Erockaldeko jaiak 2005

Atzo gabean Errekaldeko jaietan egon nintzen lagunekin. Izugarri ondo igaro nuen gaua. Musika kontzertuak izan ziren protagonista nagusiak. Horrela izan ohi da azkenengo hiru urteetan. Errekaldeko jaiek badute bere “estrategia”. Ostiral gabean kontzertua gazteei zuzendua eta larunbat gabean erromeria, helduagoei zuzendua. Horrela ostiral gabean gazteak urten egiten dira (hori gero eta gutxiago egiten da gazteen partetik) eta larunbatetan gazteak herriko taberna edo poteo inguruan ibiltzen dira. Ondorioz Errekaldeko jaietako arduradunak eta tabernariak pozik. Bi kontzertu ikusi nituen. Drakes eta Potemkin . Lehenengoan nire kintadako bat zegoen eta nahiko ezagunak dira Oñatiko gazteen artean, eta bigarrena Danbakako finalean bigarren gelditu zen. A ze nolako bi taldeak! Asko gozatu nuen. Nik ez daukat ideia askorik musikari buruz baina ongi pasa nuela ziurtatu beharra daukat.

Beste alde batetik jai hauen alde ona oso ongi antolatuta dagoela da. Atzo jende ugari bildu zen eta gaur ere ekintza ugari daude jendea hurbiltzeko: mendi bizikleta, saskibaloi txapelketa, arku tiroa…

Besterik gabe, animatu egiten zaituztet hurbiltzeko Errekaldeko jaietara… edo Aretxabaletara Euskararen eguna ospatzera. Baina irten eta ongi pasa, gaur egun ona izango baita horretarako.

4 iruzkin “Erockaldeko jaiak 2005” bidalketan

  1. Leire

    Ondo etorri blogosferara, Iban! Ea gero eta gazte gehiago animatzen diren, zu bezala.

    Ikusi zinttugun egubakoitzean Errekaldeko kontzertuan. Oso ondo egon zen, bai! Ez neukan “estrategia” horren berri, baina ez dago gaizki.

    Erantzun
  2. POTEMKIN

    ESKERRIKASKO Oñatiko eta kanpoko jende guztiari,batez ere errekalden egon ziren eta potemkin aurrera eramaten laguntzen gaituzuen guztioi benetan ESKERRIKASKO.

    Zer gehiago esan ez dakit batez ere ERROCKALDEN izan dugun hanbientia akojonantia izan zan benetan,ni eta POTEMKINEKO besteak ikaragarri pozik geratu ginen bai kontzertuaz eta bai bertara hurbildu ziren neska gazte guztiekin,bihotz bihotze ESKERRAK.

    Agurtzen da .IBAN 05

    Erantzun

Utzi erantzuna IBAN(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude