide berrian hiruzpalau arrakasta lortu
nituen (Arrigorriagako podiuma, Lisboako Iron Man erdia eta
Donostiako maratoia). Iaz bizitza beste era batera ikusten ikasi
nuen, kirolaz haratago, unibertsitateaz haratago… urte horretan
lortu nuen literatur lehiaketa pare batean arrakasta txiki batzuk
lortzea. Aurten berriz ametsen urtea da. Historiako karreraren
amaiera (gauzak ondo joaten badira) eta Europako txapelketa baten
parte hartzeko urtea ere bada. Hau da, orain dela urte batzuk
pentsaezina zena nire moduko pertsona batentzat gauzatzera doaz.

Gauzak horrela bost urte
polit izan dira bizi izandakoak eta bizi izandako horretatik zati bat
blog honetan geratu da islatuta. Ezbairik gabe eta goian aipatu
bezala indarra badaukat gutxienez beste bost urtez aritzeko.

Jarraitzen didazuen guztiei
eskerrik asko hor egoteagatik zuek gabe ez litzatekeelako posible
izango bidai hau 😉

**BTR**

Hamar kilometroa

Urte bat, film bat

Hamargarren
kilometrora iritsi naiz eta erregalo edo sorpresa bezala meme bat oparituko
dizuet Demonocrazy blogariari erantzunez. Beraz hemen nire filmen aukeraketa.
Urtero bat, jaio nintzenetik gaur arte (Oso zaila egin zait zerrenda egitea, ez
baita erraza aukeratzea urte horietako pelikularik onena, ez baititut denak
ikusi).

  • 1986. El color del dinero.
  • 1987. Robocop.
  • 1988. Coctail.
  • 1989. Indiana Jones y la última
    cruzada.
  • 1900. Ghost.
  • 1991. Mi chica.
  • 1992. Sister Act.
  • 1993. Jurassic Park.
  • 1994. Speed.
  • 1995. Braveheart.
  • 1996. Jack.
  • 1997. La vida es bella.
  • 1998. American history X
  • 1999. La milla verde.
  • 2000. Casi famosos.
  • 2001. Ocean´s eleven.
  • 2002. Gangs of New York.
  • 2003. Good bye Lenin!
  • 2004. Diarios de motocicleta.
  • 2005. Batman begins.
  • 2006. Un buen año
  • 2007. Piratas del caribe: en el fin
    del mundo.

2008. 21: Blackjack.

Zero kilometroa

Gaur hasi eta
azaroaren 30era arte egunero idatziko dut euskal blogosferako txoko honetan
Donostiako maratoiaren prestaketari buruzko kontakizunen berri emateko. Nire
sentsazioei, pentsamenduei eta abarrei buruz jakingo duzue gaurtik aurrera. 45
komentario izango dira, bat kilometroko, maratoi erdia, irteera (oraingoa hau)
eta helmuga.

Zergatik? Orain
dela bi urte komunitate honetan bertan Ameztik berdina egin zuen eta berari
omenaldi txiki bat egin nahi diot. Eta baita hasierako helburuari jarraituz
blog hau sortu nuenean, gauzak kontatzeko beharra ikusten dut eta biziko dudan
esperientzia zabaldu nahi dut ahalik eta mundu gehienari.