arrasateko bira

Gaur bertatik bertara, Monterronetik hasi eta herriko bira egitera abiatu gara. Lagunarteko atsegina, eguraldia ere, gozagarria.

Erreka bazterreko kala horien jatorria Uribe baserriko baratza izango da, seguru, lora ederrak izaten ohi ziren bertakoak eta, dio gure lagun Marijek. Egia esan, lora multzo ikusgarria da hori ere, berez sortu dena!

MU unibertsitateko Goi Eskola Politeknikora heltzean, giro berezia sumatu dugu: ikasleak sokatiran, musean, xakean; Iturripeko frontoian dena prest kontzerturako, eta talde handi bat leihotik jaurtitzen dutenari begira. Gu ere bai. ea zer ikusten den. Zer gertatzen ote da?

Gaur San Pankrazio omen da, beraz, Eskolako zaindariaren eguna eta ikusten dena, dagozkion ospakizunak, jakina! Ikasleek ekintza berezietan, eta denetan bereziena, arrautza jaurtiketa lehiaketa. Ikasleak horri begira, zalantzarik gabe! Mondragon Unibertsitateak ohiko Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko Lehiaketa, San Pankrazio Goi Eskola Politeknikoaren zaindariaren egunean. Arrautza jaurtitzean ongien babesten duen tramankulua egiten duten ikasle eta irakasleen lana saritzen da lehiaketan. Horrek helburu bikoitza du: batetik, parte-hartzaileen ahalmen zientifiko-teknikoak ebaluatzea eta, bestetik, lehiaketaren bitartez, ikasleen artean motibazioa sustatzea. (mondragon.edu)

Gerora jakin izan dugu diseinurik onena Idoia Baztarrika, Eider Etxegarai eta Nerea Manso Industria Diseinuko Ingeniaritzako Lehen Graduko ikasleentzat izan dela. (europapress)

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.europapress.es/euskadi/noticia-total-66-estudiantes-21-grupo-mu-participan-concurso-diseno-industrial-lanzamiento-huevo-20220512172630.html

https://www.mondragon.edu/eu/-/san-pancracio-fiesta-de-eps

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *