Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Musika irratian

Bizi garen egunetan, irratia komunikabiderik onena bihurtu zaigu, internetekin batera. Albisteak zuzenean emateko gai den komunikabide bat da, eta gainera aniztasun handikoa. Arreta jarri ezkero gauza interesgarriak, dibertigarriak… entzun litezke. Musika kate ugari daude. Horrek musikaren aniztasunera eramaten gaitu. Hamaika kate daudenez, hamaika musika entzun daiteke. Gure musika ezagutzak ireki dezakegu. Niri asko gustatzen zait Euskadi irratia. Batez ere euskal musika entzun daitekeelako. EITB ere ondo dago baina batzutan oso astuna egiten zait. Kiss FM-rekin ere beste hainbeste, hala ere, euskal musika ez dute ematen. Eta Los40 atsegin dut, baina denbora tarte txikietan eta momentu konkretuetan entzuteko.

Irratiak duen onena, edozein tokitan eta edozein momentutan entzun daitekeela. Esaterako, nik uda honetan lanen ordu gehienak irratia entzuten igaro nuen. Bakarkako lan batean asko eskertzen da ahots alaiak entzutea.

Interneti esker, gaur egun mundu osoko musikak eta irratiak entzun ditzakegu.Horretarako niri asko gustatzen zait Winamp programa. Gainera Cd eta MP3 erreproduktorea da.

Vuelta, garrantzitsu al da?

Txirrindularitza munduan hiru itzuli daude: Giroa, Tourra eta Vuelta. Badirudi askok pentsatzen dutela Tourra de urteko lasterketarik garrantzitsuena eta azken urte horietan hori eman du. Baina oker dago multzo hori. Tourra egia da garrantzitsua dela, baina ez hainbesteraino. Egia da batez besteko abiadurarik handien Frantziako lurretan egiten dela, baina Espainiar eta Italiar penintsulek badute beren gauzak lasterketak bereziak egiten dituztenak. Munduko mendaterik gogorrenak hor daude. Mortirolo Italian eta Angliru Espainian. Gainera askotan errepideak hobeagoak dira, zabalagoak. Espainian behintzat, bestela gogoratu Belokiren erorikoa. Hori bai errepide kaxkarra. Pro-tour-a sortu zenetik, Tourrak garrantzia galdu du. Orain munduko sailkapenean ez du hainbeste puntuatzen. Liga horreri esker lasterketa txikiagoek garrantzia hartu dute eta horrek mesede egin diote txapelketa minoritarioei.

Tourrak jaun eta jabe bakarra eduki du azken zazpi urteetan. Lance Armstrong amerikarra. Errekor bat ezarri du, eta hori nork hautsiko duen zain egongo gara urte askotan. Hautagai ugari daude errekor hori datorren urtean berdintzen hasteko, baina nork edukiko du adorea zazpi edo zortzi aldiz jarraian irabazteko? Hori ikusteko dago.

Berdina gertatu da aurten Vueltan. Roberto Heras espainiarrak errekor berria ezarri du. Lau aldiz irabazi du Espainiako Vuelta. Orain, nor ausartuko da lau edo bost aldiz irabazten?

Eztabaida irekita dago. Zer errekor da garrantzitsuagoa? Nire ustez biek dute garrantzia berbera. Biak direlako txalogarriak. Biak dutelako meritua.

Audientziak beste kontu bat dira. Badakit erakargarriagoa dela Tourra. Baina hor asko jokatzen dute antolatzaileek eta komunikabideek. Adibidez Giroa ez da telebistaz ematen estatu mailan kate publikoaren bidez. Hemen ezkerrak etb-k ematen duela. Eta Vueltako etapak ikustean publizitatera jotzen badute bost minuturo eta bakarrik ordu eta erdi telebistau… ez da oso atsegina galtzea momentu garrantzitsuenak. Askotan jeitsieratan gertatzen dira halakoak, ikus bestela aurtengo Vuelta edo 91ko Tourra. Indurainek Tourmalet jaisten eraso zuen. Edo etapa lauetan… Beraz esandakoa, komunikabideek eta itzulietako antolatzaileek zeresan ugari dute erakargarritasunari buruz.

Gasteizen ikasturtea igarotzera

Batxilergoko titulua atera eta gero, historiako lizentziatura egitera ausartuko naiz. Gasteizeko Euskal Herriko Unibertsitateak duen kanpusean. Nire Oñatitik hiru bat ordu laurdenera kotxean eta bi autobusetara.

