Sententzia (4). Pertsona bakarrak sinatutako txostenean oinarritu da epailea piezen faltsutasuna aldarrikatzeko

Jose Vicente Navarro Gascón haren izena; geologian lizentziatua eta IPCEko (Instituto del Patrimonio Cultural de España) funtzionarioa. Haren txostenari eta hitzari fede osoa eman dio epaileak, eta haren esanetan oinarrituta deklaratu ditu faltsu 36 grafitoak.  M. Thomsonek eman zigun testuingurua aurreko sarreran:

“Un licenciado en geología que afirmó que ni él ni nadie del IPCE tenían experiencia alguna en la metodología utilizada para datar grafitos. Que no utilizó controles de grafitos o incisiones en cerámica de edad conocida, ni antiguos ni recientes. Que no ha demostrado que el método que utilizó lo haya utilizado nadie para demostrar si un grafito es reciente o antiguo.”

Hogeita sei metal mota ezberdin aurkitu ditu Navarrok grafitoetan. Hau logikarekin eta zentzunarekin haserre dago. Burdindegi osoa erabili ote zuen? Zertarako hainbeste tresna ezberdin? Faltsifikazioa egin nahi duenak ez du inolako zailtasunik erromatar garaiko iltze edo gailu metaliko bat aurkitzeko. Gainera, aipatzen dituen metal mota askok ez dute balio grabatzeko. Hemen sententziaren parrafo bat:

“El perito aprecia que, donde hay acero en las piezas, hay mucho acero; el acero común está presente en 35 de las 39 piezas, y puede corresponder a cualquier tipo de elemento cotidiano, como clavos, y además se encuentra níquel, pues se trata de un acer niquelado, que al ir rozando, se ha ido descascarillando la punta; a veces el acero es inoxidable, y por eso es inequívocamente reciente. También ha encontrado restos de otros metales, como oro, que, en opinión del perito pudiera deberse a que manipulaba la pieza tendría un anillo de oro, y en la figura del cerdo ha encontrado rastro de plomo. Y en otras piezas ha encontrado alpaca, cobre, cinc, níquel de baja calidad, pero son metales que están inalterados, y también molibdeno, aleaciones para herramientas, así como cuprita y alteraciones de bronce.” (132. o.).

Metal horiek kopuru oso txikietan aurkitzen dira grafitoetan, eta lurretik aterata gero itsatsiak direla aldarrikatu zuen defentsak, garbitzeko orduan eta abar. Horrela jarraitzen du Thomsonek:

“… Que no ha tenido en cuenta que los grafitos han pasado por muchas manos: arqueólogos, personal que hace el lavado en el yacimiento, técnicos del museo de arqueología, miembros de la comisión que los estudiaron personalmente, grafólogos … Pero es lo que vale para la jueza.”

Epaileak ez ditu kontuan hartu Navarro txostena eraisten duen Mikel Albisu geologoaren argudioak

Hona hemen epaiketa eguneko kronika. Merezi du irakurtzea, Albisuren saioa epaiketako argigarrienetakoa izan baitzen, nahiz eta epaileak aintzat hartu ez. Laburtuz, Albisuk zeramika erromatarra imitatzen duten zeramika pusketa modernoak hartu zituen, haren gainean X bana maraztu zuen iltze batez, eta gero mikroskopio elektronikoz neurtu zituen ildoetan geratzen ziren metal arrastoak. Emaitza: 100 mikra, batenaz beste, arrasto bakoitzak, 300era ere heltzen zirelarik batzuk.

 Hau azalduta gero,  Navarroren analisien diapositibak erakutsi zituen, non metalen presentzia puntu txikiekin agertzen zen, eta horien alboetan mikroskopioak zenbaki bat sortzen: inoiz ez ziren 20 mikra gainditzen, eta gehienak 5 eta 10 artean zeuden. Iltze kamustuak sortzen dituen batez besteko 100etik oso urrun. Horrek argi eta garbi erakusten du Navarrok aurkitzen dituen metal arrastoak ez direla faltsifikazio moderno baten ondorio, baizik eta zehaztu beharko den beste jatorri bat dutela.

Xehetasun hauek ez daude jasota sententzian, ezikusi egin ditu epaileak, amarruz eta gezurrez betetako Navarroren txostenari sinesgarritasun osoa eman dion bitartean. Egia esan, helduleku bakarra zuen Eliseo kondenatzeko, grafologia erori ondoren.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude