‘Las Ermitas (Espejo, Álava): los grafitos de César y Nerón en su contexto arqueológico’, Idoia Filloy Ama Ata-n

Gaia jarraitzen dutenek badakitenez, erridikulua egiteko beldurrik ez dute Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta zenbait arkeologok. Auzi honen gainean txosten bikaina idatzi du Ama Atan Las Ermitas-eko zuzendaria izan zen Idoia Filloyk. Lotura honetan irakur daiteke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Azaroaren 2an hurrengo bisita gidatua Iruña-Veleian

Gidaria: Josetxo Mendia Azurmendi

Hitzordua: 11:00, Iruña-Veleiako aparkalekuan

Komeni da aurrez jakinaraztea tlf. honetan: 696296767

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Autopsia de una noticia – 2025’, Idoia Filloyren bideoa Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak CESAR eta NERON “faltsuez” zabaldutako berri zikinaren inguruan

Aurrekoa bezala, Frankotiratzaileak-en produkzioa da. Hemen klik eginda ikus daiteke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Denarium Cesar 25”, Iruña-Veleiako elefante ezinezkoaz bideoa Jexux Eizagirre eta Frankotiratzaileak-en eskutik

Hemen klik eginda ikus daiteke

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Euskararen mende magikoak”, Pako Sodupe Berrian

Pako Sudupe 2025eko urriaren 11. Berria

Euskaltzale irudikatzen zaitut, irakurle!; beharbada, nire moduan, euskararen etorkizun hurbilaz kezkatuago zaude izan dugun iraganaz baino. Halere, nago euskararen iraganaz ere jakin-min poxi bat izango duzula. Itzulinguruak alde batera utzita, zure ustean, irakurle, arabar, bizkaitar eta gipuzkoarron euskalduntze berantiarra da euskararen iraganari buruzko teoriarik ziurrena, probableena, errealitate iraganetik hurbilen egon litekeena? Horixe entzun eta ikusi ahal izan duzu ETBn!

Teoria horren arabera, Kristo ondoko V. eta VI. mendeetan, erromatarren inperioa desegin zenean, Akitanian bizi ziren leinu edo tribu euskaldunak Nafarroa Garaira igaro ziren merovingio eta bisigodoen erasoetatik ihesi, egun Nafarroa deitzen dugunean kokatzeko, garai hartan botere politikoaren aldetik han hutsunea zegoelako.

Teoria horri jarraikiz, akitaniar leinu edo tribu euskaldun haiek indoeuropar hizkuntzaren batean mintzo ziren baskoiak, hizkuntza zeltaren batean hortxe nonbait, euskaldundu zituzten (bortxaz, sedukzioz, edo bortxaz eta sedukzioz, biak batera), eta hegora ez ezik mendebaldera jo zuten, han ere hizkuntza zeltetan mintzatzen omen ziren arabar, bizkaitar eta gipuzkoarron arbasoak euskaldunduz (bortxaz, sedukzioz, edota bortxaz eta sedukzioz).

Teoria horren alde omen daude Koldo Mitxelenaren Euskara Batu Zaharra, protovasco delakoaren hipotesia, eta dialektoen modernotasunarena.

Hori hala izatera, ez dakit zuri, irakurle, baina niri behintzat goitik behera jausiko litzaidake akordua dudanetik izan dudan uste aski sendoa: latina baino askoz lehenago ere gure arbasoak txor-txor euskaraz mintzo ohi zirela aspalditxotik hasita, orain dugun baino lurralde zabalxeagoan, eta jakina, eboluzio historiko aski naturala izan zutela, handiko eta hemendiko maileguak hartuz, eta garai bakoitzari zegokion eboluzio normal samarra izanik.

Liburuaren egile den Juan Martin Elexpuruk irizten dio euskalduntze berantiarraren defendatzaileek desegoki ulertu dutela, modu gotorregian, Koldo Mitxelenak kautela handiz eta testuinguru «politiko-linguistiko» jakin batean —EAJn euskara batuaren aurka zeudenak konbentzitzeko edo—, modu leunean proposaturiko protovasco-aren hipotesia, eta horregatik heldu direla pentsatzera delako batu zaharrean mintzo zirenak mendebaldera hedatzean zatikatu zela euskara, hango biztanleek hitz egiten zituzten bestelako hizkuntza substratuen eraginez (hizkuntza zeltak segur aski).

Elexpururen iritzian, askoz probableagoa da euskararen zatiketa dialektala erromatar inperioaren gainbehera edo desegitea baino zaharragoa izatea, eta akitaniar euskaldunen inbasioagatik ez, baizik eta erromatar kronikariek-eta izendaturiko baskoi (nafar nagusiki), barduliar (gipuzkoar nagusiki), eta karistiar (bizkaitar nagusiki) leinuen zatiketagatik sortua izatea, eta halaber, Eliza katolikoak haietan funtsaturik moldaturiko elizbarrutien eragin axolazkoagatik —segur aski apaizen hizkuntza jardunak izan du eragin handiena herritar xehe letragabekoengan, eta goi mailako jende alfabetatuaren artean, aldiz, hizkuntza erromantzeek—, eta ia gaur arte, euskara batu modernora arte, aldaketa handirik gabe bizirik iraun izana, nagusiki bi arrazoirengatik: bata, euskaldunen kontzientziagatik, eta bestea, inguruan hizkuntza ordezkapenerako egun baino askoz bitarteko kaxkarragoak zituztelako auzo herri edo estatuek.

Koldo Mitxelenak modu leunean proposatu zuen euskara batu zaharrik inoiz inon egon ote da?; egon bada, zein boteretan oinarriturik hedatu zen, Iruñeko edo Nafarroako estatuan? Denok dakigu nafar erresumaren administrazio hizkuntza ez dela inoiz euskara izan —badirudi nafar funtzionarioek bazekitela euskaraz, eta ahoz elebakarrekin erabili ere egingo zuten, baina idatziz ez!—; hizkuntza erromantzeetan idazten zirela administrazioko idazkiak.

Koldo Mitxelenak modu leunean proposatu zuen euskara batu zaharrik inoiz inon egon ote da?; egon bada, zein boteretan oinarriturik hedatu zen, Iruñeko edo Nafarroako estatuan? Denok dakigu nafar erresumaren administrazio hizkuntza ez dela inoiz euskara izan, hizkuntza erromantzeetan idazten zirela administrazioko idazkiak

Lehenago ere esan dut, apaizen eragina izan zitekeela erabakigarriena euskalkiak finkatzeko garaian, baina haiek ere euren herritarren hizkuntzan oinarriturik, hura zertxobait jasorik eta euskalki batuan, onenean, erromantzeetara jotzen ez zutenean alegia, eurak ere gaztelaniaz eta frantsesez eskolatuak izan ohi baitziren, eta ez euskaraz.

Euskalkien arteko aldeak handiak dira? Noiz nola! Esate baterako, gure aitak, azkoitiarra izaki, harreman dezente izan zuen mendebaldeko euskalkietan mintzo zirenekin (eibartar, otxandiar, are bermeotarrekin ere bai) eta ez nion inoiz entzun bizkaiera ulertezina zitzaionik, nahiz bermeotarrena, kasurako, berezia gertatzen zitzaion. Gaur egun neurtu ere egiten da distantzia linguistikoa. Arabako Aramaioren eta Zuberoako Altzürükuren artean %60,56koa omen da; Lemoizen eta Eskiularen artean %66,56koa; eta Aramaioren eta Amezketaren artekoa %43,52koa. Konparatistentzat, aldeak ez dira handiak, baina herritar arruntentzat aldeak nabariak dira, eta gaztelania edo frantsesa ikasi ahala, haietara jotzeko isuria, gero eta handiagoa.

Eta honaino heldurik, honainoko guztiak iritziak ote dira, funtsean?; ala «zientzia linguistikoa» egun aski aurreraturik dago eta datu objektibo-zientifikoetan oinarriturik baieztapen biribilak egin ditzake, nahiz eta testu zaharrik ez, baizik eta harri gaineko hitz batzuk baino ez diren kontserbatzen garai zaharretatik?

Oso ondo ulertzen den liburua da Elexpururena, nahiz neurri txiki batean alde tekniko ulergaitza ere baduen (neuretzat behintzat). Hori bai, hasieran esan bezala, jarraitzen dut euskararen etorkizunaz kezkatuago iraganaz baino.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Foruan hitzaldia urriaren 10ean herriko IVILIA dibinitateaz eta bestez

Iazko udan argitaratutako Euskarazko izenak erromatar garaiko hilarri eta aldareetan liburuko beste batzuk ere aztertuko dira, eta Irulegiko Eskua eta Iruña-Veleiako grafitoak ere aipatuko dira.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Minpeko barik’. Dagoeneko hamazazpi podcast sarean

Goienaren gonbidapenez, podcastak grabatzen ari gara Arrasateko egoitzan, otsailean hasita. Euskera, historia, literatura…, gai asko ikutzen dira, beti ere bideo laburren bidez, eta aktualitateko gaiak saihestu gabe, gai politiko eta sozialei ere helduz, nahiz eta arantzatsuak izan. Hortik titulua, Minpeko barik. Minpekoa mihingainaren azpikoa da, frenilloa, eta minpeko barik berba egitea, pentsatzen dena esatea, norberaren buruari frenoa jarri barik.

MINPEKO BARIK #17- Euskararen mende magikoak (V-IX K.o.)

MINPEKO BARIK #16- Israelek agintzen du munduaren mendebaldean

MINPEKO BARIK #15- Errusia-Errusia-Ukraina gerra. Aurrekari historikoak (2)

MINPEKO BARIK #14- Euskaraldia eta parkimetroko mezu anonimoa

MINPEKO BARIK #13- Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan

MINPEKO BARIK #12- Hika eta berorika

MINPEKO BARIK #11- Esaera zaharrak eta izkirimiriak

MINPEKO BARIK #10- ‘OGEI’ Perpiñan-go ontzi batean (II. mendea K.a)

MINPEKO BARIK #9- Errusia-Ukraina gerra. Aurrekari historikoak (1)

MINPEKO BARIK #8- Ondo informatuta ote gaude?

MINPEKO BARIK #7- Iruña-Veleia, manifestazioa martxoaren 30ean Gasteizen

MINPEKO BARIK #6- Auto beteranoak ezin Donostian eta Lapurdiko kostan sartu

MINPEKO BARIK #5- Zirhikaren aurkezpena

MINPEKO BARIK #4- Negu sasoiko esaera zaharrak

MINPEKO BARIK #3- Industria militarra Euskal Herrian

MINPEKO BARIK #2- Arotz berbaren etimologia

MINPEKO BARIK #1- Aurkezpena

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Euskararen «teoria ahulei» erantzuna emateko «argudioak eta datu linguistikoak», Jon Agirre kazetariaren kronika Diario Vascon

Liburua aspaldi samar argitaratu bazen ere, abuztuaren 5eko DVk nire liburuaren aurkezpenaren kronika dakar. Kronikan oso ondo jasoa dago liburuaren mamia, ezagun da Jon Agirre kazetariak irakurri duela. Milesker Jon. Lotura Diario Vasco. 2025-08-05

Juan Martin Elexpuru filologoak Goi Erdi Aroa aztertu du ‘Euskararen mende magikoak’ (Elkar) liburuan

Euskarak bilakaera izan duela begi-bistakoa da, ia ukaezina, baina bidean eman diren pauso eta aldaketek beti ez dute erantzun argia. Are gehiago, zenbaiten inguruan teoria «ahulak» sortu dira. Hala iritzi du Juan Martin Elexpuruk (Bergara, 1950) eta horiexei «aurre egiten» saiatu da ‘Euskararen mende magikoak’ (Elkar) liburuan «argudioak eta, batez ere, datuak bilatzen». Batik bat alor «linguistikoa» izan du aztergai, historikoak besteak beste Aitzol Altunak jorratuak izan direla azalduta.

Orrietan barna Erromako inperioaren gainbeheratik Iruñeko erresumaren sorrerara doan aroa aztertu du, aditu askoren ustetan «euskararen historian berealdiko garrantzia izan duten aldaketak eta gertaerak» eman baitziren. Bakoitza atal banatan aztertu du Elexpuruk: Euskalduntze Berantiarraren teoria, -a artikuluaren jaiotza, Euskara Batu Zahar balizkoa eta honetatik geroago sortu ziren euskalkiak.

Lehena, ‘Euskalduntze berantiarra’ teoria klasikoa da eta Elexpururena ez da lehen ahots kritikoa. Egileak berak esan bezala, ez dago «kontsentsu handirik». Honen arabera, Euskal Herri mendebaldean -Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba- ez zen euskararik egiten, bertakoak «zeltak» ziren eta baskoiek euskaldundu zuten. Aldiz, 2010ean, «teoria iraultzailea» azaldu zen. Honen arabera, baskoiek ez zekiten euskaraz, bai akitaniarrek, eta haiek euskaldundu omen zuten. Filologoa oso kritiko agertu da ikuspegi honekin, «hondarraren gainean eraikita» dagoela argudiatuz eta «argudio linguistikoak» bilatzea izan du helburu aurka egiteko.

Ez da «oinarri ahulen» gainean eraikitako bakarra, Elexpururen esanetan -a artikuluaren teoria hala sortu baita. Antzinako testigantzak, toponimia eta jende izenak aztertu ditu, nabarmenduz duela 20 urte Iruña-Veleian topatutakoak hain zuzen -a hori zuten hitzengatik -‘araina’, ‘sua’, ‘polita’- jo zela faltsutzat. Euskalduntze berantiarraren teoriak «inplikazio geopolitikoak» dituen bezala, artikuluaren kasuan aipatzen dituenak «frogatzen du ez direla filologoen eztabaidak bakarrik», defendatu du.

Ez da atzera begirakoan egindako testuinguratze bakarra, hirugarren atalean Koldo Mitxelenak, Goi Erdi Aroko garaiaz esandakoa gerturatzea izan baitu helburu. Eta, laugarrenean, hartatik sortutako euskalkiak ditu mintzagai. Besteak beste, teoria klasikoak defendatzen duen ikuspegia, «tribuen euskararen jarraipena» direla, zalantzan jarri du datuak emanez.

Mende horietako «oso dokumentazio gutxi» dela xehatu zuen egileak, are gehiago «gure eremuan» eta dagoen apurrean euskarari buruzko oso aipamen gutxi direla. Hala ere, gauza «oso interesgarriak, harrigarriak» jazo zirela azaldu du, hain zuzen aipatutako lau atalak, egun unibertsitateetan irakasten direnak. Horrekin kritiko mintzatu da. «Bestela pentsatzen dugunak gutxi gara, edo bestela pentsatu arren isildu egiten dira. Katedraren kontra jende gutxi ausartzen da».

Aipatutako lau atalez gain, ‘Euskararen mende magikoak’-ek bi eranskin ditu. Lehena, egileak berak «kapziosoa» dela onartuta bota duen ‘antzinako euskara ulertuko genuke’ galdera erantzuten duena; bigarrena Mitxelenaren aipu ezaguna, ‘euskararen benetako enigma ez da jatorria, iraupena baizik’, testuinguratzen eta azaltzen saiatzen dena, «noiz esan zuen eta zein ondorio atera daitezkeen»

Liburua, noski, «euskal letretan eta euskal kulturan oro har» Elexpuruk egindako ibilbide luzean beste ale bat da. Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak esan bezala, bergararraren azken urteetako emaitza nagusia euskarari buruzko azterketak eta euskara eta beste hizkuntzen arteko harremanak izan dira. Bat azaldu da egilea, duela hilabete batzuk kaleratu zuen ‘Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilerrietan’ (Nabarralde, 2024) lanaren jarraipena dela iritzita.

Harekin alderatuta, Mendigurenek aurreratu du Elexpuruk «irakasle izatea» berreskuratu duela eta ikerketa eta hausnarketa, «euskarak Erdi Aroaren hasieran izan omen zituen aldaketa nagusi batzuei buruzko iritziak», uztartzen dituen liburuko lau kapitulu nagusiak «eskola magistral on batzuen tankeran» emanak daudela.

——- Kronika irakurleek komenta dezakete. Lehenengoa oso oso sinpatikoa:

1 comentario. Lacar suscriptor. Hace 1 día

Este señor fue el valedor del señor Eliseo Gil en sus “descubrimientos” de Iruna Veleia. Eliseo Gil fue condenado por fraude en los juzgados de Vitoria. Su principal valedor fue el susodicho señor Juan Martin Elexpuru. Queda dicho. 

OHARRA: Bitxia. Aldaketa bat nabaritu dugu iruzkingilearen izenean. Lehenik Lacar zenak izena aldatu eta Amaiur sinatzen du orain.

Amaiur suscriptor Hace 1 mes. Hemen ikus daiteke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Abuztuaren 3an eta Irailaren 7an hurrengo bisita gidatuak

Hona hemen Tomas Elortza Ugarteren Bibliografiaren eguneraketa eta abar:

Bibliografia 2006-2024 <Iruña-Veleia, gezurra ala egia?>

iruñaveleia.eu  Infoeztabaida/ Infodebate

-Iruña-Veleia: BIBLIOGRAFIA     Nabarralde

2025eko uztaila /julio ‘25

BISITA GIDATUAK IRUÑA -VELEIAN.  2025/07/06.Utzi Pakean, Youtube

VISITAS GUIADAS EN IRUÑA -VELEIA. 06/07/2025.Utzi Pakean, Youtube

Cesar/Caesar´25.                                                                 Frankotiratzaileak, 2025/07/08. Youtube

‘CESAR/CAESAR 25’, bideo argigarria Jexux Eizagirre eta Frankotiratzaileak-en eskutik                                                      Data: 2025eko uztailaren 9a. <Iruña-Veleia, gezurra ala egia?>

CESAR/NERON gaiaz azkenaldiko bibliografia Tomas Elortza Ugarteren eskutik                                                                              Data: 2025eko uztailaren 14a.  <Iruña-Veleia, gezurra ala egia?>

Hurrengo bisita gidatuak Iruña-Veleiara:  ABUZTUAREN 3an eta IRAILAREN 7an. Izena emateko: 696 296 767 tel.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Oroit Lekuak 2025: Euskal Herriko historia ezagutzeko bisita gidatu interesgarriak’ Independentean, Josetxo Mendiaren eskutik

Hilabete guztien 1. igandeetan: Iruña -Veleia, auzi baten eta aztarnategi baten historia, eta beste hitzordu interesgarri batzuk. Gorde data hauek. Independentea.eus

* Hilabete guztien 1. igandeetan:  Iruña -Veleia, auzi baten eta aztarnategi baten historia. Josetxo Mendia (Iruña-Veleia Araba)

* Uztailak 27: Jentilen akabera: euskal mitologian ezagutu beharrreko istorioa.  Juan Inazio Hartsuaga (Baraibar-Nafarroa)

* Abuztuak 24: Erromanizazioa Euskal Herrian. Josetxo Mendia (Iruña-Veleia Araba)

* Irailak 14:  Bilboko itsasadarra orain 7000 urte. Jabier Goitia (Erandio-Bizkaia)

* Irailak 28: Bizkaia ertaroan. Aitzol Altuna (Galdakao-Bizkaia)

* Urriak 26: Bisita gidatua Nafarroako Estatu independente garaikidearen hiriburura. Tomas Urzainki (Iruña-Nabarra) 

* Azaroak 30:  Zuberoa, Mauleko gaztelua, 1789 aitzineko egitura instituzionalak Xiberoan, Matalazen altxamendua.  Allande Etxart (Maule-Zuberoa)

* Abenduak 28: Euskeraren jatorriaz kontatzen ez digutena: proposamenak, ikerleak, garrantzia, mundu ikuskera. Patxi Alaña (Bilbo-Bizkaia)

Informazio gehiago eta bisita bakoitzaren fitxa: https://www.biltzarre.eus/berriak/ikusi/2025-07-16/oroit-lekuak-bisita-gidatuak-2025

INFO-Iruña-Veleia-Historia-EuskerarenJatorria:

Telegram https://t.me/irunaveleia

Watxap https://chat.whatsapp.com/J1elMr2yubhHDEw5fMGp7P

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina