Eramango dudan arropa
Dagoeneko aukeratu
dut azaroaren 30ean eramango dudan arropa Donostiako maratoia burutzeko.
- Kalenji txapela kolore zuriduna marra
urdin batzuekin. - Eguzkiaren arabera Okley antiojo
batzuk eta Spiuk markako beste batzuk. - Mizuno kamiseta hori bat Euskal
Herriko Unibertsitateak emandakoa parte hartzearren Herri lasterketen
prestaketa ikastaroan. - Mizuno fraka motz batzuk arrebak
aurtengo erregeetan oparitutakoak. - Medilast galtzerdi batzuk laranja
kolorekoak. - Asics bandito zapatilak.
Azken lasterketetan daramadan arropa da eta oso gustura eramaten ditut. Hotz
asko egiten badu artilezko eskularru batzuk eramango ditut baina printzipioz
goiko lista da eramango dudana soinean.