makatzena, auzo garaia

Gaurkoan, harrituta Biterin bost mutil gazte azaldu zaizkigunean, Arizmendi ikastolako GIKAIko ikasleak dira. Gaurko ibilbidean beraiek emango dizkigute arlo fisikoari dagozkion zenbait jarraibide: hasi aurretiko beroketa gomendioak, ibilbidean zehar (gorputz posturak, hidratazioa…) eta bukaerako luzaketa ariketak.

Gaur Makatzenara hurbilduko gara, Arrasateko goi aldera; aldapak, eskailerak… espazio lauekin tartekatzea osasuntsua omen da, ba lagunartean, bagoaz gorantz.

Ikusmira ederreko auzoa, eguzkitsua, oso ongi diseinatutakoa eta garaian behar ziren zerbitzuz ornituta. Ikus: https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2020/01/24/makatzena-auzoan-zehar/

Auzoan gora eta behera ibili eta gero, igogailu berrientzako obrak ikustera hurbildu gara. Ezinbestekoa egun, goialdeetako auzoen irisgarritasun eskubidea bermatzea, horrela ulertuta, gustura ikusi dugunarekin.

Eta agurtu aurretik, hor azken ariketak zintzo zintzo egiten. Txalo bero bat gaur guregana etorri zareten Anartz, Ander, Egoitz, Jokin eta Xabier. Laster arte!

INFORMAZIO OSAGARRIA

  • GIKAI: GIzarte eta KIrol Animazioaren Irakaskuntza

http://www.arizmendi.eus/eu/eskaintza/lanbide-heziketa/heziketa-zikloak/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *