Etiketaren artxiboa: nahikariayo

URTEA BUKATZEKO, SAIOA ARMINTZAN!!!

Bertso-urte paregabea izan da aurtengoa, baina ziur gaude bertso gosez zaudetela. Urtea bukatzeko aukera paregabea eskeintzen dizuegu. Bihar, abenduak 30, bertso saioa antolatu dugu Armintzan. Protagonistak honakoak: Peio Ormazabal eta Iratxe Ibarra, Nahikari Ayoren gidaritzapean.


Zita, Arrantzale Tabernan egingo dugu, 20.00etan. Bihar arte!!!


SAIOA LEIOAN

Urtero bezala, aurten ere bertso-saioa izango da Leioa. Lau bertsolari ibiliko dira kantuan Nahikari Ayoren gidaritzapean:


                                   Aitor Mendiluze
                                   Unai Iturriaga
                                   Amets Arzallus
                                   Xabi Paya


Saioa bihar izango da, apirilak 23, 20.00etan hasiko da Kultur Leioako Aretoan. Sarrera 5 €-tan salgai.


 

HITZETIK HULTZERAko LEHEN SASKIA ETXERA!

Argia aldizkariak eta Info7 irratiak programa berri bat sortu dute Txapelketa Nagusiaren harira: Hitzetik Hultzera. Agin Rezolak eta Estitxu Eizagirrek aurkezten dute bertso-programa umoretsu hau.

Lehiaketa bat jarri dute martxan eta aurreko programan gure eskolako Nahikari Ayo suertatu zen irabazle. Bertako produktuez osatutako saski bat lortu du. BECeko finalean emango diote saria.

Zorionak!!!

Hementxe azken bideoa ikusgai.