Uda bat (baino gehiago) Lizarrako lurretan II

  • Ekainak 29. Lehenengo eguna… kanpignean.

Gaur Iratxeko kanpingera itzuli naiz. Nire azkenengo eguna sorosle moduan abuztuak 26 edo 27.

Eguraldia apartekoa izan da. Aste barruan gaude eta ez daude kanpinglari ugari, baina beno, pazientzia apur batekin zortzi orduak erraz igaro daitezke.

Hemendik aurrera hoteleko eta kanping-eko igerilekuetan egongo naiz. Erdi eta erdi. Uda hilabete honetan ematen du hasiko dela, uztailak 6an. San Ferminak. Ea zenbat jende etortzen den. – Ekainak 30. Operación pufo.

Gorroto dut horrelako saioak. Gainera kulturarekin jolasten dute, sormenarekin jolasten dute, pertsonen pentsamenduekin jolasten dute.

Ez ditut atsegin. Ez zaizkit horrelako programak gustatzen non batek esaten dion besteari nolakoa izan behar den. Adibidez elkarrizketa baten nolako erantzunak izan behar dituen. Gainera ez da justua aktore hauei aukera gehiago ematea beren produktuak saltzeko, merkatuan onagoak dauedenean eta ez dietenean publizitate deusik egiten.

Ez dakit zer den telezaborra, baina horrelako lehiaketak ez dira oso atseginak ikusteko.

  • Uztailak 01. Blogariak Berrian.

Oñatitik 100 kilometrora nago (gutxi gora behera). Internetetik ez dut, horretarako Lizarra jeitsi behar naiz gaztelekura. Baina goiena.net-eko blogosferako artikuluak jarraitzeko aukera dut. Horregatik eguneko momenturik onenetako da jaiki eta berria erosi bitartean. Momentu horretan oso pozik sentitzen naiz eta Berria irekitzen dudanean eta Udakotartea zabaldu, hor izaten da momenturik hunkigarriena ikusten dudanean goiena.net-eko blog komunitateko artikuluren bat. Lehena Leire Kortabarria izan zen, ondoren Joxe Aranzabal eta gaur beste artikulu bat.

Ea horrela gehiagotan izaten den, niri eguna gehiago alaitzeko.

1 thought on “Uda bat (baino gehiago) Lizarrako lurretan II

  1. Maikel

    Sekulako kirolari argazkia ikusi dut eta ez zaitut O.T.T. eko kide bezala ezagutu, jantzia bertakoa badaramazu ere. Noizko O.T.T. ra ??? Aurten bai, zure kolaborazioa eta partehartzea espero dugu, KANPEOI bat haizelako !!!

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude