Arratsalde iluna, euritan hastear… Abia gaitezen ba!
Olandixotik gora, bidean ur putzuak, lokatz apur bat… tartean zizare galanta. Zaparrada etengabea; giro ilun horretan ikusgarriagoa da udaberriaren agertzea: berde tonu ezberdinak, argiak, ilunak, biziak; gerezi eta pikondoen fruituak azaltzen…
zizarea pikondoa
Izurietara heltzear, bidaian dauden lagunekin hitz egiteko aukera eta denak gustura.
Autopistaren zubien hankek sortzen duten irudiak arreta deitu digu. Eta orain, Arrasaterantz bueltan pausu biziaz, San Prudentzio bezpera izanik, Arrasate Musikaleko ikasleek Monterronen joko duten Erretreta ikusteko. Arratsalde euritsu hau bukatzeko modu atsegina, zalantzarik gabe!