Sententzia (2). Frogarik gabe kondenatu dute Eliseo Gil

EPAIA argitaratuta dago osorik eta irakurtzera gonbidatzen dugu interesatua dagoena. Ez naiz jurista eta hura aztertzeko orduan ñabardura askok ihes egingo didate, baina hala ere saiatuko naiz haren alderik nabarmenenak azaltzen. Eliseorengan zentratuko naiz

1.- Zigorra

Bi gauzagatik zigortu dute Eliseo Gil:

 1.-  ESPETXEA: Urtebeteko kartzelaldia “por una falta continuada contra el patrimonio histórico-cultural” (253. o.). Aldundiak bost urte eskatzen zituen eta Estatuko Fiskaltzak hiru urte “por un delito de daños al patrimonio”. Beraz, “delito”tik “falta”ra jaitsi du epaileak gertakizunaren kalifikazioa. ISUNA: 72 euro, 36 pieza kaltetzeagatik. Aldundiak eta Fiskaltzak beren akusazioan 285.600 euro eskatzen zituzten 476 pieza kaltetzeagatik.

2.- ESPETXEA: Urtebete eta hiru hilabete “por un delito continuado de estafa en concurso con un delito continuado de falsedad en documento privado” (253. o.). Cerdánek ustez “asmatu” zituen txostenei buruzkoa da hau. Aldundiari ORDAINDU/ITZULI behar: 12.490 euro, Gil eta Cerdánen artean. Aldundiak eta Fiskaltzak bi urte eta erdiko espetxea eskatzen zuten eta diru kopuru bera.

Eliseo Gilek ez du kartzelara joan beharko, zigorrak bi urte baino txikiagoak direlako banaka hartuta.

NABARMENTZEKOAK:  batetik, piezen balizko manipulazioaren tipifikazioa “delitu” izatetik “falta” izatera pasatu da; bestetik, akusazioak 476 “grafito berezi” kalkulatu zituen, eta bakoitza 600 eurotan baloratu. Epaiketa egunetako kronika ugarietan bakarrak izan ginen Jaurlaritzako teknikariaren agerraldi patetikoa kontatzen, “prentsan irakurrita” jakin baitzuen 476 zirela piezak, eta museo-pieza batzuen garraio-aseguruan oinarritu omen zen 600 euroko balorazioa egiteko. Madrilgo ESCRBCk grafito bereziak 476 beharrean 291 zirela ezarri zuen. Epaileak 36 hartu ditu “bakarrik”  kontuan, IPCEko Navarro txostenak faltsutzat emandakoak, hain zuzen. Besteak ez direla analizatu eta beraz ezin dela haiei buruz ezer esan, dio. Zeramika-puxketa bakoitzaren prezioa, berriz, 2 eurotan baloratu du epaileak, Lurmenen peritoari arrazoia aitortuz. Lekutan daude akusazioaren 600 euroak!

2.- Frogatu al du Isabel María Díez-Pardo Hernández epaileak piezak Eliseo Gilek egin dituela?

Horrela arrazoitzen du epaileak kondena: “Nos encontramos ante ilícitos penales de resultado, en los que no es necesaria la ejecución de propia mano, siendo es posible su comisión por parte del acusado ELISEO GIL ZUBILLAGA a través de un tercero que haya realizado con su conocimiento y consentimiento, falta continuada de daños y delito continuado de falsedad documental, y aunque considero que no ha resultado probado suficientemente que el mismo hubiera realizado de propia mano los grafitos contemporáneos, sí existen indicios probatorios suficientes de que conocía, consentía y ha sido el autor mediato o inmediato de la comisión del delito y falta que nos ocupan”. (67. o.). Interesgarria Antton Erkiziak Ama Atan “autor mediato” kontzeptuaz egiten duen gogoeta.

Honengatik ezarri diote EGi urtebeteko kartzela: “… las 36 piezas arqueológicas de cerámica las que se ha aludido anteriormente, de manera que dichas piezas fueron objeto de incisiones, con las que el propio ELISEO GIL ZUBILLAGA o por los terceros a quienes éste encargó, realizaron grafitos con textos y epigrafía que simulaban tener la misma antigüedad que los propios soportes, cuando tales incisiones, y por tanto, los grafitos, son contemporáneos”. (70. o.).

Zer froga du epaileak egilea EG izan dela esateko? BATERE EZ.  Gilek beti deklaratu du berak ez duela grafitorik egin, eta gainera benetakoak direla pentsatzen duela. Inork ez du inoiz ikusi grafitoak egiten. Ez diote aurkitu lantegirik, tresnarik, epostarik, telefono-deirik, zirriborrorik edo ezelako agiririk. Ertzaintzaren txostenak ez du froga txikienik eskaintzen:

“El Equipo Instructor considera que la elaboración de los “grafitos excepcionales” fue una labor compleja y continuada en el tiempo, que se pudo realizar en dos puntos, fundamentalmente: en el propio yacimiento, en ausencia de testigos, es decir, durante las noches, fines de semana, puentes, períodos vacacionales, etc. (por ejemplo, en abril de 2006 apareció un grupo de “grafitos excepcionales” justo después del dilatado puente de San Prudencio). En su declaración policial, José Ángel APELLÁNIZ manifestó que ‘nunca vio realizar a Elíseo GIL, Idoia FILLOY o a ninguna otra persona inscripciones, alteraciones o modificaciones en los soportes hallados en el yacimiento’. Otro grupo de piezas falsas se pudo hacer en otros lugares controlados por los autores (domicilio, local, taller, sacando a escondidas los fragmentos “vírgenes” del yacimiento, sin que nadie se percatase de ello”. (Ertzaintzaren txostena, 2015).

Beraz, epailearen IRUDIPEN hutsetan oinarritzen da kondena, eta hori ez da justua. Ezin da inor kondenatu froga barik, irudipenetan oinarrituta. “Indicios no son pruebas”, esan zuen behin baino gehiagotan Díez-Pardo epaileak berak epaiketan. Grafologia, akusazioak zuen “froga” bakarra, barregarri geratu zen epaiketan eta baztertuta geratu da. Gainera epaileak esaten du EG edo beste norbait edo norbaitzuk (“terceros”) direla egileak, Gilek aginduta, hori bai. Non daude frogak? Zeintzuk dira hirugarren horiek? Hamaika urteko ikerketan ez dute balizko horien arrastorik hartu.

3.- Cerdani eta Gili zigor berdina “agiriak faltsutzeagatik”, Cerdanek, Gil engainatzeaz gain, txostenen diru guztia kobratu zuen arren

Epaileak urtebete eta hiru hilabeteko espetxea ezarri die Gili  eta Cerdani “por un delito continuado de estafa en concurso con un delito continuado de falsedad en documento privado” (253. o.), eta bien artean  Cerdanek kobratutako 12.490 euroak itzuli behar dizkiote Aldundiari.

“… se considera probada la existencia de UN concierto entre ambos acusados, ELISEO GIL ZUBILLAGA y RUBÉN MANUEL CERDÁN CASILARI, tanto para que este último emitiera unos informes falsos sobre la continuidad de la pátina de determinadas piezas arqueológicas, como para el cobro de las facturas emitidas por RUBÉN MANUEL CERDÁN CASILARI a la Diputación Foral de Álava, y ello a través de la mercantil LURMEN S.L., habiendo abonado la Administración querellante tales facturas a la mercantil citada.” (79. o.).

Frogatua omen dagoena epailearen arabera, ez dago inondik inora frogatua. Gilek beti deklaratu du ontzat eman zituela Cerdanen txostenak hark esandako moduan eta lekuan eginak zirela ziurtzat jo zuelako. Ez zuen Cerdanekin ez fidatzeko arrazoirik. Cerdan lan asko egina zen Arabako Aldundiarentzat eta Aldundia bera izan zen Lurmeni eta beste batzuei Cerdanen zerbitzuak eskaini ziena urte batzuk lehenago. Hori gutxi balitz, Lurmeneko administratzaileak garbi utzi zuen epaiketan fakturen kopuru guztia Cerdanen patrikara joan zela, Eliseok ez zuela eurorik kobratu.

Honengatik guztiagatik ez da ulertzen ez Gili ezarri zaion kartzela zigorra, eta are gutxiago isuna edo itzulketa erdibana egin beharra. Nolanahi ere, nire iritziz, Lurmen konturatu zenean Cerdanek ez zuela azterketak egin izanaren frogarik eskaintzen, gehiago estutu behar izan zuen, eta haren kontra kereila jarri ere bai, beharbada.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude