Igandeko paseoa

Ohitura bitxi bat bilakatu zait igande
arratsaldetan Gasteizen egiten dudana. Kasualitatea izan da azken bi aste bukaera
hauetan Gasteizera etorri behar izan naizela eta bietan arratsaldean pasiora
irten naizela zeregin batzuk nituelako.

Gainera kasualitatea diot, bi kasu horietan
goizean zerbait egin izan dudalako. Iragan astean Urduñako mendi duatloia eta
aste honetan San Roman de Campezon mendi bizikleta irteera bat.

Baina hala ere gustura irten naiz bi aldi
horietan eta Gasteizeko haize freskoa aurpegian sentitzea izugarria iruditu
zait. Uste dut aste bukaeratan gehiagotan etortzen banaiz eta zereginik ez
eduki harren kalean, paseo hori ematera irtengo naizela (eguraldiak laguntzen
badu, kar, kar, kar…).

Iruzkin bat “Igandeko paseoa” bidalketan

  1. Nahikari

    Lasai, beste batzuek ere horrelako ohiturak ditugu. Igande goizetan asko gustatzen zait egunkaria hartzea eta taberna batean irakurtzea kafearen laguntzaz.

    Arratsaldetan ere gustagarria da pasio bat ematea, polarrarekin goraino, musika lasaitxuaren laguntzaz.

    Zahartrosisaren erruz izango da? Kar, kar, kar!

     

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude