Azken eguna!!!

Bukatu da. Bihar 13:30etan eta ez badago holokaustorik, 2004-2005 ikasturtea amaitutzat emango dut eta 2005 udari hasiera emango diot (azken hau ofizialki hasi ez izan arren).

Selektibitateko azken bi azterketak, euskara eta ingeles. Bi azterketa hauek mariatzat hartzen ditugu asko.

Maria terminoak arina eramateko esan nahi du. Bihar klaseko festa edukiko dugu. Azterketak bukatu ondoren Oñatira. Gure gauzak etxeetan utzi eta gero bazkaria eta ondoren bazkalostea, arratsaldeko poteoa, afaria, afalostea, gabeko poteoa, juerga… eta horrela gorputza zutik iraun arte. Azken eguna da denok batera zerbait egiten dugula eta disfrutatu egin behar da.

Hurrengo egunean Txantxiku Sarira joan, bolondres. Eta ondoren Iruñara Osasunaren partidua Gazteluko plazan ikustera!!!

Hurrengo egunean deskantsatu Lizarran eta han geratu uda guztirako.

Hau guztia beraz agur bat da. Agur bat, ez amaierako puntu bat. Idazten jarraituko dut Lizarratik, baina ez egunero. Ahal den heinean.

Agur bero bat eta ongi pasa uda blogari eta irakurle guztioi. Mila esker irakurtzeagatik.

4 iruzkin “Azken eguna!!!” bidalketan

  1. Nahikari

    Selektibitatean in nebanean (2000.urtean, oin asko asko!) azken egunien historia ta ingelera zegoen. Baina inda zegona inda zegoen ta listo!

    Beroa iten zauanez, 40 gradu ingeru egun hortan, etxera juen dutxa edarra ta siesta! Gero elkartu gintzesan afalduteko ta gero juerga. Eztot ahaztuko nola bukau gendun danok herriko diskoteka kutreenean dantzatuten galtza motzak ta sandaliekaz! 82ko kinta berezie zan!

    Aprobetxau biher ta ude holango gehiau ez direzelako eongo!

    Erantzun
  2. gelakide bat

    Iepa!!

    Danoan ahotan dauen esaldi bat aipatukot hemen “atzenian bukatu da ditxososko selektibitatiaaaa!!!” pff!! Astia etzala bukaketan emuten heben..Eguneo eguneo ikasi biharra (ta gañea kurtso osoko materixia!!)Atzoko bazkaixa earra eehh!!! joeee!!!holaxe bukatu hebeiñ danak beeeee, moxkor batekiñ etxea fan biharra..Eixa esan merezi geben ondo ospaletia, atzenengo urtia danok eongo gaela batea ta..aiixx!

    Bueno, selektibidadia dala ta..aurten osooooo zalla eh! Fisika, kimika ta filosofian apurtxo bat pasau in dia (psss!) baña bueno, aber danok suertia dakun ta aprobaitteun.

    Ondo hasi oporrak, juerga askooooooooo bota(hoi seuru) ta ikusi arteee!!

    Erantzun
  3. ni neu

    SELEKTIBITATEKO EMAITZAK ARTUTTUUUUUUUUU!!
    Ta esan biharra dau batek baño gehixauk ez gebela espero aprobaitia baña…ZORIONAK!!! gure iakstolan danok aprobau du!!! Piban, zurekiñ eoteko aukeraik eztu euki baña bueno, zuk be aprobau dozulakuan nau ta zorionak eeeee!!! Ondo ondo pasau zoizen lekura zoiazela be ta eutsi goiariiiiiiiiiii!!!ayo pelayooooooo!!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude