Etiketa honen artxiboa: arbizu

Hau da Nafarroa


Kirol
probetan parte hartzera goazenean esperientziak esan ohi digu non
gozatu ahal izango dugun antolakuntzarekin eta non ez. Azken urteetan
Nafarroara askotan gerturatzen naiz hainbat arrazoiengatik, baita
kirol probetan parte hartzera. Harrigarria izan arren eta bata
bestearen alboan dauden erkidegoak izan arren, Euskal Autonomia
Erkidegoaren eta Nafarroaren arteko desberdintasuna normalean oso
handia izaten da (salbuespenak egon daitezke).

Nafarroara
joaten garenean aldez aurretik dakigu ez gaituztela ilea hartuko
Gipuzkoan (Behobia-Donostia) edo Bizkaian (Barakaldoko duatloia)
gertatzen den bezala. Hamaika adibide jarri ditzaket: Altsasuko
Abenduaren 8ko herri lasterketa, Aritzalekuko triatloia, Arbizuko
duatloia… Baina gaurko adibidea aditzera emango dut. Larragako
Errege Krossa. Herri lasterketa bertan parte hartzeagatik eta izena
emateagatik ez duguna ezertxo ere ordaindu. Dortsala emanaz batera
eguneko egunkaria eman digute eta Kaiku markako Actif produktuak.
Lasterketa benetan polita eta kalitatea egon dena, bigarren Gontzal
Sanz gelditu da Gasteizko 2010eko Maratoi Erdiko irabazlea.
Lasterketa amaitu ostean poltsa: ur botila, Actif, iogurrak
eta buff bat. Dutxak ere nahi zuenarentzat. Eta harrigarriena sari
ematearen ondoren luntx bat!!!! (bere zozketarekin).

Horrelakoak
leku gutxitan ikusi daitezke. Egia da agian antolakuntza hauek
batzuetan beraien hanka sartzeak izan ditzaketela (sailkapenak
egiterakoan adibidez) baina kirolariari ematen zaion tratua ez da
hamarrekoa… hamaikakoa baizik!!!

Hori
guztiagatik askotan Nafarroara igande goiz batean hurbiltzea asko
merezi. Beste lurraldeetako antolakuntza batzuek ikas dezatela nola
egiten diren herri lasterketa politak eta ederrak kirolariak berak ia
ezer ordaindu gabe.

**BTR**