‘Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan’ liburua kalean Nabarralderen eskutik

240 or. koloretan

300 argazki

10 mapa

  • “Lan hau hutsune bat betetzeko asmoarekin burutu da. Gezurra badirudi ere, antzinateko epigrafeen gaia beti erdigunean egon den arren euskararen historiaren azterketan, nik dakidala orain arte ez da argitaratu epigrafe horien bilduma, katalogo, zerrenda edo dena delakorik. Osorik, alegia, argazki eta guzti, lortu daitezkeen neurrian.” (Sarreraren hasiera).

AURKIBIDEAREN LABURPENA

Aldareak eta hilarriak

Akitania, Araba , Burgos, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Aragoi, Soria (Tierras Altas) eta Errioxa (Cameros). Extremadura, Sardinia.

Epigrafe berezi batzuk: Foruko Ivilia , Soriako Laurke, Extremadurako Ibarra, Sardiniako Orcoeta, Mocconio Vero.

Euskal kohorteak erromatar armadan: Cohors Aquitanorum, Cohors I Fida Vardullorum, Cohors Vasconum, Cohors Carietum et Veniaesum.

Ascoli-ko Brontzea: Turma Salluitana.

Hagenbach-eko Altxorra .

Gure eremuko teonimia berezia: Jainko erromatarren Interpretatio-ak, eta natura jainkotuta.

Epigrafeak interpretatzen eta sailkatzen.

Hiztegia.

Eranskina: “IRULEGIKO ESKUAren inguruan sorturiko nahasteari begira”.

Salgai liburu-dendetan  eta Durangoko Azokan Nabarralderen mahaian

Prezioa: 20 €

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

5 erantzun ‘Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan’ liburua kalean Nabarralderen eskutik-ri

  1. egilea: Juanma

    aupa Juan Mari! aurkibidea ikusita erosteko irrikitan,, Ez bada atrebimientua zein aldareak dira Extremadura eta Sardinian?

  2. egilea: Juanma

    Juan Martin!! barkatu ni naiz Juan Mari jejeje

  3. elexpuru egilea: elexpuru

    Juan Mari, liburuan ikustea hobe, baina bitartean:
    Ibarra, Extremadura
    https://db.edcs.eu/epigr/epi_ergebnis.php
    Orcoeta, Sardinia
    https://db.edcs.eu/epigr/epi_ergebnis.php

  4. elexpuru egilea: elexpuru

    Barka, loturek ez dute eramaten leku zuzenera. Honek bai lehenera:
    https://db.edcs.eu/epigr/bilder.php?s_language=en&bild=$CILCaceres_02_00646.jpg;pp
    Sardiniakoaz hau dio data-baseak:
    publication: AfrRom-15-02-1549 = SRD 01050 = AE 2004, 00674
    dating: 1 to 74 EDCS-ID: EDCS-33600037
    province: Sardinia place: Aldara / Ardara
    Orcoeta / [B]ihonis(?) f(ilius) / Con(venus) mil(es) ex / [coh]or(te) Aq/[ui]t(anorum) anno(rum) / [1]XXI H M / [
    inscription genus / personal status: milites; nomen singulare; tituli sepulcrales; viri
    material: lapis

  5. egilea: juanma

    Eskarrik asko oso oso interesantea. Sardiniakoa, joan zan Aquitaniatikan? Irakurrita nuen Zaragozan baina Sardinian ez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude