Hilabetekako artxiboa: iraila 2010

Arabako Batzar Nagusietan mintzatuko da Plataforma ostegun honetan

Irailaren 30ean, osteguna, Arabako Batzar Nagusietako Hezkuntza Batzordearen aurrean mintzatuko da Plataformaren ordezkaritza bat. Analitikak, Nuñezen indusketak eta beste hainbat kezka larri azalduko dizkiete batzarkideei. Agerraldiaren ondoren prentsaren aurrean hitz egingo dute.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bere manifestuaren aldeko 2.132 sinadura entregatu ditu Plataformak

Hona hemen sinadurak entregatuta gero Plataformak bidali duen prentsa oharra: “Gaur, 2010eko irailak 28, entregatu ditu Sos-IruñaVeleia Plataformak Arabako Foru Aldundian “Iruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko agiria” izeneko manifestua bultzatzen duten 2.132 sinadurak.Plataforma honek, Foru Aldundiak itxumustuan eta aurkikuntzei buruzko ikerketa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Kultur diputaduari adeitasunez”, Antton Erkiziaren gutuna

Ostiraleko DNAn Antton Erkiziaren gutun hau zetorren: Kultur diputaduari, adeitasunez Agian ez da egia izanen, eta barkatu bazterrak nahasten etortzea. Baina entzun dut epaileak eskatu dizkizula zuri Iruña-Veleiako ostrakak, Guardia Civil-ak azterketa kimikoak egin diezaizkion hainbat idazkunei. Hiru aldiz eskatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

SOS Iruña-Veleiak Diputazioaren aurka jarritako salaketa tramitera onartu du Gasteizko 1. Epaitegiak

Uztailaren 14an hasi zen Julio Nuñez zuzendari berria exkabadora handi baten laguntzaz “induskatzen”. Uztailaren 16an SOS Iruña-Veleiak Diputazioaren aurkako salaketa jarri zuen guardiako epaitegian, ondareari kalteak egotziz, salaketari sarraskiaren argazki ugari erantsita. Gaur jakin dugu Gasteizko 1. Epaitegiak tramitera onartu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Roslyn M. Frank ikertzaile estatubatuarrari egindako elkarrizketa DNAn

Igandeko Noticias de Alava egunkarian Roslyn M. Frank Iowako Unibertsitateko irakasle emeritoari egindako elkarrizketa luze bezain interesgarria irakur daiteke hemen eta hemen. “Lo asombroso del caso Veleia es que la parte acusada haya sido la que haya pedido las pruebas” … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 7 iruzkin

Zer gertatzen da analitikekin?

Iturri onetik dakigunez, duela urtebete baino gehiago eskatu zion Lurmenek epaileari grafitoen laborategiko analisiak egin zitezela auzia argitzeko. Joan den otsailean epaileak  Lurmeni eta Diputazioari eskatu zien bakoitzak izenda zitzala analizatu nahi zituen piezak. Lurmenek berehala bidali zion zerrenda luze … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Nuñezen exkabadora magikoaren langintzaren irudi berriak

Plataformako kide batek presentazio ikusgarria egin du exkabazio-fase (ezin horri “indusketa” deitu) desberdinak hartzen dituena. Oso hizkera fina erabiliz, “Unos aspectos de lo metodología que se ha utilizado para vaciar lo que Nuñez llama “capa de remoción agrícola”, titulatu du. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Beste eskandalu bat: Arabako Diputazioak 155.000 euro eman dizkio Barzelonako Unibertsitate Autonomoari, jada egina dagoen sistema informatiko bat garatzeko

Beste eskandalu bat lehenez gain. Hemen xehetasunak. “Euskera, Cultura y Deportes aporta 155.000 euros a la Universitat Autónoma para desarrollar el sistema SigArq”, dio notiziak. Kontua da sistema hori garatuta eta martxan dagoela 2008tik (Nuñezen ikaslea izandako batek, Pablo del … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Pertsonaia eta esaldi esanguratsuak Hector Iglesiasen blogean

Hector Iglesias filologo lapurtarraren blogean, bere beste lanez gain, I-Vko auziarekin zerikusia duen zenbait pertsonaren argazkiak eta esaldiak agertzen dira. Gogoan izan Iglesiasena dela auziaz idatzi den txostenik inportanteenetarikoa: Les inscriptions de Veleia-Iruña.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Ikerketa osoa Iruña-Veleian”, Xabi Otxoa de Aldaren artikulua Berrian

Larunbateko Berrian, historian lizentziatua eta Sos-Iruña Veleiako lehendakari-ordea den Xabi Otxoa de Aldaren “Ikerketa osoa Iruña-Veleian” artikulua irakur dezakegu. Ikerketa osoa, Iruña-Veleian Xabi Otsoa de Alda Eusko Alkartasuna alderdiak Iruña-Veleia aztarnategiari buruzko prentsaurreko bat eman zuen uztailaren 31n. Beraz, SOS … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina