Larunbatean
Durangon gertatu zena Durangoko II. duatloian
hitzez deskribatzea oso zaila da. Hasteko zerbitzari batek aurre egin behar
izan zion antolakuntzari ordaindu zuen gauza batengatik zuzen jasotzeko.
Azalduko dizuet.
Ostiralean Durangora hurbildu nintzen larunbateko Durangoko II. Duatloiko dortsalen
bila. Nireaz gain taldeko beste biren dortsalak ere hartu nituen. Oñatira iritsi
nintzenean hirurok sobreetan zer genuen ikusten hasi ginen. Gure harridurarako
dortsal bakarra genuen, iaz legeek esaten zuten bizikletan bi dortsal eraman
behar zirela duatloietan. Iritzi genion agian aurten dortsal bakarrarekin
korrika egin behar zela, baina badaezpada galdetuko genuela hurrengo egunean.
Iritsi nintzen
hurrengo egunean eta bizikleta legalki boxesetan sartu nuen, legalki esan nahi
dut epaileen oniritzia jaso eta gero sartu nuela bizikleta. Han zegoen epaile
bateri galdetu nion ea non jarri behar nuen dortsala, aurrean edo atzean. Eta
erantzuna izan zen bat aurrean ETA
beste bat atzean. Ni harrituta geratu nintzen, esan nion dortsal bakarra nuela
eta antolakuntzak bakarra eman zidala. Erantzun zidan beraz antolakuntzara
hurbiltzeko beraiek izango zutela bigarren dortsala. Probako bulegora nindoala
epaile bat ikusi nuen dortsal tako bateaz eta galdetu nion ea nirea zuen. Ez
zuen eta joateko bulegora. Bulegora iritsi nintzen eta ea nire dortsala zuten,
berriz. Eta berriz ez zutela, joateko epaileren batengana beraiek izango
zutela. Orduan izan zen planto egin nuena. Esan nien epailearekin egonda
nengoela eta beraiek ez zutela, beraz hiruko erregela bat eginez nire dortsala
galdu zuten. Ordurako nerbioak jota nengoen, noski ez bazidaten dortsalik
ematen deskalifikatu izango nintzelako txartel gorriaz. Azkenean kostata baina
beste dortsal berri bat eman zidaten. Bizikleta lekuz aldatu eta dortsal berria
jarri… Ni ez nengoen iada nire onean, nerbioak jota baizik. Normala den moduan.
Arazoak arazo, lasterketa polit bat burutu nuen eta geroz eta gutxiago falta da
Lisboara joateko.
Baina probako
okerrena, antolakuntzaz gain, epaileak izan ziren. Batez ere bi, boxesetan
zegoena kontraesan egiten zena beste epaile batzuekin eta ez zidana erantzun
nire galderak. Galdetu nion ea bizikleta lekuz aldatu behar nuen dortsala
aldatu ostean… eta zidan erantzun!!!!!! Harrituta utzi ninduen aktitude hori.
Eta ondoren beste juez bat (oraindik ez dakizkit izenak) motor gainean zioan
mehatxuak botatzen korrikalariei ez zeramatelako lau inperdible dortsal
bakoitzean, eta antolakuntzak sei eman zituen!!! Lotsagarria larunbatean
gertatu zena Durangon. Gainera gehitu behar da Virginia Berasategi,
emakumezkoetan irabazlea eta azken aldian telebistan astelehenero agertzen
dena, atzeko dortsal gabe iritsi zela!!!
Eta ni galdetzen
naiz: Virginia Berasategi deskalifikatu egin behar zen??? Zertarako bota hainbeste
mehatxu korrikalariei, beraien dirutik ordaindu dutela proban parte hartzea,
gero ez betetzeko? Zein da epaileen lana, mehatxuak botatzea, dudak ez argitzea
parte hartzaileei eta gero arautegiarekin nahi dutena egitea???
P.d.: Galdera gehiago daude, baina ez dizuet aspertu nahi. Ahh… ia
ahaztu zait. Nire dortsala agertu zen, baina ni komunean nengoen eta ez nintzen
enteratu. Lasterketa bukatu ostean jakin nuen.