AURTEN ERE ITZEL!

Aurten ere itzel! Uribe-Kostak ordezkaritza zabala eraman du Bizkaiko Eskolarteko Bertso-Idatzien finalera. Ostiralean ospatu zen finala, Gernikako Seber Altube Ikastolan.


Fermin Reicnickek hirugarren postua lortu zuen 6.mailan eta Unai Mendiburuk bigarrena.  DBH 1en, Beñat Gorostiagak hirugarren postua eskuratu zuen eta Paule Loizaga txapelduna suertatu zen. Nagusien kategorian (DBH 4 eta Batxilergoak), Maddalen Markaida hirugarrena izan zen eta Imanol Uria azpitxapeldun.



ZORIONAK DANERI!

BIZKAIKO ESKOLARTEKO BERTSO-IDATZIEN KANPORAKETA SAN NIKOLAS IKASTOLAN

Bihar, Bizkaiko Eskolarteko Bertso-Idatzien kanporaketa izango da San Nikolas Ikastolan. Bertan, bertso-eskolan eta estraeskolarretan dabiltzan ikasleak zein hezkuntza arautuan ikasten dutenek parte hartuko dute.


Zita, bihar 15.00etan izango da San Nikolas Ikastolan. Finala, ostiralean, 15.00etan, Gernikako Seber Altube Ikastolan.


Gogoratu ezazue azken egunak direla Sopelako bertso-afarirako sarrerak erosteko!

PERU VIDAL URIBE-BUTROEKO FINALERA

Ostiralean burutu zen Uribe-Butroeko Txapelketako azken kanporaketa. Bertan, gure eskolako Peru Vidalek abestu zuen. Hirugarren postua eskuratu eta finalerako sailkatu da.


Finala maiatzaren 22an izango da, Derion eta bertan ere Beñat Vidalek abestuko du.


                          Peru Vidal


Zorionak Peru!

SOPELAKO KANPORAKETARAKO SARRERAK SALGAI

Bertsozale, badatorrela!


Maiatzaren 14an Sopelako Ander Deuna Ikastolan izango da, 21.00etan, Uribe Kostako Txapelketako lehen kanporaketa. Kanporaketa guztiak bertso-afari formatuan izango dira. Sarrerak lortu nahi badituzue bi aukera dituzue:


– Email bat bota albegetxo@gmail.com -era.


– SMS bat bota ALBEko mugikorrera: 605704385.


       


Anima zaitez!

BEÑAT VIDAL NAGUSI URIBE-BUTROEKO LEHENENGO KANPORAKETAN

Beñat Vidalek Uribe-Butroeko lehenengo kanporaketa irabazi zuen ostiralean Fikan. 100 bat bertsozale egon ziren saioa entzuten eta 80 bat afaltzen. Beñat zuzenean sailkatu da Derion jokatuko den finalera, maiatzaren 22an izango da.


                               Beñat Vidal


Zorionak!

SAIOA LEIOAN

Urtero bezala, aurten ere bertso-saioa izango da Leioa. Lau bertsolari ibiliko dira kantuan Nahikari Ayoren gidaritzapean:


                                   Aitor Mendiluze
                                   Unai Iturriaga
                                   Amets Arzallus
                                   Xabi Paya


Saioa bihar izango da, apirilak 23, 20.00etan hasiko da Kultur Leioako Aretoan. Sarrera 5 €-tan salgai.


 

ALBEk KUDEATZAILEA BEHAR DU

ALBEk (Algortako Bertsolari Eskolak) kudeatzailea behar du. Zer eskatzen da:



  • Kudeaketa eta administrazio arloko ezagutzak izatea.

  • Informatika ezagutzak.

  • Euskara, ahoz eta idatziz, menperatzea.

  • Gida-baimena eta autoa izatea.

  • Izaera dinamikoa izatea.

  • Harremanetarako dohaiak.
  •  Baloratuko da:
  • Antzeko lanetan esperientzia.

  • Bertsolaritzarekin harreman zuzena.

  • Uribe Kostakoa izatea.
     
    BIDALI CVak albegetxo@gmail.com helbidera, maiatzaren 10a arte.

URIBE-KOSTA ESKUALDEKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO KANPORAKETAK

Hasi motorrak berotzen bertsozale! Uribe-Kostako Bertsolari Txapelketa Martxan jarriko da laster. Hiru kanporaketa izango dira (bertso-afari formatuan) eta finala. Hemen daukazue nortzuk abestuko duten kanporaketetan eta non izango den saioa. Gorde itzazue datak:


Maiatzak 14, Sopelako Ander Deuna Ikastolan



Imanol Uria


Unai Angulo


Arkaitz Gomez “Arkan”


Peio Etxebarria


Itxaso Paia


Inazio Vidal


 


Maiatzak 21, Itzubaltzeta Gaztetxea



Oier Iturralde “Atano”


Peio Ruiz de Agirre


Arrate Illaro


Peio Arondo


Josu Landeta


Gabi Basañez


 


Maiatzak 28, Txorimalo Gaztetxea



Joanes Igeregi


Miren Loizaga


Aitzol de Kastro


Jone Uria


Ekaitz Larrazabal “Katxo”


Jagoba Pereda


 


Finala: ekainak 12, Algortako Villamonte Kultur Etxean


Aurrerago azalduko dizuegu nola lortu sarrerak kanporaketetarako.


Informazio gehiagorako: www.bizkaikotxapelketa.biz

BERTSO-ASTEBURU KONPLETOA!

Asteburu konpletoa izango da aste honetakoa. Bertsoaz gozatzeko aukera ezin hobea izango duzue. Hona hemen gure menua asteburu honetarako:


– Ostiralean, Bilboko Kafe Antzokian BBK Txapelketako finala izango da. Txapelketa hau taldeka eta eskualdeka jokatzen da eta gure eskualdea, Ipar Uribek finalerako txartela lortu zuen. Gure eskolako gazteak berriro saiatuko dira txapela Algorta aldera ekartzen. Zita, ostiralean, arratsaldeko zazpietan. Egurra gazteok!


– Larunbatean ez gara herritik atera beharko. ALBEk urtero bezala antolatzen duen bertso-afarira joateko aukera izango dugu. Berna Etxea jatetxean izango da, gauzeko 21.30etan. Kantuan Andoni Egaña eta Sustrai Colina. 20 €-ren truke! Oraindik lekuak daude, beraz, gogoz bazaude, emaila bota bertso-eskolara (albegetxo@gmail.com) edo sms bat bota gure eskuko telefonora (605704385)!


– Eta igandean Erandio aldera egingo dugu txangoa. Berbotseko lagunek Kanpomartxo jaia antolatu dute Lutxanan, eta aurten berrikuntza batekin: Bertso-estropada txalupatik txalupara egingo dute. Bertsotan Sustrai Colina eta Amets Arzallus izango dira. Lutxanan izango da, 13.30ean.


    

GURE GAZTEAK BBK TXAPELKETAKO FINALERA

Aurreko sarreran gure gazteen berri eman genizuen. Atzo izan zen finalaurrekoa eta Busturialdearen aurka lehiatu ziren. Zortzi puntuko aldea egon zen bi taldeen artean, eta Ipar Uribe gailendu zen.


Finala, martxoaren 26an izango da, Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko zazpietan. Bertan Lea-Artibaiko taldearen aurka lehiatu beharko dira. Pasa den urteko final berbera errepikatuko da.


Gure gazteak animatu nahi badituzue, badakizue, martxoaren 26an zita daukazue Kafe Antzokian. Egurra gazteok!