Sententzia (5). Epaileak hamaika faltsutasun-zantzu seinalatzen ditu sententzian, eta frogarik batere ez

Epailea ondo hasten da oinarriak jartzen: “No pueden confundirse los indicios con las sospechas. Para enervar la presunción de inocencia debemos contar con indicios probados y no con meras “probabilidades” de que el hecho haya ocurrido como señala la acusación. Una prueba indiciaria ha de partir de unos hechos (indicios) plenamente probados, pues no cabe evidentemente construir certezas sobre la base de simples probabilidades.” (85. o.).

Baina berehala konturatzen gara printzipioen adierazpen hau erretorika hutsa dela. Hamaika “indicio probatorio” zerrendatzen ditu (sententziaren 98-100 o. ikus daitezke, eta Ama Atan). Horietako gehienak ez dira indicio izatera ere heltzen, eta gutxiago probatorio. Hona hemen labur-labur:

1) Eliseo Gilek zuela aztarnategiraren ardura osoa; 2 eta 3) Zenbait material kanpoan egon zela hainbat hilabetez garbitu aurretik; 4) Eliseoz gain beste batzuek ere bazituztela aztarnategiko giltzak; 6 eta 8) arkeologo batzuek oharterazi ziotela Eliseori lan-metodoa aldatzeko, trazabilitatea bermatu ahal izateko (gezurra, epaiketan garbi geratu zen bezala), baina ez zutela aldatu eta aurkikuntzarik dokumentatu argazki eta abarren bidez; 7) Oscar Escribanok grafito bat egin zuela eta berehala broma bat zela aitortu, eta hala ere lanean jarraitu zuela; 9) Eliseo Gilek prentsaurrekoan aurkeztu zituela grafitoak, eta horren ondorioz eztabaida handia sortu zela adituen artean (mundu guztiak dakiena isiltzen du: EHUko hiru katedratikok bermatu zutela aurkikuntza; Knörr, Gorrochategui eta Santos-ek); 10 eta 11) Ez zitzaiola Cerdani txostenak egin izanaren agiririk eskatu;  ez dagoela Cerdanek Frantzian egin omen zituen analisien frogarik.

Zantzu oso probatorioak, bai jauna! Zantzu gisa pisu apur bat lukeen bakarra 5.a izan liteke, grafito gehienak garbitokian ikusi zirela lehenengoz, alegia, pieza gehienen trazabilitatea ez dagoela frogatuta, hau da, pieza lurretik atera eta museo-zainen eskura heldu bitarteko bidea ez dagoela behar bezala dokumentatuta argazki bidez eta abar. Lurmenek askotan esplikatu du milaka pieza agertzen zirela indusketan, eta katalogatzeko orduan protokolo bati jarraitzen ziotela, eta haren arabera guztiz normala zela piezak garbitu arte grafitoa ez ikustea, lokatzaz eta kostraz  estalita agertu ohi direlako. Ikusiak ikusi, egia da gauzak askoz hobeto egin zitezkeela, baina 2005-2006an nork pentsatu behar zuen horrelako txolopote bat sor zitekeenik aztarnategi batean?

Nolanahi ere, trazabilitatea bermatua ez egoteak ez du pieza bat faltsu bihurtzen edo eta Eliseo faltsutzaile. Arkeologia museoetan grafito asko  ikusten dira, baina inoiz ez lurretik irten diren uneko argazkia.  Honek susmagarri bihurtzen al ditu? Hauxe bera galdetu genion Oiaso Museoko zuzendariari (ordukoari) duela urte batzuk, eta ez zuen jakin zer erantzun.

Eta benetakotasun zantzuak, zer?

Benetakotasun zantzuak bilatzen hasita, beste hamaika aurkitu daitezke erraz asko. Epaile justu batek ez ditu aintzat hartu behar akusatuari kalte egiten dioten zantzuak soilik, mesede egiten diotenak ere baloratu behar ditu. Bistan da ez duela hori egin. Ertzaintzak ere gauza bera egin zuen instrukzio fasean.  Epaiketan ertzain arduradunari galdetu zitzaionean zergatik ez zituzten kontuan hartu, eurei faltsutasun-zantzuak bakarrik ikertzeko eskatu zietela erantzun zuen. Eta lasai geratu zen.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

9 Responses to Sententzia (5). Epaileak hamaika faltsutasun-zantzu seinalatzen ditu sententzian, eta frogarik batere ez

  1. egilea: Jon Gaizto

    Rom pom pom, gora ta gora beti, Doraemon.

  2. egilea: Antton Erkizia

    Bai, bai, jo ezak danborra, Sam, rom pom pom…
    Ezin ukatu epaiketaren partidua (ere) irabazi duzuela, ezin ukatu “indarra” zuen alde duzuela.
    “Indarra” bai, poterea, ahal-dun-dia, baina ni behintzat zuen jokoak ez nau batere “konbenzitzen”.
    Rom pom pom…jo ezak berriro, Jon Gaizto.

  3. egilea: Jon Gaizto

    Jarraitzen diat jotzen, rom pom pom…
    Ezin ukatu bost axola zaidala (zaigula? ez dakit nor garen “gu”) zerk konbentzitzen zaituen eta zerk ez, fede-gaia baita hori, eta ni ateoa bainaiz, Mirande bezainbeste edo gehiago.
    Rom, pom, pom, Anton, zure sineskeriak sineskeria, habil pozik eta hor konpon.

  4. egilea: Antton Erkizia

    Rom, pom, pom, Anton…habil pozik eta hor konpon…

    Edo, bertsoz ere:
    Jon Gaizto…Ustez zaldun, egiaz asto…
    (Barkatu, hitz horiek ez nituzke erabili beharko baina badakizu, bertsoaren errimak behartu nau).

    Bromak alde batera…
    Fede kontua diozu…Sines-keria izanen da neurea, doike; eta zurea…sinis-mena? eraikin teologiko-linguistikoengan duzun sinis+men+a?
    Kasu, adixkide. Zeren halako “hausnarketatik” sortu zen gero ama baten birjintasuna…eta gainera (teologia diakronikoa berreraikiz), ” ama hori sortzez ere birjina beharko zuela izan…eta hala, bere ama ere…eta amona?
    Kasu eman, bide amaigabea da gero. (“Amaigabea” esan dut, ongi ulertu; ez “amagabea”).

  5. egilea: Jon Gaizto

    Oso bertsozalea naiz, Antton, nahiz eta ez dudan bertsorik egin aspaldion. Hemen zakuskit trixte, diskurtso hutsekin bon-bon, nahiz eta espero zenituen mila eta bat zorion. Ez dut oso argi, zaren artaburu ala gizon, baina nik astoak maite ditut, egiazki, edonon.
    Antton izena duzu, Erkizia abizen, garuna ez bide duzu zuk oso gizen.

  6. egilea: Antton Erkizia

    Ongi dakust…Arian ari, bertsolari ona izateraino irits ziztezke.
    (Erkizia abizen, garuna ez dudala gizen, diozu?. Ezta beharrik ere. Hobe ahalik eta gizen-keri urrien garunean…)

    Erranak erran, arratsalde on. Eta bietan jarrai…ezazu 😉

  7. elexpuru egilea: elexpuru

    Orain Jon Gaizto,
    lehen Iñaki edo Txatxi Piruli.
    Zela esaten zaio irainak bere izenaz
    sinatzera ausartzen ez denari?
    …….
    Horrekin errimatzen duen abizenik
    ez al zaizu burura etorri?
    …….
    Exenplu ederra ematen ari da
    Katedratiko hori.

  8. egilea: Joserra

    Etxok merezi Juan Martin. Amaittu eik 1610ko liburuaren azterketia probetxu handixagokoa izango dok eta.

  9. egilea: Jon Gaizto

    Hortxe darraizu, Juan Martin, Iñaki Piruli naizelakoan ekin eta ekin, hala sinesten duzu eta nik ezin ezer egin, askoz hobe zenbiltzan literatura pornoarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude