Oñatiko txosnak 2005

Berriro gozatu dut musikarekin zuzenean. Bart gabean Oñatiko jaietako txosna gunean. Sorkun bakarlaria egon zen.

Asko gustatu zitzaidan emandako kontzertua. Lagun asko elkartu ginen eta bat baino gehiago gustura joan ginen etxera. Kantu melankoliatsuak, kantu biziak… Errepertorio zabal bat erakutsi zuen neska bakarlariak. Gainera bere dantza exotikoak txundituta utziko zuen baten bat. Hasiera batean gabardina gorri batekin, eta giroa berotzen joan zen heinean gabardina bere gorputzetik joaten hasi zen. Azkenean gabardina gabe bukatu zuen kontzertua eta lehenengo kantuaren erritmo berarekin, bizi-bizirik.

Eskerrik asko Sorkun. Kontzertu izugarria izan zen atzokoa.

Meritu handiko neska.

Txundigarria iruditzen zait lagun honek egin eta egiten jarraitzen duena. Bakarlaria da, euskalduna da eta gainera neska da.

Denok dakigu ezaugarri hauek duen jendea, oso gutxi dela. Nik ez dut horrelako neska bakarlaririk ezagutzen, gehien jota talde batean joten duen bakarlaria (hauek ere beren meritua badaukate). Azken aldiz ikusi nuenean neska bat taula gainean Klorofilako kontzertuan izan zen, Oñatiko jaietan ere.

Betidanik lotu dugu musika euskalduna genero maskulinoarekin. Sorkuneri esker hori aldatzen ari da.

1 thought on “Oñatiko txosnak 2005

  1. maider

    Aupa Iban! Ni ere hantxe izan nintzen. Kontzertua asko gustatu zitzaidan. Sorkunek ahots bikaina dauka eta zuzeneko aparta. Hala ere, fijatu bazinen, teklatuan Neubat-eko abeslaria zegoen. Nik Neubat-en zuzenekoa ikusteko aukera izan nuen Jam aretoan eta benetan harritu egin ninduen. Neubat-ek eszenaratze txundigarria dauka eta neska, oso oso ongi mugitzen da taula gainean. Horra hor bi eredu ezin hobe! lastima emakume gehiago ez izatea taula gainean.
    Aukera baduzu joan Neubat ikustera!Benetan gomendagarria.

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude