Puntaik Punta: Andra Mari Zurira

Goiz dotorea Andra Mari Zurira hurbiltzeko, eta hor abiatu gara, ospitaletik gora Asuelaraino. Hortik aurrera, Txaetarantz, bide lasaia, kontu kontari joateko modukoa. Perretxiko, onddo garaia, baina lurra lehor; hala ere, gure artean, bide baztarrak ongi miatzen duten begi pare bat baino gehiago badago.

Zurine hor, atarian, fini-fin gure zain, baseliza zabaltzeko prest. Bertako ospakizun egunean, abuztuak 5, elizkizuna izaten da, baino gainontzean itxita egoten da. Etortzekoak ginela jakinean, dena utzi eta bertaratu zaigu. Mila esker beraz, gu guztiontzak barrutik ikusteak oparia izan baita.

Bidean arretaz joateak bere emaitza eman du, onddoak ikusi eta bildu egin ditugu! Batzuk, artean irten gabe zeudenak ere, lur barrenean; laban egokiaz prestatuta etorri direnak ere, gaurkoan saria! Gustura asko etxera.

Malbe baserria izandakoaren ondotik pasatzerakoan, Alejandro Iturbe Aranaren aipua, bere historiak, pasadizo batzuk ere gogoratu ditugu. Pertsonai berezia Malbe! Ezagutzea merezi duen historia; horretarako aukera paregabea, KulturAten dagoen Malbe liburua irakurtzea.

Bidean aurrera, aspaldi (2021 azaroa) sortutako lubiziaren ondotik pasatu beharra, bertigoa duenarentzat, ataka estua. Zergatik ez ote da konpondu oraindik? Noren ardura ote da? Abixua jaso gabe egongo da oraindik? Guk antolatzaileei pasatuko diegu oharra, ea oraingoan heltzen den eta bidea konpontzen duten.

Ibilaldia bukatzeko modu aparta eskaini digu Puntaik Puntak, Biteri plazan erromeria!! Goazen ba dantzara!

M.B.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://mondraberri.eus/herrixa-dantzan-protagonista-izan-da-puntaik-punta-jaialdiaren-barruan/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *