Hogeita lau kilometroa

Biharamuna

Gaur debagoiendar askok
biharamuna izango dute atzoko esfortzuaren ostean. Atzo Behobia-Donostia
lasterketa ostean hurrengo erronketan pentsatu beharra dago. Gaurko eguna
berezia izaten da. Sailkapenak ikusi Diario Vascon eta Asteleheneko
goienkarian, saiatu egunkarietan agertzen diren argazkietan zure burua
aurkitzen, lanera itzuli eta atzoko abenturak kontatu (Behobiako irteera,
lasterketako giroa, jendearen animoak entzutea zure izena esaten.

Ikusten dudanaren
arabera, korrikalaria dena hurrengo helburuan pentsatuko du (maratoia agian
hilaren 30ean edo Santurtzi-Bilbo herri lasterketa egun berean, maratoi erdia
Gasteizen abenduaren 21ean, Oñatiko San Silvestrea urte amaierako egunean…).
Baina korrikalaria ez dena eta Behobia egin duena gaurtik aurrera korrika
egiteari utzi egingo dio. Pena bat da urtero gertatzen direlako horrelako
kasuak. Behobia baino hilabete lehenago ohikoa izaten da kaleak korrikalariz
beteta egotea. Hemen Gasteizen asko nabaritzen da hori kultura handia dagoelako
korrika egiteko eta D eguna igaro ostean kale berdinetara joaten baldin bazara
ordu berdinetan, utzik egoten dira. Gutxi batzuk geratzen gara korrika egiten
jarraitzen dugula.

Baina zorionez gizartea
aldatuz doa eta urteak igaro ahala gero eta jende gehiagok jarraitzen dute
korrika egiten. Kirol honek engantxatu egiten du, eta nola gainera. Hilaren
bukaeran 2000 korrikalari baino gehiago batuko gara Donostiako Anoeta estadio
inguruan 42 kilometrori aurre egiteko. Horietako batzuk atzo Behobian izan
ziren, beste batzuk ordea (zerbitzari bat tartean) proba ez egitea erabaki
genuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude