Etiketaren artxiboa: belarregae

Belarregae 2009 – Bilbo


Ezin gara kexatu Euskal Herrian 2009 uda hontan reggae jaietan biltzen ari diren artistez. Zornotzan ospatzen zen Belarregae jaialdiak aurten Santana 27 areto izango du topagune, eta BUJU BANTON eta BURRO BANTON arituko dira dantzalekuko gorputzak beren erritmoekin astintzen. Venezuelako Zion TPLek saio ona emango du!

Belarreggae 2007 – Sizzla eta Junior kelly

  1. Ikaragarria benetan aurten Zornotzan  Belarreggae jaia ospatzeko antolatu duten kontzertua.  Kingston  hiritik  atera diren  bi abezlari itzel batez ere zuzenean aritzen direnean, batetik Sizzla eta bestetik Junior Kelly. Zornotzako Larrea futbol zelaian izango da reggae jaialdia  Uztailaren 23an arratsaldeko 18:00etan, hortik aurrera Belarreggae reggae 2007 hasiko da euskal herriko reggaezale guztien gozamenerako:


SIZZLA KALONJI & The Firehouse Crew
JUNIOR KELLY
CHULITO CAMACHO & Ranking Soldiers

JAHSTA REGGAE BAND
UTAN BASUM & Mad Sensi Band

Ganador del Reggae Contest
Luv Messenjah Sound