Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Black Uhuru eta Abbysinians

Jamaikaren aroa izaten ari da oraingo hau, Euskal Herrian! Ez naiz Jamaikatik datozen artisten kontzertuak aurkezteaz aspertzen eta oraingo hau ez da gutxiagorako: Black Uhuru eta Abbysians taldeak izango bait ditugu Bilboko Santana 27 Aretoan abezten Urriaren 31an, asteartea.

Black Uhuru edo Abbysinians ezagutzen duenak, badakit ez duela joateko aukera galduko eta oraindik ez Black Uhuru ez Abbyisians ezagutzen  ez dituenak, reggaea maite badu, joatea gomendatzet diot, ez da damutuko.

Ordizia Roots

Datorren Urriaren 28an,  larunbata, 
kriston musika-emanaldia entzuteko aukera izango dugu gaueko
21:00etan, Ordiziako Jakintza ikastolan! BIG YOUTH dator abeztera!

U Roy eta Big Youth DJ Setetako famatuenetarikoak ziren Jamaikan 70. hamarkadan. Ez da oso ohikoa Big Youth abezten entzuteko aukera izatea, beraz ezin dezakegu inola ere aukera hau galdu. “Sustariez Blai” deituriko jai honetan, egun berean beste kontzertu batzuk entzungai izango dira:

Asian Dub Foundation (DJ Set) (London)
BIG YOUTH (Jamaica)
ZORABIOK (Euskal Herria)
JAVI P3Z DJ (Euskal Herria)

Sarrera: 15€

The Congos Bilbon

Gaur gauean hamarretan, The Congos talde Jamaikarrak joko du Bilboko Santana Aretoan.

70. hamakadaren bukaeran sekulako abeztiak atera zituzten arren, The Congos taldeak ez du mundu mailako errekonozimendu handirik izan. Pasa den urtean, “Give them the rights” diska atera zuten eta horri esker ari dira orain Europatik biran, eta zorte izan dugu gaur Bilbon izango ditugulako, kalitate eztabaidagabeko musikari hauek: THE CONGOS!

Tanya Stephens, saio zoragarria!

Entzungai jarri berri dugu Tanya Stephens -en Kingston Hiriko saioa. Abezti aukeraketa oso ona egiteko aukera ematen dute errepasatutako Gangsta Blues eta Ruff Rider diskek.

Emakumeen eskubideen aldarrikatzaile sutsua da Tanya Stephens eta bera abeztien hitzetan ala agertzen da.

Entzun Tanya Stephens oraintxe bertan!

Kingston Hiria 3.0

Hirugarren denboraldia hastera goaz bihar asteartea, Urriaren 3an. Hortik dator Kingston Hiria 3.0 izenburua.

Pasa den urtean bezela, aurten ere hamabostean behin saio berri bat emitituko dugu Bilbo Hiria  96.FM irratian astearteetan19:00 etatik 20:00etara. Eta errepikapenak asteartean gaueko 1:00etan eta igandeetan arratsaldeko 16:00etan.

Irrati saioak interneten entzungai ipiniko ditugu, bai kingston hiria blogean bai bilbohiria.com web gunean, eta datozen saioen eta kontzertuen berri ematen ere segituko dugu blog honetan.

Kingston hiriko hirugarren denboraldi honetako lehen artista Jamaikar protagonista Tanya Stephens da.

Tanya Stephens ezagutzen duenak badaki Gansta Blues eta Ruff Rider diskak errepasatuz, sekulako ordu bateko saioa egin daitekeela , eta hori da hain zuzen ere prestatzen ari garena!

Oraindik Tanya Stephens ezagutzen ez baduzu, ezin duzu galdu saio hau, galdu kanta benetan onak entzun gabe geldituko bait zinateke.

Bilboko Jaiak 2006

Nahi izango genukeena baino reggae gutxiago dago, beti bezela, Bilboko Aste Nausian, baina gutxienez U Brown entzun ahal izango dugu. U Brown-ek Cornell Campbell eta Horace Andy-rekin egindako abezti pare bat benetan oso onak dira, ikusiko dugu aste nagusiko kontzertua ere paregabekoa den.


BOTIKA ZAHARRA 24:00

Aste Nagusia 2006 LARUNBATA:
19 KRISTON / TURBONEGRO

Aste Nagusia 2006 IGANDEA:
20 CHAMBAO

Aste Nagusia 2006 ASTELEHENA 21:
IGUANA TANGO / PEREZA

Aste Nagusia 2006 ASTEARTEA 22:
SUPER RATONES / COTI

Aste Nagusia 2006 ASTEAZKENA 23:
EL MENTON DE FOGARTY / CHENOA

Aste Nagusia 2006 OSTEGUNA 24:
THE PRODIGY

Aste Nagusia 2006 OSTIRALA 25:
SUTAGAR / BERRI TXARRAK

Aste Nagusia 2006 LARUNBATA 26:
SOLO LOS SOLO / MORODO

URIBITARTE 23:30

Aste Nagusia 2006 LARUNBATA 19:
MACACO

Aste Nagusia 2006 IGANDEA 20:
SEPTETO SANTIAGUERO

Aste Nagusia 2006 ASTELEHENA 21:
“LA 100 EN VIVO CON CARLOS JEAN”

Aste Nagusia 2006 ASTEARTEA 22:
DIANA NAVARRO

Aste Nagusia 2006 ASTEAZKENA 23:
NOCHE DE JAZZ CON LA BOS

Aste Nagusia 2006 OSTEGUNA 24:
ZEA MAYS / DOCTOR DESEO

Aste Nagusia 2006 OSTIRALA 25:
MARLANGO

Aste Nagusia 2006 LARUNBATA 26:
SERGIO DALMA

PLAZA BERRIA 24:00

Aste Nagusia 2006 LARUNBATA 19:
LA NEGRA

Aste Nagusia 2006 IGANDEA 20:
PALO FLAMENCO

Aste Nagusia 2006 ASTELEHENA 21:
SONORA LATINA

Aste Nagusia 2006 ASTEARTEA 22:
KORRONTZI

Aste Nagusia 2006 ASTEAZKENA 23:
DE DIEGO BROTHERS

Aste Nagusia 2006 OSTEGUNA 24:
LURA

Aste Nagusia 2006 OSTIRALA 25:
U BROWN & ANTHONY JONSON

Aste Nagusia 2006 LARUNBATA 26:
TEJEDOR / LUAR NA LUBRE

BILBOROCK 20:00 ETA 21:05

Aste Nagusia 2006 LARUNBATA 19:
THE DIESEL DOGS / PORCO BRAVO

Aste Nagusia 2006 IGANDEA 20:
ROSCACHAPA / LA CASA USHER

Aste Nagusia 2006 ASTELEHENA 21:
INSERTA / THE EXTENDED PLAYS

Aste Nagusia 2006 ASTEARTEA 22:
SMILE / GACELA THOMPSON

Aste Nagusia 2006 ASTEAZKENA 23:
MUTED / RHINO

Aste Nagusia 2006 OSTEGUNA 24:
EDER / AKATZ

Aste Nagusia 2006 OSTIRALA 25:
THE SINCLAIRS / EUREKA HOT 3

Aste Nagusia 2006 LARUNBATA 26:
HOON / AINARA LEGARDON

ORKESTAK AREATZAN 23:00 ETA 02:00

Aste Nagusia 2006 LARUNBATA 19:
PENSILVANIA

Aste Nagusia 2006 IGANDEA 20:
MALIBÚ

Aste Nagusia 2006 ASTELEHENA 21:
JOSELU ETA ANAIAK

Aste Nagusia 2006 ASTEARTEA 22:
SCANA

Aste Nagusia 2006 ASTEAZKENA 23:
ORQUESTA LÍMITE

Aste Nagusia 2006 OSTEGUNA 24:
VÍA LIBRE

Aste Nagusia 2006 OSTIRALA 25:
EGAN

Aste Nagusia 2006 LARUNBATA 26:
PIXPILA DISKO BUS

BILBAINADAK PERGOLAN 12:00

Aste Nagusia 2006 IGANDEA 20:
LOS CHIMBEROS

Aste Nagusia 2006 ASTELEHENA 21:
5 BILBAINOS

Aste Nagusia 2006 ASTEARTEA 22:
LOS TXIKIS

Aste Nagusia 2006 ASTEAZKENA 23:
IÑAKI Y JESÚS MARÍA / LAGUNTALDEAK

Aste Nagusia 2006 OSTEGUNA 24:
GAU PASA

Aste Nagusia 2006 OSTIRALA 25:
LOS CHIMBEROS

Aste Nagusia 2006 LARUNBATA 26:
5 BILBAINOS

Aste Nagusia 2006 IGANDEA 27:
LOS TXIKIS

MUSIKA KULTOA ENCARNACION 20:15

Aste Nagusia 2006 LARUNBATA 19:
CONCIERTO LÍRICO

Aste Nagusia 2006 IGANDEA 20:
NEXUS 907 & PERQU4TTRO -SEPTETO DE TROMBONES

Aste Nagusia 2006 ASTELEHENA 21:
SOLISTAS DEL AMERICAN SPIRITUAL ENSEMBLE

Aste Nagusia 2006 ASTEARTEA 22:
SUGGIA ENSEMBLE

Aste Nagusia 2006 ASTEAZKENA 23:
EUSKAL BARROKENSEMBLE

Aste Nagusia 2006 OSTEGUNA 24:
ENSEMBLE KURAIA – KLEM LABORATORIO DE ELECTROACÚSTICA MUSICAL

Aste Nagusia 2006 OSTIRALA 25:
MISERERE

Aste Nagusia 2006 LARUNBATA 26:
DUO HERO

Aste Nagusia Bilbao 2006

Israel Vibration

Gasteizko jaiak hasi baino lehen Jimmy Cliff izan zen eta Bilboko Jaiak hasi baino egun bat arinago, Bilboko Kafe Antzokira Israel Vibration taldea etorriko da reggae ska kontzertua ematera. Kingston jaioterri bezela duten beste bi paregabeko abezlari.

Aretoa bete beterik egongo dela uste dut nahiz eta Bilboko jaiak oraindik hasi gabe egon, Israel Vibration taldearen abeztiak benetan jaira gonbidatzen bait dute.

2006ko abuztuak 18, Ostirala. Ordua: 22:00
A: 18,00 euro
T: 22,00 euro.
(Kafe Antzokia, Brixton denda, Power Records, Massive, Streetwarriors).

Belarreggae 2006

Esaten nizuen Jamaikako reggae kontzertu gehiago aurten euskal herrian entzun ahal izango genituela. Hemen ba azken kontzertua:

Luciano, BELARREGGAE 2006 reggae jaian abeztuko du. Lucianoren kontzertuaz gain Andrew Tosh & Dean Fraser with Jah Messenjah Band, Cañaman, Hermano Ele & Ben Jammin’ with Ranking Soldiers, Redda Sound System meets Unifyah Family

Hitzordua: Uztailaren 24a Astelehena, 20:00 etan Amorabieta-Etxanoko Larrea futbol zelaian.

Sarrera: 10 € BBK, TickTackTicket Power Records dendan.