Arratsalde polit honetan, Miraballes aldera joateko, Aretxabaletarantz abiatu gara. Bidean, udazken koloreak aurrez-aurre, arbolak biluzten, alfonbra gure oinetan…
Trial-parkeko oztopoak ordenatuta, pilaketa ezberdinak, material anitzak… ikusten diren markengatik, aurreko egunetan bertan frogaren bat ospatu dela sumatzen da.
Mugarri berritik gora, han aurrean, Miraballes baserriaren irudi ezaguna.
M.C. M.C.
Taldean umore ona nagusi, inguruko ikusmiraz gozatu, mendien izenak aipatu… eta bueltako bidea hartu dugu, dragoiaren bidea deritzonetik behera.
M.C. M.C. M.J.
Lauaxetara heldu garenean gustura, toki ezagunak izan arren, oso irteera atsegina gaurkoa ere!