Bi gidari gazte. Bata munduko txapelduna eta bestea bi aldiz azpitxapelduna. Bata espainiarra eta beste finladiarra, hau da, bat formula ekarpen handirik ez duten bi lurralde. Azken urte hauetan estatuan bat formularako zaletasuna igo egin da Asturiarrari esker.
Alonso eta Raikkonen. Raikkonen eta Alonso. Nor baino nor. Buruz buruko itzelak edukiko ditugu etorkizunean. Norgehiagoka honetako hurrengo geltokia: Txina. Azkena: Japon. Azken lasterketan gauzak erabakitzeko oraindik.
Munduko gidarien txapelketa erabakita dagoenean, kotxe egileena falta da oraindik. Atzo izugarrizko lasterketa ikusi genuen, eta bi pilotu titularrek ez zuten huts egiterik egin. Izugarrizko ikuskizuna eman zuten bi gidariek. 16. eta 17. postuetatik, 3. eta lehenengo postura. Finlandiarrak historiaren hirugarren erremontadarik onena burutu zuen. Denbora asko pasa da Niki Laudak eta John Watson-ek AEB-ko Long Beach zirkuituan 21 postu aurreratu zituztenetik. Hain zuzen ere 22 urte.
Gakoa bigarren pilotuan egongo da igandean. Montoyak; pikutara bota zuen ordutako lana lehenengo bira tamalgarri baten, eta Fisikok urrezko bi puntu galdu zituen azkeneko itzulian, lasterketa osoa buruan egin ondoren. Bietako batek emango dio titulua bere taldeari. Helmugan lehenago sartzen dena, bigarren pilotu ona izango da, bestea txarra. Zer gertatuko den? Zazpi egun barru erantzuna.
Igande honetan bukatuko da 2005eko denboraldia. Michael Schumacher tronutik jaitsi den denboraldia.