Nire lehenengo urte hau ikasle egoitza baten emango dut. Gaur goizean goiz iritsi naiz. Dagoeneko egin ditut lehenengo harremanak. Lauk historia ikasi behar dugu, bik euskaraz eta beste bik erdaraz. Beste batzuk Topografia, Filologiak eta gradu erdiko moduluak. Denetarik dago, eta gainera giro bikaina dago gure artean.
Ordutegia ona dela iruditzen zait, klaseak arratsaldez. Goizean lo egiteko astia badago eta beste gauza asko ere.Ordu libre ugari ditugu gauza anitz egiteko baina garrantzitsuena ikastea da. Esaterako gaur aurkezpena eduki dugu. Ordubete iraun du eta goizeko hamaiketan izan da. Hurrengo orduak irakurtzen eta EGA prestatzen aritu naiz, eta lagunak egiten ikasturte luze honetarako.

Besterik gabe, gaurkoz agurtzen naiz eta hurrengo batean gehiago kontatuko dizuet ikasle bizitzari buruz. Besarkada bat eta ondo izan.

Azken ohar bat: uda Lizarran iragan dut eta orreri buruz idatzi bat egiten ari naiz laster ikusiko duena argia. Besterik gabe, izan pazienteak eta aio!

Uda bat (baino gehiago) Lizarrako lurretan II

  • Ekainak 29. Lehenengo eguna… kanpignean.

Gaur Iratxeko kanpingera itzuli naiz. Nire azkenengo eguna sorosle moduan abuztuak 26 edo 27.

Eguraldia apartekoa izan da. Aste barruan gaude eta ez daude kanpinglari ugari, baina beno, pazientzia apur batekin zortzi orduak erraz igaro daitezke.

Hemendik aurrera hoteleko eta kanping-eko igerilekuetan egongo naiz. Erdi eta erdi. Uda hilabete honetan ematen du hasiko dela, uztailak 6an. San Ferminak. Ea zenbat jende etortzen den. – Ekainak 30. Operación pufo.

Gorroto dut horrelako saioak. Gainera kulturarekin jolasten dute, sormenarekin jolasten dute, pertsonen pentsamenduekin jolasten dute.

Ez ditut atsegin. Ez zaizkit horrelako programak gustatzen non batek esaten dion besteari nolakoa izan behar den. Adibidez elkarrizketa baten nolako erantzunak izan behar dituen. Gainera ez da justua aktore hauei aukera gehiago ematea beren produktuak saltzeko, merkatuan onagoak dauedenean eta ez dietenean publizitate deusik egiten.

Ez dakit zer den telezaborra, baina horrelako lehiaketak ez dira oso atseginak ikusteko.

  • Uztailak 01. Blogariak Berrian.

Oñatitik 100 kilometrora nago (gutxi gora behera). Internetetik ez dut, horretarako Lizarra jeitsi behar naiz gaztelekura. Baina goiena.net-eko blogosferako artikuluak jarraitzeko aukera dut. Horregatik eguneko momenturik onenetako da jaiki eta berria erosi bitartean. Momentu horretan oso pozik sentitzen naiz eta Berria irekitzen dudanean eta Udakotartea zabaldu, hor izaten da momenturik hunkigarriena ikusten dudanean goiena.net-eko blog komunitateko artikuluren bat. Lehena Leire Kortabarria izan zen, ondoren Joxe Aranzabal eta gaur beste artikulu bat.

Ea horrela gehiagotan izaten den, niri eguna gehiago alaitzeko.

Uda bat (baino gehiago) lizarrako lurretan

  • Ekainak 11. Kopako gaua.

XIX. Txantxiku Saria ospatu da Zubiko kiroldegian. Ni, igeriketa taldekokidea naizenez laguntzera joan naiz. Mikrofonoarekin lana egitea tokatu zait. Zazpirak baino lehenago amaitu dugu.

Zortzirak eta laurdenetan, nire gurasoek eta ni iritsi gara Aiegira. Ekaitz izugarri batek ongietorria. 45 minutufalta dira kopako finala hasteko Osasuna eta Betisen artean. Etxera iritsi eta maleta guztiak utzi ondoren telebista piztu dut. Telecinco katea jarri dut, ETB ez dabil.

Andaluziako taldeak irabazi du partidua. 2-1. Nafarrek ahal dutena egin dute eta azpitxapeldun duhin batzuk bilakatu dira. Aupa Osasuna!

  • Ekainak 12. Erruedaz betetako eguna. Goizean Catalunyako motorren Sari nagusia egon da. 250 cc-tan Dani Pedrosak irabazi du maisutasun handiz. Moto GP-n Sete-Rossi norgehiagoka eduki dugu. Italiarrak irabazi dubere aurkariaren etxean.

Bazkalostean txirrindularitza. Iñigo Landaluzek maillot horia eramango du bere etxera. Dauphine Libereko elastiko horia, baina oso baliotsua. UCI pro tour barruan sartutako itzulikoa. Lehenengo garaipena Euskaltel-Euskadirentzat. Chaeau Landaluze!!!

Arratsaldean bat formula. Ekaitza hasi da hemen. Hori Canadan nabaritu da Renault taldean. Bi kotxeak kalera. 19 bira falta dira.

Gabean futbola. Bi euskal talde lehenengo mailara igoteko aukera dute. Eibar eta Alaves, zorte on!!!

  • Ekainak 13. Lehen eguna.

Gaur lehen lan eguna izan da. Igerilekura bueltatu naizenean dena hankaz gora zegoen. Hori bai, botikina nahiko txukun zegoen eta nahi adina material eta sendagai lehen egunak lasai igarotzeko.

Oraindik ezin dugu ateak publikoari ireki. Gure planen arabera hori asteazkenenan gertatuko da.

  • Ekainak 14. Lehen igerilariak.

Igerilekuaren garbiketa lanak aurrera jarraitzen dute. Gaur asko aurreratu da, eta biharko presta dago dena ateak ireki ditzagun. Hala ere gaur bi igerilari hurbildu dira eta baimena eman diegu bainu bat har dezaten.

  • Ekainak 15. Ateak ireki, lehen larrialdiak.

Gaur ateak ireki ditugu. Goizean ez da inor hurbildu. Arratsaldean bai. Hala ere jende gutxi hurbildu da, eguraldi eguzkitsua izan arren hotz baitzegoen giroa.

Lehen larrialdia izan dut. Zehazki esateko intsektu baten ziztada hanka batean. Krema bat aplikatu ziztaden eragina baretzen duena eta arazoa konponduta.

  • Ekainak 16. Txirrindulari baten heriotza.

Txirrindularitza atsegin dut. Atsekabe handiz hartu dut Galetti italiarraren heriotza.

Halako gertaerak ez dira oso atseginak irakurtzeko, baina askotan gertatu ohi dira. Hor daude Kivilev, Sanroma edo Casarteliren kasuak. Pena bat da eta txirrindularitza doluz egotea oso tristea da. Hala ere Galetti gehien atsegin zitzaiona egiten zendu zen. Horregatik aurrera begiratzeko deia egiten diet txirrindulari eta zale guztiei.

  • Ekainak 17. Lehen larrialdi larria.

Gaur hiru larrialdi izan ditut. Lehenengoa nahiko larria. Buruan kolpe bat eta odol jarioa ondorioz. Sueroarekin garbitu ostean odol jarioa eten egin da. Bigarren kasuan neska gazte bateri kristal zati txiki bat azalean sartu zaio eta pintza batzuen bidez zatia atara diot. Zatia ematen zuena baino handiagoa zen. Eta hirugarren kasua mozketa bat belaunean, eskerrak ez zuela odol jariorik.

  • Ekainak 18. Eibarren eguna.

Gaur egun lasaia eduki dut igerilekuan. Bero handia, jende ugari baina ezustekorik ez. Emozioa 18:30etatik aurrera etorri da irratia piztu dudanean. Eibarren partidua entzuten egon naiz azken ordu eta erdia.

Hamalaugarren minutuan lehen mailako taldea zen, 44. minutuan bigarren mailara itzuli da eta hor geratu da beste urte betez. Celtak eta Cadizek beren partiduak beren alde jarri dutelako. Bigarren zatian Cadizek bigarrena sartu dueta Racing de Ferrolek berdindu egin du bere neurketa Eibarren aurka. Hor ametsak amaitu dira eta Celtak bigarren gola sartu duenean are gehiago. Azkenean bigarren mailan jarraitu behar. Aupa Eibar!!!

Ekainak 28. Lehnengo jai eguna.

Gaur lehen jaieguna dut. Nire lankidea unibertsitatetik itzuli egin bait da.

Hau da hau lasaitasuna gaurkoa, bihar berriro itzuli beharko dut lanera baina gaurko eguna topera aprobetxatzera noa.

Orain ordenagailu aurrean nago zuei denoi hau idazten. Ez zarete kexatuko. Badakit ez direla artikulu honak baina etxera bueltatzen naizenean errepasatuko ditut eta matizatu egingo ditut. Eskerrik asko hor egoteagatik eta hurren arte.

Azken eguna!!!

Bukatu da. Bihar 13:30etan eta ez badago holokaustorik, 2004-2005 ikasturtea amaitutzat emango dut eta 2005 udari hasiera emango diot (azken hau ofizialki hasi ez izan arren).

Selektibitateko azken bi azterketak, euskara eta ingeles. Bi azterketa hauek mariatzat hartzen ditugu asko.

Maria terminoak arina eramateko esan nahi du. Bihar klaseko festa edukiko dugu. Azterketak bukatu ondoren Oñatira. Gure gauzak etxeetan utzi eta gero bazkaria eta ondoren bazkalostea, arratsaldeko poteoa, afaria, afalostea, gabeko poteoa, juerga… eta horrela gorputza zutik iraun arte. Azken eguna da denok batera zerbait egiten dugula eta disfrutatu egin behar da.

Hurrengo egunean Txantxiku Sarira joan, bolondres. Eta ondoren Iruñara Osasunaren partidua Gazteluko plazan ikustera!!!

Hurrengo egunean deskantsatu Lizarran eta han geratu uda guztirako.

Hau guztia beraz agur bat da. Agur bat, ez amaierako puntu bat. Idazten jarraituko dut Lizarratik, baina ez egunero. Ahal den heinean.

Agur bero bat eta ongi pasa uda blogari eta irakurle guztioi. Mila esker irakurtzeagatik.

Azken zazpi azterketak.

Txantxiku Ikastolako batxilergo bigarren mailako ikasleak Eibarrera bidaiatuko dugu selektibitateko azterketak egitera. 14.30etan autobusa artuko dugu eta Bergarako ikasleak hartu ondoren, azterketa lekura joango gara.

Ikasturtean zehar ikasi duguna erakutsi nahi dugu. Batzuntzat aukera ezin hobea izango da bere batez besteko nota igotzeko eta horrela unibertsitatera sartzeko aukerak haundiagotu egingo zaizkio. Zazpi azterketa, ordu eta erdikoa bakoitza. Guztira hamar ordu eta erdi. Lehenengo aldia eta azkena (gauzak ez badira asko okertzen). Tentsioa nabaria izango da, baina nola jokatuko dugu paperaren aurrean? Batek daki.

Animo selektibitatea egin behar duten ikasle guztie eta zorte on!!!

Pd: Nire lagun batek horrela deskribitzen zuen selektibiteta: Lehenengo eguna zaila, lengu eta historia, bigarren eguna zailagoa, ekonomia, geografia eta matematika, ta azkenengo eguna oso erraza, euskera eta ingles. Ez buru ez hankarik.

Justo Gallegok badu bere ametsa, eta zuk?

Leire Kortabarriak artikulu nahiko interesgarria idatzi du bere blogean Justo Gallegoren ametsari buruz. Eta galdera batekin bukatzen du idatzia, ea ametsik dugun irakurleok. Nik amets ugari ditut. Hainbeste ez naizela kapaz bat aukeratzeko.

Amets gehienak epe motzera dira. Esaterako orain egunero amesten dut selektibitatea bukatu egiten dela eta gainditu egiten dugula. Jai handia antolatzen dugu eta agur esan ondoren hurrengo egunean Lizarrara abiatuko naizela amesten dut.

Amets hori errealitatea izateko probabilitate handia dago. Ez dut beste ezer buruan momentu honetan. Aste hau nahiko magikoa izango da, nahiko garrantzitsua da askorentzat.

Zorte on denoi!!!

David vs. Goliath

Iritsi da ostirala! Eta horrekin batera aste bukaera! Kirolaz gozatzeko hiru egun bikain ditugu.

Alde batetik bizikleta zaleontzat Euskal Bizikleta igandean amaituko dena. Beste alde batetik moto zaleentzat Italiako Sari Nagusia. Eta nik nabarmendu nahi nukeena, Roland Garros tenis txapelketa. Gaur jokatzen ari dira final erdiak. Lehenengo partidan Errumaniar bat eta argentinar bat, baina bigarren partidua da piper gehiena duena. Roger Federer suitzarra Rafael Nadalen aurka. Ni Mallorcarraren alde egingo dut apustu. Baina berdin zait zeinek irabazi. Partidu ederra izango da eta aurrerantzean norgehiagoka berezia izango da. Gazteak direlako eta kalitate handiko tenisa lantzen dutelako. Bere garaian Sampras eta Agassi bezala.

Igandean izango da txapelketaren finala, baina nor izango da garaile Parisen? Dena airean dago.