Etiketaren artxiboa: blogosfera

Bueltan gara – I´m back

Berotu ditut giharrak eta irteera lerroan jarri naiz. Ideia hori etorri zait burura teklatu parean jarri naizenean eta orri txuria karakterez betetzen hasi.

Astebete baino gutxiago pasa da Azkue fundazioak beste urtebetez euskal blog komunitatearen inguruan antolatutako Blogetan! lehiaketa eta sari banaketa aurrera eraman zuela.

Egun batzuk gehiago pasa dira Nire Etxeko Leihotik azken aldiz pasa nintzenetik (2012ko uztailaren 20an egin nuen azken sarrera).

Usaintzen da berriro blogen loraldi bat. Agian hasi nintzen garaiarekin konparatuz biziagoak, dinamikoagoak. Kanpo faktore berri eta eragin handiagoarekin (facebook, twitter… sare sozialak adibidez).

Orain dela aste batzuk The Indezents lagunak egin zuen bezala bere txokoarekin, eta hasieran aipatutako ekitaldiko zipristinak bustita, blogosferako leiho txiki hau berriro elikatzen hasiko gara.

Zenbatero? Ez daukat orain erantzuna.

Zeri buruz hitzegingo det? Askok ezagutzen nauzuen arren eta badakizuen arren kirola oso garrantzitsua dela nire egunerokotasunuean, helburuetako bat seguru sentitzen naizen burbuilatik ateratzeko entrenamendu bat izango da.

Zein dago ongietorria? Egon ditudan ideiekin ados edo kontra, jende oro dago gonbidatua irakurtzera eta bere ekarpenak erantzun txokora egitera.

Letizia eta Carlaren atzealdeek zeresana ematen

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Blogosfera ez
dago hilda eta bestela begiratu Desplazatuan agertu den artikuluak lau erantzun
izan dituela. Noizean behin gai pil-pilak agertzen dira (orain dela gutxi Joxe
Arantzabalek idatzi zuena Korrikakoari buruz erantzun pila jaso zituen) eta
nabigatzaileok askotan gai horiei buruz hitz egitera behartuta ikusten dugu
gure burua. Gainera gaur egungo blogek aukera ematen digute horretarako, bertan
parte hartzeko.

Asko gustatzen
zait horrelako gaiak zer esana ematen dutela ikustea. Hori blogen bizitasunaren
eta dinamismoaren adierazlerik garbiena da.

Gora eztabaida
beroak!

Meme bateri erantzuna

Nahikari Ayo getxotarrak bota dit erronka niri
buruz bost gauza kontatzeko. Benetan gauza zaila, niri buruz hitz egitea lotsa
ematen didalako, baina saiatuko naiz ahalik eta hobekien egiten.

  1. Batxilergo teknologikoa hasi nintzen egiten, baina ez nuenez
    arrakastarik izan, lehenengo urtea ez nuelako gainditu, humanistikora
    pasatzea erabaki nuen. Hortik bi urtera gainditu nuen batxilergoa eta
    orain historia ari naiz ikasten Gasteizeko Euskal Herriko Unibertsitate
    publikoan.
  2. Futbola asko ez zait gustatzen, baina txikitatik izan naiz talde txikien
    jarraitzailea. Denboraldi batez Extremadura taldeko jarraitzaile egin nintzen
    lehenengo mailara igo zenean eta Mallorcarekin antzerakoa gertatu
    zitzaidan. Gaur egun berdina ez dut egiten, gustuko dudalako baliabide
    gutxi duten taldeek arrain handiak jaten dituztela ikustea.
  3. Iazko Korrikan, 2005eko edizioan, Udanako bigarren kilometrotik (testigua
    hartu nuen tokitik eta Oñatirantz bidean) Bergararaino egin nuen korrika. Furgonetan
    Goitb-ko langileak zeuden eta nik kilometro hartako petoa neramanez elkarrizketa
    bat egin zidaten San Prudentzio eta gero. Ondoren etxean ikusi nintzenean,
    ez nintzen errekonozitzen baina polita iruditu zitzaidan.
  4. Txirrindularitzan gaztetan aritutakoa naiz. Nire garaipenik
    handienak Atzeko Kaleko jaietako txirrindulari lasterketa irabaztea (1998
    urtea zen, ia 2000 pezeta irabazi nuen) eta La Miguel Indurainen parte
    hartzailerik gazteena izatea izan ziren. Gainera Gipuzkoako txapelketako
    taldekako erlojupeko batean hirugarren gelditu ginen. Kadeteetara iritsi
    nintzenean ezinezkoa egiten zitzaidan txirrindularitza eta igeriketa
    batera eramatea beraz bigarrena aukeratu nuen.
  5. Nire lehenengo igeri zeharkaldia egiten genuenen artekoa,
    gogorrena aukeratu nuen. Nojakoa hain zuzen ere, 3.500 metrokoa. Baselina
    gutxi eman nintzen gorputzean (hau da igurtzimendu guneak gorri-gorri bukatu
    zuten), ura hotza, noraezean zeharkaldi osoan zehar… Kostata bukatu nuen
    eta esperientzia gehien eman didan igeriketa zeharkaldia izan da.

Eta hau da guztia. Orain meme hau honako hauei
pasatzen diet: Amaia Txintxurreta, Imamon, Teketen, Faka-fakako Iban
Arantzabal
, Faroko Joxe eta Mikel Irizar, piperrautsekoa. Eta nola ez Zuriñe Madinabeitiari.

95 urterekin blogeatzen

Gaur telebista ikusten nengoela berri
harrigarri bat
aditzeko parada izan dut. Orain dela gutxi mutil batek bere
amamari blog bat egin diola urtebetetze opari gisa.

Muxia-ko herrian gertatu da gertakari hau.
Blogak A mis 95 años deitzen da eta idazleak, Maria Ameliak, bere bizitzari
buruzko gauza interesgarriak kontatzeko gogo handiak ditu.

Beste notizia positibo bat blogintzaren
inguruan eta blogosferarentzako. Interesgarria izango litzateke horrelako
pertsona gehiago animatuko baziren idaztera, horrela beraien memoriak eta
oroitzapenak leku garrantzitsu batean geratuko lirateke gordeta eta ez ahaztuta
edozein lekutan.