Hilabetekako artxiboa: martxoa 2024

‘Arabar Aldundia Iruña-Veleia suntsitzen ari da. EZ suntsitu!’ bisita gidatu bereziaren bideoa

Martxoaren 10ean bisita gidatu berezia egin zen Iruña-Veleian, aztarnategian egin diren hiru suntsiketak gai hartuta. Bideo ikusgarria Utzi Pakean !!! izenaz aurkezten den egilearen eskutik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Iruña-Veleiako 61 material-kaxak garbitzea eskatzen duen mozioa onartu zuen Hernaniko udalak

Hereneguneko plenoan onartu zen EH Bildu, EAJ eta Podemos-en aldeko botoekin. PSE abstenitu egin zen. Aurreko sarreran daude argibideak. Azpian, Lurmenek material-kaxak Aldundiaren esku jarri zitueneko agiria. Azkenengo multzoa, hain zuzen, hirugarrena.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Argitu eta garbitu”, Hernaniko Udalean aurkeztutako mozioa

Hernaniko Kronika. Tomas Elortza Ugarte eta Jexux Eizagirre Portillo 2024ko mar. 25a, 00:00 «Iruña-Veleia argitu»: etengabe egin den aldarrikapena da ehundaka grafito laborategi fidagarrietara eraman eta indusketa berriak egin ditzaten eskatuz. Kultura, kirol, zinemagintza, ber­tsolaritza eta beste hainbat arlo­tako 144 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gogoratu, datorren igandean, martxoak 10, bisita gidatu berezia (11:00)

Hemen xehetasunak. Gogoratu bisitan parte hartzeko, eta batez ere ondoren egingo den bazkarian geratu nahi bada, beharrezkoa dela telefono honetara deitzea: 696296767. Azpian, aspalditxo honetan egiten ari diren “langintza”ren azken argazkiak (Josetxo Mendia).

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Irulegiko eskua: ‘Bakoitzari berea, gizalegea”, Noticias de Gipuzkoa-n eta Noticias de Navarra-n

Jonjo Agirre (*) 02·03·24 | 02:00 Noticias de Gipuzkoa Laburpen azkar-takar samarra eginez, esan dezagun joan den mendeko lehen erdia bitarte, ohikoa zela euskararen jatorriaz idazten zutenen artean arinkeria handiko edozein erkaketa fantastiko proposatzea, axaleko antzekotasunen bat aurkitu orduko. Anabasa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina