Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2011

Grafologo andere batek 36.000 euro jaso zituen Iruña-Veleiako grafitoei buruzko txosten batengatik

Sos Iruña-Veleiak prentsa oharra kaleratu du. Azpian irakur daiteke euskarazko bertsioa. Bestalde, DNAk notizia honen berri eman du gaurko edizioan, hemen eta notizia osatu du hemen. SOS IRUÑA-VELEIAREN PRENTSA OHARRA EAko Lorena Lz de Lacallek zuzentzen zuen Arabako Foru Aldundiko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Barandiaranen liburuari kritika zorrotza Xabi Larrabek Berrian

Gaurko Berrian Xabi Larrabe irakasleak Alberto Barandiaranen liburuari egindako kritika zorrotza dator. Ederki asko jorratzen ditu liburuaren gabeziak, gaian sakondu dugunok aspaldi harrapatuak eta salatuak, bestalde. Dena dela, ez da iritzi berekoa Xabier Mendiguren Elizegi, Elkarreko bere editorea, Jakin-eko azken … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“El golpe ‘científico’ del 19N”, egun beltzei buruzko kronika zehatza

Sos Iruña-Veleia Plataformako azterketa taldeak egun erabakigarri haiei buruzko kronika zehatza argitaratu du bere webgunean. Ezinbestekoa gai honen zirrikituak ezagutu nahi dituenarentzat. Bilera-aktak, txostenak artean idatzi gabe zeudeneko “unanimitate zientifikoak”, Batzar Nagusien eta prentsaren aurreko agerraldiak, “orden forala”, eta beste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Roslyn M. Frank : «Munduko ikerlariak sutan daude Iruña-Veleian egiten ari diren txikizioa ikusita»

Gaurko Hernaniko Kronika-k Roslyn M. Frank ikerlari estatu batuarrari egindako elkarrizketa dakar.Bestalde, duela gutxi Hasier Etxeberriak elkarrizketa egin zion Sautrela programan Alberto Barandiarani honen Veleia afera liburua dela eta.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Urteko irudia: Julio Nuñez aztarnategia hondeamakinaz husten

Ostraka mundua webguneak Nuñez arkeologoa eta bere hondeamakina ageri diren argazkia hautatu du urteko iruditzat. Makinak jo ta ke diharduen bitartean, argazkilariarengana zuzentzen da arkeologoa, haserre. “Destrozando Iruña-Veleia” bideoaren lotura ere badakar.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Grafologoen iruzurra agerian uzten duen estadistika-lana

Sos Iruña-Veleiako webgunean estadistikan espezialista den pertsona batek egindako lan oso interesgarria argitaratu da, oraindik eta ageriago uzten duena grafologiaren gezurra eta iruzurra. Grafito guztiak eta komuneko idazkun guztiak pertsona berarenak zirela “erabaki” zuen bigarren txosteneko grafologo anonimoak, letren zein … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina