Etiketa honen artxiboa: junior

Belarreggae 2007 – Sizzla eta Junior kelly

  1. Ikaragarria benetan aurten Zornotzan  Belarreggae jaia ospatzeko antolatu duten kontzertua.  Kingston  hiritik  atera diren  bi abezlari itzel batez ere zuzenean aritzen direnean, batetik Sizzla eta bestetik Junior Kelly. Zornotzako Larrea futbol zelaian izango da reggae jaialdia  Uztailaren 23an arratsaldeko 18:00etan, hortik aurrera Belarreggae reggae 2007 hasiko da euskal herriko reggaezale guztien gozamenerako:


SIZZLA KALONJI & The Firehouse Crew
JUNIOR KELLY
CHULITO CAMACHO & Ranking Soldiers

JAHSTA REGGAE BAND
UTAN BASUM & Mad Sensi Band

Ganador del Reggae Contest
Luv Messenjah Sound

Nowa reggae

Jamaikako reggae musikaz gozatzeko jai itzela antolatu dute Vilanova i la Geltru herrian Uztailaren 14rako: Junior Kelly ( Jamaika), U Brown (Jamaika) banda bezela BDF
(Euskadi – UK) duelarik eta Dave Barker (Jamaica)  izango direlako beste batzuen artean. Endimari da reggae kontzertu hau martxan jarri duen gazte elkartea “Nowa Reggae” izenaz bataiatuz. Reggae kontzertuak Molí de Mar, Faro-ko hondartzan izango da, beraz, toki hobeagorik honelako jai baterako ezin izan dute aurkitu.

Euskal Herrian udan reggae kontzertu ugari ematen badira ere, Uztailaren 14-an reggae kontzertu hau ikustera hurbiltzen dena ez da damutuko.