Mikel Albisu geologoak IPCEren faltsutasunaren aldeko txostena eraitsi du

(Azpian gazteleraz / Abajo en castellano)

Gaurko saioan  Mikel Albisu geologoak geoteknia eta ingeneritzara dedikatzen den Barzelonako Geomar enpresarekin burututako txostena aurkeztu du .

1) Bere lan metodoa bederatzi zeramika zati hartzea izan da, terra sigilata modernoa, erromatar erara egina. Horietako hiruren gainean gurutze bana egin zuen iltze kamuts batekin, beste hiruren gainean kuter batekin eta beste hiruren gainean aizto batekin.

 Gero, ekorketa mikroskopio batekin (‘microscopio de barrido’), Navarrok IPCEn erabili zuenaren antzekoa, lerroei itsatsita geratzen zen metala neurtu zuen. Jarraian, piezak uretan sartu zituzten, eta egun batez uretan beratu zituzten. Berriro neurtu  eta gero, lerroak eskuilatu ziren eta neurketa errepikatu zen.

Zalantzan jarritako grafitoen antzik handiena duten lerroak iltze kamutsarekin egindakoak direla ondorioztatu du. Horiek kuterrarekin edota labanarekin egindakoak baino zabalagoak dira eta ez hain sakonak. Mikroskopioarekin neurtuta, iltzez egindako ildoetan itsatsitako metalaren arrasto bakoitzak 100 mikra ditu gutxi gora behera. Kuterraz egindako ildoetako arrastoek 50 mikra eta aiztoz egindako ildoetako arrastoek ere 50 bat mikra gutxi gora behera.

 Pantailan erakutsi dituen espektroetan argi eta garbi ikusten ziren orban zurixkak, luzeak eta zabalak, hau da, metalezko hondarrak.

 2) Emaitza. Gero Navarroren analisien diapositibak erakutsi ditu, non metalen presentzia puntu txikiekin agertzen den, eta horien alboetan mikroskopioak zenbaki bat sortzen duen: inoiz ez dira 20 mikra gainditzen, eta gehienak 5 eta 10 artean daude. Iltze kamustuak sortzen dituen batez besteko 100etik oso urrun. Horrek argi eta garbi erakusten du Navarrok aurkitzen dituen metal arrastoak ez direla faltsifikazio moderno baten ondorio, baizik eta zehaztu beharko den beste jatorri bat dutela.

Albisuk berretsi du Navarrok ez duela kontrol piezarik egin, hau da, ez duela berearen antzeko metodorik erabili, gero emaitzak zalantzan jarritako piezekin alderatu ahal izateko. Aztergai duguna bezalako estudio batean ezinbestekoak diren kontrol-piezak.

3) Navarroren azpikeriak. Bere hirugarren txostenean Navarrok ontzat ematen du SI/NO pieza, bere lehen txostenean faltsutzat eman zuena. Eta ehunka mikraren “burdina eraldatuaren” arrasto handia egiaztatzen du, ez du zerikusirik zalantzan jarritako piezen mikra kopuru txikiarekin, eta Geomar laborategian iltze kamutsarekin egindako piezen arrastoek erakusten dutenaren oso antzekoa da. Ebidentzia hori gorabehera, Navarrok ez du bere jokabidea aldatzen eta soilik modernotzat jotako bi piezari maten di “bigarren aukera”.

 Fluoreszentzia (benetakotasun zantzua) erakusten duten argazkiekin ere indartu ditu bere argudioak, adibidez RIP-aren inguruko iritzi ustela, eta VITAII 12047 grafitoan agertzen diren marka biologikoak (sustraien markak?).

Aztertutako beste piezetako bat euskarazko esaldia duen 15920 , non konkrezioek R baten buztana estaltzen duten, eta, beharbada, baita konkrezio handi baten pean egon daitezkeen letra batzuk ere, CII letren ondoren. Ezustekoa bada ere, Navarroren txostenak berak iradokitzen du espatula batekin kentzea zarakarrak, ezkutuko grafitorik dagoen ala ez egiaztatzeko.

Azken batean, faltsukeriaren froga nagusia eta bakarra zena, Espainiako Kultur Ondarearen Institutuko Navarro txostena, ezerezean geratu da. Hala eta guztiz ere, Fiskaltzak eta akusazioak zigorrak mantendu ez ezik handitu ere egin dituzte, beherago ikusiko dugunez.

Tasatzailea: “Grafitatu gabeko pieza baten balio ekonomikoa ez da 600 eurokoa, 5 eta 20 euro artekoa baizik”

Eliseo Gilek beste bi peritu aurkeztu ditu, horietako bat antzinako gauzen tasatzailea eta arkeologian peritua den Jose Antonio Fernandez Molina. “Grafito faltsuen” zeramiken prezioa tasatzea izan da haren helburua. Jakina denez, Eusko Jaurlaritzak 600 eurotan baloratu zuen bakoitza. Fernández Molinak urte hauetan zehar saldu diren antzeko piezen eta sorten argazki mordoa erakutsi du, guztiak euro gutxitan salduak: 5 €, 6 €…, gehienez 20 €-tan. Argi eta garbi geratu da zati horien merkatu-balioa oso txikia dela.

Grafologoak: Eliseo Gilen letra eta grafitoetakoa oso desberdinak dira.

Lurmenek Javier Gorriz eta Altamira Sarabia kaligrafo perituek sinatutako perizial grafologikoa aurkeztu du. Lehenik, Eliseo Gili idazketa lagin bat hartu diote, zeramikan (modernoa, noski) 30 testu labur puntzoi batekin grabatzeko agindu diote Eliseori, prozesu osoa bideoan grabatu dute, eta gero emaitza Iruña-Veleiako grafitoekin alderatu dute, batzuk zaharrak, beste batzuk zalantzan jarriak. Eta emaitza da ez dagoela antzekotasunik. Akusazioak  grafologia zuen arma bakarra Eliseo Gili  faltsuketa leporatzeko, baina dagoeneko “froga” hau ia guztiz baliogabetuta zegoen Ertzaintzako kaligrafoen agerraldiarekin eta azken perizial honekin ia ezabatuta geratu da.

Zigor eskaerak: ez bakarrik mantendu, larriagotu ere bai

Gaurko saioaren azken ekitaldian, Fiskaltzak eta AFAk Eliseo Gilen aurkako zigorrei eutsi diete (5 urte eta erdi eta zazpi eta erdi), aldaketa batzuekin: biek ala biek “dokumentuak faltsutzea” eta “omisio delitua” (ez dute gehiago zehaztu) gehitu dituzte. Kaltetutako pieza kopurua 476 izatetik 291 izatera jaitsi dute, beraz, isuna txikiagoa izango litzateke. Gilen eta Cerdanen defentsak absoluzio eskaeran mantendu dira.

Honek guztiak ez du ez buru eta ez hanka. Hitz egiteko astia izango dugu. Bihar amaituko da epaiketa, aldeen alegazioekin.

***

El geólogo Mikel Albisu tumba el informe pro falsedad del IPCE

En la sesión de hoy el geólogo Mikel Albisu ha presentado el informe elaborado con la intervención de la empresa Geomar de Barcelona, dedicada a geotecnia e ingeniería.

1) Su método de trabajo ha consistido en coger nueve trozos de cerámica, terra sigilata moderna, elaborada imitando a la romana.  Sobre tres de ellas ha realizado un aspa con un clavo de punta roma, sobre otros tres lo mismo con un cuter y sobre los otros tres con un cuchillo. Luego, con un microscopio de barrido, igual al usado por Navarro en el IPCE, ha medido el metal que queda adherido a los surcos. Seguidamente se han metido las piezas en agua y se han tenido a remojo durante un día. Se ha vuelto a medir. Luego se ha realizado un cepillado de los surcos y se ha repetido la medición.

Ha llegado a la conclusión de que los surcos que más se parecen a los de los grafitos cuestionados son los realizados con el clavo romo. Estos son más anchos y menos profundos que los realizados con cuter o cuchillo. Medido con el microscopio  el metal adherido a los surcos con el clavo da el resultado de más o menos 100 micras cada rastro. 50 el cuter y otros 50 el cuchillo.  En los espectros que ha mostrado en pantalla se veían claramente unas manchas blanquecinas, alargadas y anchas, o sea, los restos de metal.

2) Resultado. Luego ha mostrado diapositivas de los análisis de Navarro en las que la presencia de metales se presenta con pequeños puntos a cuyos lados el microscopio genera un número: nunca sobrepasa de las 20 micras, y la mayoría está entre 5 y 10. Muy lejos de los 100 de media que genera el clavo romo. Esto demuestra claramente que los rastros de metal que encuentra Navarro no son fruto de una falsificación moderna sino que tienen otro origen que habrá que determinar.

Albisu ha insistido en que Navarro no ha hecho ninguna pieza de control, es decir, no ha usado un método similar al suyo para luego poder comparar los resultados con las piezas cuestionadas. Piezas de control imprescindibles en un estudio como el que nos ocupa.

3) Las tretas de Navarro. Navarro en su tercer informe da por buena la pieza del SI/NO, dada por falsa en su primer informe. Y constata un gran rastro de “hierro alterado” de varios cientos de micras, nada que ver con el ínfimo número de micras de la piezas cuestionadas y muy similar al que presentan los trazos de las piezas realizadas con el clavo romo en el laboratorio Geomar. A pesar de la evidencia, Navarro no cambia de proceder y solo “repesca” otras dos piezas dadas por modernas.

También ha reforzado sus argumentos con fotos piezas que muestran fluorescencia (indicio de autenticidad), por ejemplo el mal supuesto RIP, y marcas de actividad biológica sobre el grafito VITAII 12047 (¿marcas de raíces?). Otra de las piezas analizadas es la ostraka con una frase en euskera, la 15920, donde las concreciones tapan el rabo de una R y quizás también algunas letras que pudieran estar bajo un gran concreción después de las letras CII. El mismo informe Navarro sugiere sorpresivamente que se retiren con una espátula las costras para comprobar si existe o no grafito oculto.

En definitiva, la gran y única prueba de falsedad, el informe Navarro del Instituto del Patrimonio Cultural de España, ha quedado en agua de borrajas. A pesar de todo, Fiscalía y acusación no solo mantienen las penas, sino que las incrementan, como veremos más abajo.

Tasador: “El valor económico de una pieza no grafitada no es de 600 euros sino de 5 a 20 euros”

Eliseo Gil ha presentado otras dos periciales, una de ellas del tasador de antigüedades y perito judicial en arqueología Jose Antonio Fernández Molina, de larga experiencia profesional. Su objetivo ha sido tasar el precio de las cerámicas sobre las que según la acusación, se han realizado los “falsos grafitos”. Como es sabido, El Gobierno Vasco valoró cada una en 600 euros. Ha expuesto un montón de fotos de piezas y lotes de piezas similares que han sido vendidas durante estos años, todas ellas por cantidades ínfimas: 5 €, 6 €…, máximo 20 €. Ha quedado clarísimo que el valor de mercado de esos fragmentos es mínimo.

Grafólogos: La letra de Eliseo Gil y la de los grafitos es muy diferente

Lurmen ha presentado una pericial grafológica firmada por los peritos calígrafos Javier Gorriz y Altamira Sarabia. Primeramente han tomado una muestra de escritura a Eliseo Gil, le han ordenado grabar a Eliseo 30 textos cortos sobre cerámica (moderna, por supuesto) con un punzón, han grabado todo el proceso en video, y luego han comparado el resultado con grafitos de Iruña-Veleia, algunos antiguos, otros cuestionados. Y el resultado es que no hay parecido. La acusación tenía como única arma para endosar a Eliseo Gil la grafología, pero está ya había quedado prácticamente anulada con la comparecencia de los calígrafos de la Ertzaintza. Con esta última pericial ha quedado prácticamente borrada.

Petición de penas: se mantienen, incluso se agravan

En el último acto de la sesión de hoy, La Fiscalía y la DFA han mantenido las penas contra Eliseo Gil (5 años y medio y siete y medio), con algunos cambios: ambas han añadido la de “Falsedad documental” y “delito de omisión” (no han especificado más). Han rebajado la cantidad de piezas dañadas de 476 a 291, por lo que la multa sería menor. Las defensas de Gil y Cerdán se han mantenido en la absolución.

Un despropósito en toda regla del que ya tendremos tiempo de hablar. Mañana finaliza el juicio con las alegaciones de las partes.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

1 Response to Mikel Albisu geologoak IPCEren faltsutasunaren aldeko txostena eraitsi du

  1. Pingback: Veleia, epaia iragarritako baten kronika • ZUZEU

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude