Etiketaren artxiboa: finala

EGUUUURRRAAA JONE!!!

Urrian eman zitzaion hasiera Bizkaiko Txapelketari. Saioz saio ibili gara Bizkaiko geografian zehar, eta azkenik finala heldu da. ALBEtik zazpi bertsolarik hasi zuten ibilbidea eta bakar batek lortu du finalerako txartela: Jone Uria. Algortarraren lehenengo finala izango da. Honako bertsolari hauek izango ditu kantukide: Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Eneko Abasolo “Abarkas”, Arkaitz Estiballes eta Peio Ormazabal.


Bihar hantxe egongo gara Jone animatzen. Bi hitzordu dituzue:


– 12etan Bilboko Unamuno plazan. Bertso-triki poteoa egingo dugu Alde Zaharreko kaleetan zehar.


– 15.30etan BEC-eko atean.


                


Eguuuuuuurrraaaaaaa Jone!!!

AURTEN ERE ITZEL!

Aurten ere itzel! Uribe-Kostak ordezkaritza zabala eraman du Bizkaiko Eskolarteko Bertso-Idatzien finalera. Ostiralean ospatu zen finala, Gernikako Seber Altube Ikastolan.


Fermin Reicnickek hirugarren postua lortu zuen 6.mailan eta Unai Mendiburuk bigarrena.  DBH 1en, Beñat Gorostiagak hirugarren postua eskuratu zuen eta Paule Loizaga txapelduna suertatu zen. Nagusien kategorian (DBH 4 eta Batxilergoak), Maddalen Markaida hirugarrena izan zen eta Imanol Uria azpitxapeldun.



ZORIONAK DANERI!

PERU VIDAL URIBE-BUTROEKO FINALERA

Ostiralean burutu zen Uribe-Butroeko Txapelketako azken kanporaketa. Bertan, gure eskolako Peru Vidalek abestu zuen. Hirugarren postua eskuratu eta finalerako sailkatu da.


Finala maiatzaren 22an izango da, Derion eta bertan ere Beñat Vidalek abestuko du.


                          Peru Vidal


Zorionak Peru!