Etiketaren artxiboa: bbktxapelketa

IPAR URIBE BBK TXAPELKETAKO FINALEAN!

ALBEn harrobi bikaina daukagu! Oraingoan ere BBK Txapelketa finalerako txartela lortu dute. BBK Txapelketa eskualdeka jokatzen da, eta gure bertso eskolako gazteek Ipar Uribeko eskualdea ordezkatzen dute.


Aurkari moduan, eta aurreko urtean bezala, Lea Artibaiko taldea izango dute.


Finala, datorren ostegunean izango da, hilak 14, Bilboko Kafe Antzokian, 19.00etan.


Zorte on!

GURE GAZTEAK BBK TXAPELKETAKO FINALERA

Aurreko sarreran gure gazteen berri eman genizuen. Atzo izan zen finalaurrekoa eta Busturialdearen aurka lehiatu ziren. Zortzi puntuko aldea egon zen bi taldeen artean, eta Ipar Uribe gailendu zen.


Finala, martxoaren 26an izango da, Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko zazpietan. Bertan Lea-Artibaiko taldearen aurka lehiatu beharko dira. Pasa den urteko final berbera errepikatuko da.


Gure gazteak animatu nahi badituzue, badakizue, martxoaren 26an zita daukazue Kafe Antzokian. Egurra gazteok!

GURE GAZTEAK BBK TXAPELKETAN!

Orain aste batzuk Bertsolari Gazteen XVIII. BBK Sariketa hasi zen. Txapelketa hau eskualdeka jokatzen da eta bi kategoriatan banatzen da: 18 urte arte eta 19-24 urte bitarte.


Gure eskolako gazteek Ipar Uribeko eskualdea ordezkatzen dute eta bihar bertan egingo dute debuta finalaurrekoetan. Arerio bezala Busturialdea izango dute. Saioa Derioko Txorierri BHI Institutuan izango da, bihar, hilak 16, goizeko 11.30etan.


Pasa den urtean txapela eskuratu zuten eta ia aurten berriro eskuratzeko zortea duten.


Zorte on eta egurra!