Hileko artxiboak: apirila 2008

The show must go on

Bueltatu naiz! Lisboan egon naiz azken egun
hauetan. Apirilaren 23an abiatu nintzen, han bost egun egin ondoren berriro
etxean nago. Larunbatean estreinatu nintzen ironman erdiko distantzian
gupidagabeko eguzkipe batean. Guztia ondo irten zitzaidan eta dagoeneko iragan
direnean 3 egun, D egunetik eta H ordutik dagoeneko pentsatzen ari naiz zein
izango den hurrengo helburua. 

Oraingo honetan bat umilagoa aurkitu dut:
Donostiako maratoi erdia. Zoritxarrez gustuko dudan lasterketa batekin egingo
du topo, Santurtzi-Bilbo, baina berdin dio. Zer den Filipidesen mundua jakitea
gustatuko litzaidake.

Beraz dena ongi badoa azaroan Donostian
korrika egingo dut nire lehenengo maratoian. 

The
show must go on. Born to run

PostData. Prestatuko dut postit bat bost egun horiei buruz astelehenean hemen
jartzeko.

Urte bat gehiago

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Goizeko zazpiak. Iratzargailuak jo du. Apenas sei ordu egin ditut
lo. AHTren aurka daudenak izugarrizko ondo igaro dute etxe alboan goizeko
ordubiak arte gutxi gora behera, lau kontzertu izan dira. Ohetik altxatu naiz
eta lasterketako arropa jantzi dut. Sukaldera joan eta arrozesne platerkada
gosaldu dut. Gurasoak jaiki dira eta zoriondu egin didate.

Goizeko zortziak. Arrigorriagara habiatu gara. Ahaztu egin zait
motibaziorako erabiltzen dudan diskoa. Euskadi gaztea jarri dugu dialean beraz.

Goizeko
bederatziak. Iritsi gara. Dortsalen bila joan, bizikleta kotxetik jaitsi,
boxesetan sartu. 69 dortsala, gustuko dudan zenbakia tokatu zait.

Hamarrak eta laurden. Hasi gara beroketan. Sei pertsona etorri gara
taldekoak Arrigorriagako duatloia, distantzi luzeko Euskal Herriko txapelketan
parte hartzera.

Hamarrak eta erdi. Irteera eman dute. Dena ongi hasten da, lehenengo
bi kilometroak zortzi minututan. Espero baino minutu erdi hobeto.

Hamaikak eta erdi, infernuko atean jarri gara igarotako ordubetea
eta orain bertara sartzen gara. Bizikletak hartu eta 57 kilometroko ibilbideari
aurre egitera. Haize kontra denbora guztia. Bukaera aldeko lau kilometro izan
ezik, denbora guztia haizea kontra. Eguraldiak bero jotzen du.

Ordubiak. Iristen hari naiz. Helburuak betetzen joan dira
goizak aurrera egin ahala. Amaitu dut, denbora: 3:33:48. Sailkapenean guztira 96.
eta Euskal Herriko hirugarren 23 urtez azpikoan. Zerbait hartu behar galdu dugun
guztia errekuperatzeko eta dutxara. Ordu
biak eta erdi.
Sakelakoa piztu dut. Orain mezu ugari hari naiz jasotzen eta
pare bat edo gehiago egin didate.

Hirurak. Sari banaketa luze doa. Ez da hasi, luzaroan itxaron dugu baina podiumera
igo

naiz. Lehen aldiz
duatloi munduan sartu naizenetik. Zerbait berezia izan da, ez nuen espero baina
banekien probabilitatea bazegoela bertan izateko.

Laurak. Barazar gainean gaude. Bokadilo batzuk eskatu ditugu nire gurasoek eta
nik. Gure bazkaria izango da. Gero kafe bat hartuko dugu Gasteizeko Boulevard
merkatal gunean.

Bostak eta erdi. Kafea hartzen gaude merkatal guneko terraza
batean. Kanpoan ekaitza hasi du, hala ere, nire azala gaur goizean erre egin
da. Zona batzuk gori-gori ditut. Gurasoak Oñatira itzuli dira.

Zazpiak eta erdi. Gasteizeko alde zaharrera hurbildu naiz. Hala badira
joan naiz ea gaur sukalde zerbitzua zuten galdetzera. Tamalez ez dute krep-ik
egiten gaur.

Zortziak eta erdi. Lagunak etorri dira. Zazpira joan gara afaltzera.
Bi gauza gutxienez baditugu ospatzeko. Lehenengo nire urtebetetze eguna eta
bigarrena goizean lortutako emaitza.

Hamabiak. Lagunak joan dira beraien etxeetara. Nire eguna
amaitu da. Oso luzea izan da. Oso ondo pasa dut.

 

Arrigorriagako
XI. duatloiaren emaitzak oñatiarrei dagokienez:

45. Ignacio Pelayo. 3:17:32

67. Roberto Garcia 3:23:37

72. Julen Kortabarria 3:25:41

102. Iban Uribetxebarria 3:35:12

107. Martin Odriozola 3:35:48

131. Gaizka Aranburu 3:43:16

Apirila, hilabete garrantzitsua

Apirilean sartu gara. Niretzat 2008 honetan
oso garrantzitsua izango da datozen 30 egunetan luzean itxarondako gauzak
gertatuko direlako.

Hasteko igandean Azkoitiko duatloian parte
hartuko dut. Hilabete honetako duatloi motz bakarra, hurrengoak maiatzean
egingo ditut (Sopelana, Eibar eta Bilbo). Gero Arrigoarriagako duatloia iritsik
da, hurrengo igandean, 13an. Distantzia luzeko duatloia, 14 km korrika, 57
bizikletan eta bukatzeko 7 korrika. Azkeneko proba Lisboara joan baino
lehenago, garrantzitsuena nola nagoen esango didalako. Gainera motibazio berezi
batekin, urteak egingo ditut egun horretan Ez dakit familia fisikoki hurbilduko
den ikustera proba, baina badakit beti hor egongo direla.

Eta bukatzeko, hilaren 26an, Lisboako iron man
erdia! Dena lotuta dago jada. 23an abiatuko gara Gasteizetik lagun bat eta
biok. Ostegun eta ostiralean Lisboako Nazioen parkean igaroko ditugu orduak,
txapelketa egingo den tokian. Larunbatean lasterketan parte hartuko dugu, goiz
jaiki beharko da, irteera goizeko 8retan delako, eta igandean turismo egingo
dugu Lisboako hirian zehar. Astelehenean itzuliko gara.

Esan dudan bezala dena lotuta dago. Lo Nazioen
parkeko aterpetxean egingo dugu. Nire automobila erabiliko dugu bidaia egiteko.
Inskripzioak bete genituen abenduan eta ordaindu ere. Orain bakarrik itxarotea
tokatzen da. Irrikan gaude eguna iristeko.

Nire bizitzako hirugarren triatloia izango da,
eta distantzia ez da txantxetakoa izango. 1900 metro igerian, 90 km bizikletan
eta maratoi erdi bat (21.097 metro). Sentsazioak onak dira eta motibazioa
topera dago. Hilabeteak aurrera egiten duen heinean kontatuko dizuet nola
igarotzen ditudan azkeneko 30 egun hauek.