Berria 2020 urriak 23
Idazki
hau sinatzen dugunok adierazi nahi dugu arduraz ikusten dugula
Iruña-Veleia auzia eta, kezkak bultzatuta, gure iritzia plazaratu nahi
dugu jendaurrean.
Lehenik eta behin esan nahi dugu arazoa egon
badagoela, urtez urte luzatu den auzia da eta oraindik ere konpondu gabe
dagoena. Arazoak ez dira konpontzen lepoa emanda. Enoratze hutsak ez
ditu desagerrarazten gizartean diren gatazkak. Ostrukarena egitea inoiz
ez da irtenbidea.
Bigarrenik
adierazi nahi dugu erakundeek heldu behar diotela auziari eta
baliabideak jarri behar dituztela arazoa behin betiko konpon dadin.
Hirugarrenez
esan nahi dugu zinez sinesten dugula zientzia dela erantzunak eman
ditzakeena eta, beraz, zientzialariei eman behar zaiela hitza.
Herritar
moduan eskatu nahi diegu ardura politikoa duten alderdi eta erakundeei
baliabideak jar ditzatela zientziak argitu dezan Iruña-Veleia auzia.