Gaur Antzuolara joateko plana, busean Bergarara eta han, S. Antoniorantz abiatu gara. Bertan zegoen ermita bota, urbanizazio berria… aspaldiko kontuak dira. Baina, ezagutu ez duenarentzat eta besteontzako ere, lekuko esanguratsuak aurkitu ditugu kapera berri horretan. Sorpresa atsegina.
Antzuolarantz lehengo bidetik aurrera, motz egin zaigu. Gertukoa dugu herria, baina gutxitan bisitatu eta harritu gaitu hain polita eta zaindua aurkitzeak.
I.U. larrugintza I.U. I.U. I.U.
1790an sortu zuen Bareñok larrua ontzeko lehen lantegia Antzuolan. 1880an izan zen bigarrena, eta ondoren beste bi. Enpresa guzti horiek, desagertzen joan ziren XX. mendeko 50eko hamarkadatik 90. hamarkada arte. Sasoi batean larru lantegia zegoen lursailean eraikitako plazak, esaterako, Zurrategi izena du. Izenak larrua lantzeari egiten dio erreferentzia, gazteleraz curtidería, esan nahi baitu. Plazan lanbide horrekin lotutako langile bat larrua ontzen zuen eskultura inauguratu zen. (Antzuolako udala)
I.U. I.U. I.U. I.U. B.A.
Udaletxearen aurrean erreka bistan, parrokia eraikin ederra… eta herriko alkatea datorrela, agurtu eta pleno aretoa gustura ikusiko dugula adierazi diogu. Hau da paotxa, ikusteaz gain zenbait azalpen interesgarri ere jaso ditugu. Eskerrik asko, Beñardo Kortabarriari.
B.A. I.U. I.U. I.U. I.U. I.U. B.A. B.A. I.U. B.A.
Arrasatera itzuli aurretik, badaukagu Bergaran bueltatxo bat emateko aitzakia. Hor ere gustura, azokaren sarrera, bertako produktuen aurkezpena… eta etxera joan aurretik, mokadu goxoa dastatu!
Arratsalde turistiko honek zera erakutsi digu, urrutikoa ezagutu behar dela, bai, baina etxe ingurukoa ere ahaztu gabe, alajaina!
INFORMAZIO OSAGARRIA
* https://antzuola.eus/es/2-uncategorised/45-larrugintza-antzuolan
* https://antzuola.eus/es/actualidad/noticias/398-zer-egin-larru-langintzaren-ondarearekin