Hilabetekako artxiboa: abendua 2017

Euskeraren Jatorriaren ‘Jatorriberri 58′ argitaratu da

Argitaratu da Euskeraren Jatorria Elkartearen Jatorriberri aldizkari digitalaren 58. zka., azaro-abendukoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Aurten ere inuzentekeria astun bat gogoan

2007ko abenduaren 28a, Inuzente Eguna.  Artean ia urtebete falta da auzia lehertzeko. Gyps ezizenaren azpian mozorrotzen denak idatzi txit graziosoa argitaratu du celtiberia.net blogean. EHUko irakasle Ricardo Gomezek egun berean eman du horren berri bere Filoblogia blogean. Esan genuen urtero … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Erreportaje luzea Sardiniako liburuaz ‘La Nuova Sardegna’ egunkarian

Sassarin egoitza duen La Nuova Sardegna islako bigarren egunkari irakurriena da. Abenduaren 21eko Kultura orrialdeetan Euskararen aztarnak Sardinian? liburuaz erreportaje zabala ekarri du Paolo Curreli kazetariaren eskutik. Bertan Paolo Francalacci genetistaren iritziak ere badatoz, liburuaren jorratzen den hipotesiarekin sintonian daudenak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Emilio Illarregui arkeologoaren hitzaldia ostegun honetan Gasteizen

Lehengoan iragarri genuen bezala, Emilio Illarregui arkeologoak Qué nos cuentan las monedas celtíberas y romanas en Euskalerria izeneko hitzaldia emango du ostegunean, 18:00, Gasteizko alde zaharreko Landatxo Kulturetxean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Elkarretaratzea bihar asteartea, 12:30, Justizia Jauregiaren aurrean

Hilabeteak eta hilabeteak pasatzen dira (zazpi dagoeneko) eta Arabako Audientziak ez du erabakirik hartzen. Etsigarria, negargarria, salagarria. Noiz arte? Asteartean, eguerdiko hamabi eta erdietan elkarrataratzea beste behin ere Justizia Jauaregiaren aurrean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Tierras, gentes y voces. El legado del euskera riojano’, Eduardo Aznar Martinezen liburu berria

Oraindik hedabideen aurrean aurkeztu ez bada ere, liburu-dendetan salgai dago Fiteroko seme Eduardo  Aznar Martinezen  Tierras, gentes y voces. El legado del euskera riojano (Pamiela). Egile beraren El euskera en la Rioja (Pamiela 2011) obraren jarraipena dela esan daiteke. Lan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Emilio Illarregui arkeologoaren hitzaldia Gasteizen abenduaren 21ean

Emilio Illarregi Segoviako IE University unibertsitateko irakaslea da. Egun, Tiermes-eko (Soria) hiri zeltiberiar-erromatarreko indusketen zuzendaria ere bai. Iruña-Veleiako auzian txosten bat egin du, Lurmenek aztarnategian egindako lana ontzat ematen duena. Los celtas en la Hispania romana izeneko haren hitzaldia ikus … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Euskararen aztarnak Sardinian?’, honen mapa eta ‘Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak’ Durangoko azokan salgai

Pamiela argitalatxearen eta Badihardugu Elkartearen standetan egongo dira salgai Euskararen aztarnak Sardinian? liburua eta toponimoak kokatzen dituen MAPA. Jakin mapa ez dela liburu-dendetan saltzen eta, beraz, eskuratzeko aukera bakarra dela, hitzaldiez aparte. Iruña-Veleiari buruzkoa Badiharduguren standean aurki daiteke. Bittor Kapanagaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 8 iruzkin

‘Euskal toponimia munduan’ liburua argitaratu du Jose Mari Ugaldeak

Euskal toponimia munduan izenburua duen liburua argitaratu du Jose Mari Ugaldea Duralde ikerle markinarrak. Durangoko Azokan jarriko du salgai autoedizioen standean. Aldi berean, webgunea ere ireki du Interneten non, besteak beste, Google maps-en bidez kokatzen diren toponimoak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Iruña-Veleia, 9 urte dataziorik gabe’ bideoa ikusgai

Iruña-Veleia, 9 urte dataziorik gabe izenburua duen bideo laburra argitaratu du Euskeraren Jatorria Elkarteak Youtuben. Merezi du ikustea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina