Zubipean, lastozko habian, katu pare bat, goxo-goxo! Guk, Bizkai etorbidean gora, Meatz-erreka parean errepidea gurutzatu eta Salturri baserrirako bidea hartu dugu. Debagoienan oraindik bizirik dirauten baserririk adierazgarrienetarikoa, zaharrenetariko bat Salturri da. Leiho bikoitz bat du eta arku zorrotzek Erdi Aroko eraikuntza dela adierazten dute. (www.baserrisarea.com)
Etxe honetan jaio zen Juan Bautista de Barrutia y Pérez de Umendia (XVII. mendean), Armadako kapitain adoretsua Cartagena de Indiasen. Erdi Aroko egitura mantentzen duen baserriak leiho eta arku zorrotzak ditu. Harrizko eraikin sendoan bizi zen burdin hobien ugazaba. (www.arrasate.eus)
Gure lagunak, Angelinesek, 82 urte bete dituela eta ospakizun txiki, goxoa, egin dugu. Urte askotarako, Angelines!!
L.S.
Udalako bidean aurrera, tarteka lokatz apur bat, poliki-poliki kale aldera.
Eta gaurkoari bukaera emateko, Arizmendi ikastolako ikasleek prestatutako salda beroa hartu eta barrenak goxatuta, pozik, etxe aldera!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.baserrisarea.com/debagoiena/7322/448-salturri-baserria http://zaharberri.gipuzkoakultura.net/datos.php?id=120 https://www.arrasate.eus/eu/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak/arrasateko-bira